Arrasaten denera TAOko 2.604 aparkaleku izatea aurreikusten da. Horietatik erdia gutxi gorabehera bizilagunentzat izango da eta beste erdia bizilaguntzat kontsideratuko ez direnentzat.
Mapak eta grafikoak: Udala.
TAOa berria jartzeko seinaleak margotzen hasi dira egunotan, Ceprenor enpresako langileak, Udalak enpresa hori kontratatuta. Langileek egunotan Goi Eskola Politeknikoaren atzean dihardute, Loramendi kalean.
Lan hauek, eguraldi euritsuaren ondorioz, bi aste beranduago hasi dira. Udalak aurreikusten du “irailean” aparkatzeko sistema berriari buruzko komunikazio-kanpaina egitea, baita “urrian” TAO berria aplikatzen hastea ere.
MUNAR-ZARUGALDEN:

- Bizkaia etorbide osoan, bi aldeetan: Bizilagunentzako TAOa (marroi kolorekoa)
- Zarugalde kalean, Larrea lentzeriako espaloian: TAO arrunta (urdin)
- Munarren, Mallalde okindegi-kafetegi ondoko parkinga: TAO merkea (gorri)
- Munarko beste aparkaleku guztiak: Bizilagunentzako TAOa (marroi)
- Zarugalden, botika parean: Express TAO (arrosa)
MUXIBAR- SAN FRANTZISKO BIRIBILA:

- Zarugalden, Monterronetik Muxibarrera: Bizilagunentzako TAO (marroi kolorekoa)
- Otaloran, Muxibartik Goienara, eskumako aparkalekuetan: Iraupen luzeko TAO (berde)
- Otaloran, Goienatik Arbolapetara, eskumako aparkalekuak: TAO arrunta (urdin)
- Otaloran, Muxibartik Arbolapetara, ezkerreko eta erdialdeko aparkalekuak: TAO arrunta (urdin)
- Otaloran, Arbolapetatik San Frantziskora, eskumako espaloia: TAO arrunta (urdin)
- Otaloran, Arbolpetatik San Frantziskora, Hoba taberna pareko parkinga: TAO arrunta (urdin)
- Ignazio Zuloaga kalea, errepideko bi aldeetan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Pablo Uranga kalea, errepideko bi aldeetan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Monterron inguruko aparkalekuak, errepideko bi aldeetan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
SAN FRANTSIZKO – MAALA BIRIBILA:

- Altamirako aldapako 1. zatian, Jose Luis Iñarraren 1. zatian, errepideko bi aldeetan: Iraupen luzeko TAO (berde kolorekoa)
- Jose Luis Iñarra eta Altamirazpi kaleetan aldaketak egon daitezke, bertako bizilagunak eta Udalak berrurbanizazioaren inguruko prozesu bat abiatua dutelako.
- Otaloran, San Frantziskotik Maalako biribilera, Taupa taberna paretik Multiopticas parera: Express TAO (arrosa)
- Otaloran, Multiopticas paretik Txoko parera: TAO arrunta (urdin)
- Otaloran, Uarkape frontoi paretik Maalako biribilera, bi aldeetan: TAO arrunta (urdin)
- Ferixalekuko parkinga: TAO merkea (gorri)
- Mondragones kaleko 1. zatian, Seber Altube parean, errepideko bi aldeetan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Mondragones kaleko 2. zatian, Azoka parean, errepideko bi aldeetan: Express TAO (arrosa)
- Okendo kalean, errepideko bi aldeetan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
GRUPO SAN JOAN – ELMAKO ETXEAK:

- Aldain, beheko nahiz goiko aparkalekuetan: Bizilagunentzako TAO (marroi kolorekoa)
- Etxe Txikiak kalean, errepideko bi aldeetan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Elmako etxeetan, Euskal Herria plazan, errepideeko bi aldeetan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Elmako etxeetan, Euskal Herria plazan, botika ondoan: Express TAO (arrosa)
- Elmako etxeetan, Deba etorbide osoan, errepideko bi aldeetan: TAO arrunta (urdin)
- Elmako etxeetan, Martxoak 8 kalean, etxeen ondoko aparkalekuetan: TAO arrunta (urdin)
- Nafarroa etorbidean, Lanbide biribiletik Zaldibarrera: TAO arrunta (urdin)
- Nafarroa etorbidean, botika parean: Express TAO (arrosa)
- Zaldibar kale osoan, frontoiaren atzeko kale osoan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Grupo San Joan osoan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
OSPITALE INGURUAN:

- Nafarroa etorbidean, Ospitale aurrealdeko aparkalekuak: Express TAO (arrosa kolorekoa)
- Aprendices kalean, errepideko bi aldeetan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Txaeta kalean, Gizarte Zerbitzuen ondoko aparkalekuak: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Txaeta kalean, Ospitalearen atzealde ondoko aparkalekuak: Express TAO (arrosa)
- Txaeta kaleko beste aparkaleku guztiak: TAO arrunta (urdin)
- Baliteke Zalduspeko aparkaleku berrietan eta Ospitale ingurukoetan oraingoz ez jartzea.
KONTZEZIÑO – ARRASATE PASEALEKUAN:

- Biteri etorbidean, Grupo San Joan ondoko aparkalekuak: Express TAO (arrosa kolorekoa)
- San Vicente Ferrer kaleko zati batean, Hotel Mondragon ondoan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Arrasate pasealekuan: Abaroatik Bolintxoko biribileraino, errepideko bi aldeetan: bizilagunentzako TAO (marroi)
- Gazteluondo kalean: bizilagunentzako TAO (marroi)
- Kontzezinon: etxe zurien parean: TAO arrunta (urdin)
URIBARRI INGURUAN:

- Arimazubin, etxeen ondoko aparkalekuak: bizilagunentzako TAOa (marroi kolorekoa)
- Arimazubin, MU ondoko aparkalekuak: TAO arrunta (urdin)
- MUren atzealdeko 1. zatian, Loramendi kalean, sarrera ondoan: TAO arrunta (urdin)
- MUren atzeko beste zati guztietan, eta errepidearen bi aldeetan: Iraupen luzeko TAO (berde)
- Iturripe kiroldegi aurreko parkingean: TAO arrunta (urdin)
- Iturripe kiroldegi atzeko partean, Loramendi kalean, errepidearen bi aldeetan: Bizilagunentzako TAOa (marroia)
- Loramendi kaleko beste zatian: Eguzki dorretik Alecop-en amaiera arte: Iraupen luzeko TAOa (berde)
- Uribe kalean: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Uribarri etorbidean, Uribe ondoko errepideko bi aldeetan: TAO normala (urdin)
- Uribarri etorbidean, Erguin ondoko errepide ondoan: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Uribarri etorbidean, Hilbehera tabernako eraikinaren parean, errepideko bi aldeetan: TAO normala (urdin)
- Uribarri etorbidean, Laboral Kutxa sukurtsalaren aurrealdean: Express TAO (larrosa)
SAN ANDRES INGURUAN:

- Alfonso VIII etorbideko 1. zatia, Cordoba y Oro atzealdean: Iraupen luzeko TAOa (berde kolorekoa)
- Alfonso VIII etorbideko 2. zatia, Bedoñabe parean: TAO arrunta (urdin)
- Andaluzia kalea: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Araba etorbidean, errepideko bi aldeetan: Iraupen luzeko TAOa (berde)
- Araba etorbidean, BM pareko parkingean: TAO merkea (gorri)
- Aramaio kalea: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Azeri kalea: TAO barik
- Bañez Doktorea kalean, bi aldeetan: TAO arrunta (urdin )
- Cordoba y Oro kalean: Iraupen luzeko TAOa (berde)
- Errebuelta kalean: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Garro jenerala: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Gipuzkoako Foruen plaza: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Gudarien plaza: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Kurtzetxiki plaza: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Leintzibar kaleko zatitxo bat: Express TAO (arrosa)
- Maisu Guridi kalea: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- Navas de Tolosa kalea: Bizilagunentzako TAO (marroi)
- San Josepe: TAO barik
OTAren gune bakoitzean, ONDORENGO PLAZA KOPURUAK IZANGO DIRA:
- Otalora-Ferixaleku inguruan:
- Express: 43 aparkaleku
- Merke: 53
- Arrunta. 133
- Luze: 80
- Bizilagunentzat: 144
- Guztira: 453
- Garibai inguruan:
- Express: 11 aparkaleku
- Merke: 0
- Arrunta: 36
- Luze: 0
- Bizilagunendako: 285
- Guztira: 332
- Zarugalde-Munar inguruan:
- Express: 2 aparkaleku
- Merke: 26
- Arrunta: 79
- Luze: 0
- Bizilagunendako: 185
- Guztira: 292
- Arimazubi inguruan:
- Express: 3 aparkaleku
- Merke: 0
- Arrunta: 98
- Luze: 63
- Bizilagunentzat: 40
- Guztira: 204
- Uribe inguruan:
- Express: 0 aparkaleku
- Merke: 0
- Arrunta: 38
- Luze: 76
- Bizilagunentzat: 94
- Guztira: 208
- San Andres inguruan:
- Express: 2 aparkaleku
- Merke: 55
- Arrunta: 122
- Luze: 100
- Bizilagunentzat: 459
- Guztira: 738
- Zabalgunea-Aldai inguruan:
- Express: 2 aparkaleku
- Merke: 0
- Arrunta: 75
- Luze: 0
- Bizilagunentzat: 109
- Denera: 186
- Txaeta inguruan:
- Express: 41 aparkaleku
- Merke: 0
- Arrunta: 110
- Luze: 0
- Bizilagunentzat: 40
- Denera: 191
Horietatik guztietatik, MUGIKORTASUN ARAZOAK DITUZTEN PERTSONENDAKO plaza kopuruak ondorengoak izango dira:
- San Andres inguruan: 18 aparkaleku
- Otalora-Ferixaleku inguruan: 11
- Garibai inguruan: 10
- Txaeta inguruan: 10
- Zabalgunea-Aldai inguruan: 7
- Zarugalde-Munar inguruan: 6
- Arimazubi inguruan: 2
- Uribe inguruan: 3
- Guztira: 67
Aparkatzeko sistema ez da jarriko Erguinen, Santa Marinan (Makatzena, Santa Teresa, Obenerreka,…) eta Musakolan, herriguneari dagokionez.
Zerbitzu hau Gertek enpresak hustiatuko du, eta Udalak urteko 468.100 € ordainduko dizkio (BEZ barne). Bestalde, hoha hemen TARIFAK ETA EGOILIARREN TXARTELEN PREZIOAK:

Goiko taulan, TAO luzean, goiz osoa 9:00etatik 13:30era da, eta arratsalde osoa 16:00etatik 20:00etara. Egun osoa 9:00etatik 20:00etara jarraian. Tarifa merkeari dagokionez, ibilgailua 90 minututik gora aparkatuta egongo bada, tarifa merkeak prezio hauek izango ditu:

Egoiliar txartelari dagokionez, 1.1 eta 1.2 azpiguneetako “ohiko” egoiliarren txartelaren prezioa 10’20 eurokoa izango da. Azpigune hauetan ere, “1. motako merkataritza egoiliarraren” txartelaren prezioa 20’40 eurokoa izango da. Era berean, 1.1 eta 1.2 azpiguneetan “2. motako merkataritza egoiliarraren” txartelaren prezioa 51’05 eurokoa izango da. Hona hemen egoiliar txartelaren prezio orokorrak:

Orokorrean, salaketa deuseztatzeak 10’20 euroko prezioa izango du. Goiko prezioak indarrean sartuko dira TAOaren inguruko Ordenantza indarrean sartzean. Era berean, “ordu arteko TAO txartelak indargabetuko dira”. Udalak iragarri duenez “txartel horien titularrei ez zaie ordaindutako urte osoko tarifaren diru itzulketa proportzionalik egingo”.
“Txartelen alta kasuetan, urte osoko tarifa aplikatu beharrean hilabete osoen araberako tarifa proportzionala aplikatuko da, hots, alta eskaera egiten den hilabetea barne”.
Azkenik, Udalak ohartarazten du “alta eta baja kasuetan ez da urteko tarifaren zenbatekoa zati proportzionalean banatuko, hots, urte osoko tarifa aplikatuko da oro har, alta edo baja data edozein izanda ere”.
Ez dakit eraginkorra izango den edo ez, baina funtzionamendua ikasteko auzoz auzo klaseak eman beharko dituzte, ze konplikatua!!!!
Ze zaila eta ze lotsa!! Baserri auzoetakoek ez dute espaziorik kalean egoiliar moduan. Nazka!!
Aparkalekuen tamaina oso txikia da, lotsagarria benetan…
Txin txiiin…. Txin txiiiiiin… Diruaren hotsaaaaa
Ta kolore saltsa hau? Txuletiaz fan biou kotxien jakitxeko nun bai ta nun ez? Benetan? Ez dau modu simpliaurik?
otalora-ferixalekua Bizilagunenetzan:144.
Egi bakarra da Ferixalekuko bizilagunentzat 6 bat aparkaleku besterik ez direla egongo.
Orain arte aprakatzeko eskubiderik ez ta orain 6 bat leku. Gainera eskerrak eman behar.
Lotsagarria benetan.
Lotsagarria iruditzen zait udalak herri osoan TAO-a jarri eta aparkaleku publikorik ez eskaintzea!