Tao margoketa lanak aurrera jarraitzen dute aste hontan San Andresen

0
1376

Tao margoketa lanak aurrera jarraitzen dute aste hontan Otalora kalean zehar. 

Gunez-gune eta unez-une non jardungo den kaleko seinaleztapena ezarriko da kale edota espazio horietan, bertako erabiltzaile eta bizilagunak jakitun izan daitezen.

Arrasaten mugikortasun eredu jasangarriagoa eta oinezkoentzat atseginagoa eta erakargarriagoa eraiki nahi da horrela TAO sistema berriarekin, autoen fluxua murriztuz.

Hori horrela, denboraldi horretan epe luzez autoa geldirik utzi behar dutenei, eskatzen zaie TAO gunetik kanpo geratzen diren aparkalekuak erabiltzea horretarako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen