Gaur Udalak iragarri du ostegunetik “gune urdinean eta gune gorrian 2 orduz doan aparkatu ahalko duela edonork”. Gune berdeko prezioa merkeagoa izango da. TAO sisteman sartu berri diren kaleetan “irailaren 12 arte ez da isunik egongo”. Elbarrituen eta gremioen aldaketei buruz galdetu dio Mondraberrik Udalari, eta erantzun dio aldaketok “dagoeneko indarrean daudela”.
Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Udala.
Abuztuan TAO sistema bertan behera egon da eta irailaren 1ean berriz indarrean sartuko da.
Hurrengo aldaketak izango ditu zerbitzuak:
-Gune urdin eta gorrian 2 orduz doan aparkatu ahalko du edonork, tikea aterata.
-Gune berdean prezioak merkatuko dira: € 1 goiz osoa, € 1 arratsalde osoa eta 2 € egun osoa.
-TAO sisteman barneratzen diren auzo / Kale berrietan irailaren 12 arte ez dira isunik egongo auzokideek bertakoen txartela egiteko aukera Izan dezaten. TAO berriki jarri den guneetako txartelaren kostua 2022 urterako, hurrengoa izango da: lehen autoa 17,50 € Bigarren autoa 37,50 €. 2023 urtean tarifa normala aplikatuko delarik, lehen autoa 35 € eta bigarrena 75 €.
-Gogorarazten da bertakoek, txartelarekin, euren zonaldeko kolore urdinean, berdean eta bertakoetan aparkatu dezaketela.
-Gogorarazten da ere zona urdina, berdea eta bertakoetan 13:30-15:30 bitartean ez dagoela TAO zerbitzua, ezta asteburu eta jai egunetan ere.
Oharra: Abuztuan 29tik aurrera TAOko bulegoa zabalik dago. Irailean zehar, sare sozial zein udal-komunikabide kanal ezberdinen bitartez TAO zerbitzuaren inguruko sentsibilizazio bideo ezberdinak zabalduko dira.
Erlazionatutako albistea:
TAOaren aldaketak kalez kale eta barrutiz barruti
2022ko abuztuaren 28an argitaratutako albistea




