TAO sistemaren seinalezpena ezartzeari ekin dio Arrasateko Udalak

0
749

Gunez-gune eta unez-une non jardungo den kaleko seinaleztapena ezarriko da kale edota espazio horietan, bertako erabiltzaile eta bizilagunak jakitun izan daitezen.


Arrasaten mugikortasun eredu jasangarriagoa eta oinezkoentzat atseginagoa eta erakargarriagoa eraiki nahi da horrela TAO sistema berriarekin, autoen fluxua murriztuz.

Gaur, astelehena, uztailak 5, ekin zaio TAO sistema berriaren seinaleztapena margotu eta ezartzeari. Eremu handia izanik, lan guztiak egiteak 3 hilabete iraungo duela aurreikusten da.

Gunez-gune eta unez-une non jardungo den kaleko seinaleztapena ezarriko da kale edota espazio horietan, bertako erabiltzaile eta bizilagunak jakitun izan daitezen.

Hori horrela, denboraldi horretan epe luzez autoa geldirik utzi behar dutenei, eskatzen zaie TAO gunetik kanpo geratzen diren aparkalekuak erabiltzea horretarako.

Arrasaten mugikortasun eredu jasangarriagoa eta oinezkoentzat atseginagoa eta erakargarriagoa eraiki nahi da horrela TAO sistema berriarekin, autoen fluxua murriztuz. 2021eko irailean jarriko da martxan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen