TAO, Osasuna, Berdintasuna, Melilla, Aprendices,… aztertuko dira Plenoan

0
531

Ezohiko Osoko Bilkura egingo da datorren asteartean (uztailak 19) arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Mahai gainean ondorengo gaiak izango dira:

1.- 2022ko ekainaren 14ko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea.

2.- 2022 urteko ordenantza fiskalen bigarren aldaketa ontzat emateko proposamena.

3.- 2022 urteko aurrekontuaren kredituak aldatzeko espedientea ontzat emateko proposamena.

4.- Elkarreragingarritasun plataforman, eta Gipuzkoa ataritik informazioa jasotzeko hitzarmena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza departamentuak eta Arrasateko Udalak sinatu beharrekoa, ontzat emateko proposamena.

5.- Eusko Jaurlaritzako Iruzurraren Aurkako Planera atxikitzeko akordio proposamena.

6.- 2020/2023 epealdirako Arrasateko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 7. aldaketa onartzeko proposamena.

7.- Construcciones Moyua SL: eskaera Juan Arzamendi Musika Etxea birgaitzeko exekuzio obraren epea (2. fasea: obrak jarraitu eta bukatzeko) luzatzeko eskaera.

8.- Klausulen agiriak onartzeko proposamena: Arrasateko udal lorategien eta berdeguneen mantentze zerbitzua emateko kontratua arautuko dute.

9.- Arrasateko 1/2021 udal ordenantza 1go aldaketa, aparkatze eta igarotze mugatuko sistema arautzen duena (TAO sistema): Jendaurreko epealdian aurkeztutako alegazioei erantzutea eta aldaketa behin betiko ontzat ematea.

10.- Alkatearen ebazpenen berri ematea.

11.- “Pertsona errefuxiatuen nazioarteko eguna”ri buruzko mozioa, Zehar-Errefuxiatuekin taldeak aurkeztutakoa.

12.- “Alfonso VIII kalea Arrasateko kale izendegitik kentzea”ri buruzko mozioa, Zuztarrak Errotuz taldeak aurkeztutakoa.

13.- “Herriko kaleen izenak aldatu aurretik lanketa berezia egitea”ri buruzko mozioa, EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutakoa.

14.- “Osakidetzako herrietako anbulatorioen itxieraren aurkako eta osasun sistema publikoa indartzea eskatzeko” mozioa, EH Bildu udal-taldeak aurkeztutakoa.

15.- “Osasun sistema publikoa indartzeko” mozioa, EAJ-PNV eta PSE-EE udal-taldeek aurkeztutakoa.

16.- “Ekainaren 25ean Melillako mugan gertatutakoaren inguruan Eusko Legebiltzarrean onarturiko adierazpena babesteko” mozioa, EAJ-PNV, EH BILDU eta PODEMOS ARRASATE udal taldeek eta Elkarrekin Arrasatek aurkeztutakoa.

17.- “Ekainaren 24an Melillako mugan gertatutakoaren inguruko mozioa” PSE-EE udal-taldeak aurkeztutakoa.

18.- “Arrasateko herriak parekidetasunarekin daukan zor historikoaren hausnarketa amaitu arte, Pleno aretoko erretratu guztiak kentzeko mozioa” Podemos Arrasate udal taldeak aurkeztutakoa.

19.- Galdera erantzunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen