Azaldu dutenez, “moratoria eta erreferenduma eskatzeko” sinadura bilketa antolatu du “herritarren haserrea bideratzeko”.
Horretarako, ondorengo pausoak ematea eskatzen du: “Inprimatu orria, zure inguruan sinadurak batu, sinadura orria ekarri, edo etorri guregana eta sinatu!”. Herri ekimen hau ondorengo toki eta egunetan izango da sinadurak biltzen:
- Azaroak 1, arratsaldeko 17:00etan Portaloian
- Azaroak 2, arratsaldeko 17:00etan, udaletxeko arkupetan, Osoko Bilkura baino lehen
- Azaroak 4, arratsaldeko 17:00etan, San Andresko Gudari plazan
- Azaroak 5, arratsaldeko 17:00etan, Arimazubi plazan
Era berean, ekimenak iragarri du “auzoetako komertzio eta tabernetan sinatzeko eskuorriak banatuko ditugula. Whats App bat bidali 74 74 05 041 telefonora eta zure auzoko komertziora bertaratuko gara”.
Joan dadila psoe-pnv kuadrillatxoa Oñati edo Bergarara…Eta ikus dezala nola Bilduk dohainik jarri duen ota… nahi bada posible da!!
Eta zegatxik ez doiez Txironen Kuadrilla Euskal Herriko beste herrietara eta ikusten daue nolan ez Dan in bihar Atez Atekua?
Ez desbideratu eztabaidagaia, Ereño. TAOaz ari dira berri honetan. Eta demagogia gutxiago. Ondo dakizun bezala atez atekoa ez zen Arrasaten ezarri alderdi GUZTIEK horrela adostu zenutelako. Gomendio txiki bat: Txiron, atez atekoa, eta zure mamu guztiak lehenaldia dira. 2021.urtean gaude. Herritar batzuk mugitzen ari dira eta badirudi Ezker Abertzalearen maltzurkeri eta ez-gaitasunaren “kartak” ez dizu balio. Zorte on.
Bua..jaajajaj zelako desfasauta zazen… atez atekua ataraten dozu?
ereño: uste dot atzera begiratu beharrian, aurrera begiratu behar dala… herri moduan aurrera in nahi badou, eztau besteik.
eta herrixakin kontau barik hartutako erabakixek ezpadaukie harrera ona, birplanteau leizke gauzak, ez da ezebe txarra….berriro esaten dotsut autokritika itxiak inteligentzia maila altua erakusten dauiela, kritika erraxa eta ” balones fuera” in biharrian. hartu arduria ( hirigintzana zuria da ta) eta konpondu; herritxarron biharretara egokitxu!
gogorarazten dotsut arrasaten etzala martxan jarri atez atekua EAJk komunikabideetan daukon boteria erabilitta, kriston kontrakanpaina iñ, eta herritarrak kontra jarri zittuelako.
utzi demagogia erraza itxiai, eta ekin lanai!
Baina sinatu behar duze, bai ala ez?
Oñatin eta Bergaran ez dute OTArik baina arrazoia da, kotxe gutxiago daukatela biztanleko. Arrasatearrok daukagun maila ekonomiko handiaren ondorio bat da. Aberatsak izatearen albo kalte txiki bat. OTAtik aterako duen diruari sekulako etekina aterako dio Udalak. Arrasate etengabe hobetzen eta edertzen jarraitzeko.
Debagoieneko biztanleko maila ekonomiko altuena Oñatik dauka, Bergara bigarrena da eta Arrasate azken bigarrena. Argudio merkerik ez.
Marian gestio magikuai esker, Arrasate hankaz gora dau.
OTA bai ala bai. Ez baduzue nahi ez izan kotxerik. Arrasatearrok OTA nahi dugu. Eta kitto!!
Ota baino egiteko modua da kritikagarria, 50€ horiek lotsagarriak dira. Eta ez hasi esaten Beasain, tolosa etb en horrela dela
Mondraueko txeriffa berriro inposaketakin. In herri galdeketa, ta ez zuen botantien artien bakarrik.
Asuntua ez da ota. Pagozko ota baizik!!! A ber enteratzen zaien!!
Maila ekonomikoa zurea eta zure ingurukoena, igartzen da ez zarela zure zirkulutii irteten. Politika herri osoarentzat egin behar da, ez bakarrrik aberatsentzat. Etekina atera eta asko udaletxekoen laguntxoen konstruktorak, horiek bai..
OTA hori udal talde guztiek onartu dute, 21 zinegotzik, eta jende horrek 15000 botoemaileen apoioa dute. Aberatsak? Euren programetan asko gastatzeko proiektuak zeuden. Asko gastatzen duena ez da aberatsa?
Kaixo, Sortu Hondo.. gezurrak hanka motz
(SPOILER)
EAJ-PSOE: Alde
BILDU-ElKARREKIN ARRASATE: Aurka
Hemen daukazu osoko bilkuraren akta:
https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/Descargar.aspx?idayto=55&data=JimZfIutkoEgmxv2DEDnv293rrUZRSeBw6haFTeDWhURnQkxB64FUJAOTqF8mxEZ
Dena dela sinatuko dut. Aukera bat merezi dute hiritar horiek. Ea noraino iristen den ekimen hau, eta zinegotzien erantzuna…
Sortu Hondo, gobernukidea zarela argi geratzen zaigu orduan. Aurpegia ematen ez duzunez (Eva Abuinek ez bezala) gutxienez errespetuz idatzi eta ordezkari politiko bati eskatzen zaizkion argudio serioekin jardun, mesedez. Arrasatearron maila ekonomikoa bergarar eta oñatiarrena baino altuago dela esatea eta hori justifikazio bezala erabiltzeak darabilzun maila islatzen du. Umiltasuna, errespetua, profesionaltasuna eta seriotasuna, klase politikoak herritarroi zor digun minimoa.
Kaixo Eva Abuin: zure lotura ezin da zabaldu, baina 2020an EhBilduren alegazio guztiak onartu ziren eta OTAren ordenantza aurrera atera zuten, bildukoen botoekin noski. Beraz
Bildu OTAren alde dago, EP ez dakit. Baina kontrako botoen berririk ez zaigu iritsi.
Bilduk eta Elkarrekin Arrasatek kontrako botoa eman dute. Bi alderdiek hartu dute erabakia, euren adierazpenen arabera, kontratazio publikoaren alde. “TAO sistemaren alde gaude, baina ez dugu azpikontratazio sistema gisa funtzionatzea nahi.
OTA ren Alde zaudete
Kaixo,
Konfirmatzen didate esteka ondo irekitzen dela.. osoko bilkuraren aktan alderdien adierazpenak eta bozketak agertzen dira.
https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/Descargar.aspx?idayto=55&data=JimZfIutkoEgmxv2DEDnv293rrUZRSeBw6haFTeDWhUXjZ03po90EuuWyPhu-AUj
[Udaletxeko web-gunean ere eskuragarri daukazue 2020/11/05eko bilkuraren akta]
Laburpena: Ez duguna babesten da EAJ-ren OTA eredua.
Aipatzen duzun bezela kudeaketa zuzena eskatu genuen bai… baina TAO sistemaren tasen aurka ere bozkatu genuen eta hau ez duzu aipatzen eh…!!
Galdera bat: … zergatik ez duzu aurpegia ematen…?
Nire apostua: Ezin duzulako aurpegia eman pertsona publiko bat zarelako eta zure interes politikoa sostengatzeko eta gezurrak zabaltzeko erabiltzen duzulako foro hau.
Aurpegia ematea erabakitzen duzunean elkarrizketa jarraitzeko prest!
Eva.