“TAO honen aurka gaude, pertsona asko kaltetzen ditu, gobernuak hilabete batean zuzen dezala”

18
2526

EH Bilduk eta Podemos Arrasatek salatu dutenez, sistema honek “langile, negozio, autonomo, landa-auzoetako bizilagun, mugikortasun arazoak dituzten pertsona,… ugari kaltetzen ditu, baita Ospitale inguruan ere”. Zuzenketak urtebete barru egitea aurreikusten du Udal-gobernuak, baina “ezin dugu hainbeste denbora itxaron, TAOak arazo larriak eragin baititu”.

EH Bilduk eta Podemos Arrasatek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean udaletxeko pleno-aretoan.

Podemos Arrasatek gaitzetsi du “aurreko asteartean EAJko bozeramaileak pleno-areto honetan esan zuen TAO ordenantza talde guztiek, aho batez, onartua genuela, eta hori ez da egia”.

Izan ere, “TAO ordenantza Udal-gobernuko bozkekin soilik onartu zen, eta beraz EAJ-k egiten duena da Mugikortasun Plana eta TAO ordenantza nahastu”.

Eva Abuin zinegotziak bata eta bestea ezberdindu ditu: “Mugikortasun Plana aurreko legealdian onartu zen, 2018an, eta TAO ordenantza ordea 2021eko martxoan. Gauza oso ezberdinak dira”.

“Ez dugu ulertzen zergatik EAJ-k biak nahasten saiatzen den. Euren erabakiak euren gain hartu beharko lituzkete, ez dakigu zein den euren helburua”.

EH Bilduk argitu du “oposiziotik hasieratik beste sistema baten alde lan egin dugu”. Halaber, ezberdindu ditu “trafikoa ordenatzea (horrekin ados gaude)” eta “TAO sistema hau (sistema honekin ez gatoz bat)”.

“Herriak hori argi izatea nahi dugu, Udal-gobernukoak kontzeptuak nahasten ari baitira. Gu ez gaude TAO sistema honen alde”.

EH Bildu TAOaren “lehen bi orduak doakoak izatearen aldekoa da, eta hasieratik horren alde azaldu gara. Baita landa-auzoetako bizilagunek berezitasunak izatea garraio publikorik ez dutelako”.

Izan ere, “TAO sistema jartzen ez den auzoetan arazoak sortuko liratekeela”. “TAOak arazoak eragin ditu sistema ezarri ez den auzoetan eta Ospitale inguruan ere”.

Gogoan izan dituzte “bertan lan egiten duten langileei TAO honek eragiten dizkien zailtasunak, autonomoei esaterako, bai gremioetan dihardutenak baita zerbitzuak ematen dituztenak ere”.

“Baita kanpotik hona lanera datozenak ere, batzuentzat TAO hau ez da bateragarria. Izan ere, batzuek hara eta hona mugitu behar dira, eta beraz euren lana egiteko zailtasunak dituzte”.

Halaber, “Arrasateko tokiko merkataritza TAO sistema honek kaltetzen duela uste dugu. Izan ere, bertako tarifak eta Gasteizkoak nahiz Donostiakoak berdinak badira, jendea nora joango da erosketak egitera?”.

EH Bilduren hitzetan “ez dira herriko merkataritza biziberritzeko neurriak hartu. Beste herri batzuetan, ordea, hartu egin dira. Adibidez, erosketak egitearen truke parkinga doan izatea”.

Horien aurrean, oposizioak adierazi du “ezin dugula urtebete itxaron arazo hauei irtenbide bat emateko. Izan ere, Udal-gobernuak esan du urtebete pasatuko dela zuzenketak egin aurretik”.

Oposizioak adierazi dio Udal-gobernuari “hilabete bateko epea ematen diogu, akats larriak zuzen ditzan”.

TAOak orain arte herrian izandako eraginaz galdetuta, EH Bilduk erantzun du “bertan bizi garenontzako oso ona da, adibidez Alde Zaharreko bizilagunentzat, horregatik EH Bildu trafikoa ordenatzearen aldekoa da, TAO sistema baten aldekoa baina ez TAO sistema honen alde”.

TAOaren ondorioz egun hauetan “aparkaleku asko daude bertakoentzat, baina besteentzat ez. Egia da TAO guztiek arazoak eragiten dituztela, baina Herri honetan egin da ondorioak aztertu barik, eta ondorioak nahiko larriak dira, autonomoentzat oso larriak”.

EH Bilduk jakitera eman du “Donostian autonomoek edo langile autonomoek tarifikazio berezi bat dute. Hori ere hemen egin daiteke, ez ditugu ezinezko gauzak eskatzen”.

Podemos Arrasatek adierazi du “Erdialdean kotxe gutxiago dauden arren, auzoak, Musakola esaterako, kotxez beteta daude. Mugikortasun arazoa ez da TAO eredu honekin konpontzen”.

Altamira, Erguin eta Zerrajeratik eskaerak egin dituzte eurek ere TAOan sartzeko: “Zentzuzkoa da, TAOaren ordez kotxe gehiagok aparkatzen dutelako bertan”. Bide horretan “TAO sistema Herri osoan aplikatuko da, horrelakorik nahi dugu?”.

Orain “supermerkatuetako parkingak betetzen dira goizean goizetik”. Esaterako, Ziorlako Lidl eta BM kanpoaldeko parkingak “pribatuak dira, eta lehen gauetan barrekin ixten zituzten”.

Hala ere, “Arrasateko araudi baten arabera, supermerkatuak jartzeko lurrazpiko aparkaleku bat jarri behar da. Orain Lidl eta BM kanpoaldeko parkingak gauetan ez dira ixten”.

Orain “goizetik parkinga autoz betetzen zaienez, euren bezeroak ez diren autoz, ikusteko dago ea supermerkatu hauek zer erabaki hartzen duten”.

Zarautzen TAOaren ondorioz Eroskiko parkinga betetzen zen, eta Eroskik erabaki zuen parkinga soilik bezeroentzat izatea.

EH Bilduk jakitera eman du “Musakolako Alkatetzak ere auzoan TAO sistema jartzea eskatuko diola Arrasateko Udalari”.

Udal-gobernuak adierazi duenez, “100dik gora alegazio, kexa, proposamen,… jaso ditu baina guri ez dizkigute erakusten”. Komunikazio politika horrekin “hiru urte daramatza udal-gobernua”.

Koalizioak salatu duenez “TAO sistema hau garestia da” eta proposatzen du “doakoak izatea aparkaldiko lehen bi orduak, beste herri batzuetan bezala, Bergaran eta Oñatin bezala”.

Era berean, “Arrasateko negozioei TAO berezi bat aplika dakieke, herri barrutik ordaindu barik mugi ahal daitezen. Baita Arrasatera erostera datozenei erraztasunak eman ere”.

Podemos Arrasatek gaitzetsi duenez, “mugikortasun urriko pertsonentzat ere kaltegarri da” Arrasateko egungo TAO sistema. “Oker ez bagaude, pertsona horiei eragindako arazoa Arrasate soilik gertatzen dela. Azterketa sakon bat behar da”.

Udal-gobernuak adierazi du etxeko balizko hirugarren kotxearentzat bertakoentzako txartela eskaintzeko asmoa. “Hori egungo erronka ekologiko guztien aurkakoa da”.

“Guk eskatu genuen garajea daukaten herritarrei hobari bat ematea, bertakoentzako txartela eskura ez dezaten, hain zuzen, beste batzuei aparkatzeko tokia ez kentzeko”.

Bilduk Udala gobernatzean, 2013an, TAO sistemaren probaldi bat abiatu zen Unibertsitate inguruan, Arimazubin.

Horretarako, “parte-hartze prozesu bat abiatu genuen, gu zuzenean bizilagunekin, tabernariekin, euskaltegiarekin, Unibertsitatearekin,… bilerak eginez. Guk ez genuen horretarako enpresarik kontratatu”.

Aurreko astearteko Osoko Bilkurara hainat herritar bertaratu ziren, TAOaren aurka azaltzera: “Lotsagarria da herritar hauen galderei Udal-gobernuak plenoan ez erantzutea”.

“Udalbatza da herritarrek gu fiskalizatzeko eta guri zuzenean galdetzeko daukaten toki bakarra, hilabetean behin. Demokratikoki oso pobrea da herritarrei plenoan ez erantzutea”.

“Orduan adierazi genuen, probaldiaren ostean, neurri zuzentzaileak hartuko genituzkeela eta herriko beste toki batzuetan jarriko genuela. Baina hauteskundeak iritsi ziren, EAJk irabazi zituen eta eurek jarri dute beste TAO hau”.

18 IRUZKIN

  1. Ni San Andres auzuen bizi naz eta lotsagarrixe da auzo osuen OTA bako lekurik ez topetie. Errekautara noienien Lidl-etik ekarrikoitxut gauzak oinezien o zelan? Ze eztau aukerarik karga ta deskargan aparketako. Ezta kotxie doble filan aukitxeko momentutxo batez be. Hiri baten OTA sistemie egotie logikue da, edo Mondraue erdialdien ulerkorra da, baina Uriben, Arimazubin, San Andresen, oin Ziorlan, Zerrajeran…hau normala da? Nora jungo gare aparketan Atxabaltara ta oinez etorri gero? Oingo gobernuek deja mucho que desear eta transparentziarik eztauko herritxarrakin.

  2. Lotsagarria udal honena!! Beti gainerako pertsonak izorratzen, lehenik ostalaritza orain autonomo guztiak langile guztiak eta auzokide guztiak haserre. Lotsagarria!! Ez kezkatu, barre egitea tokatuko zaigu!!! Maria ubarretxena… hilean 4.000 euro kobratuta, lotsa emango lidake alkate izateak eta ezer ez egiteak. Agur bero bat.

  3. Ondo dago gure amorrua erakustea, baina hobeto izango da urte bat eta erdi barru udal gobernu hau hauteskundeetan Udaletik “botatzea”

    Zalantzarik gabe eskertiarrok gauzak hobeto egiten ditugulako

    • Bai hobiauak zien HB eta gero Bildun garai magikuak. Parranderuak zarata ataratzen ostegun ta zapatutan bizilagunen atsedena eteten, edo Atez Atekua, edo Uharkapeko frontoi zatar hori.

    • Benetan espero duzu, Peter Encinas jauna, EH Bilduk TAO kenduko duela?
      TAO ondo datorkie alderdi politiko guztiei, herriari beste zerga bat kobratzea baino ez da.

  4. Hankasartze galanta egin dute TAO sistema honekin. Ez dago ulertzerik. Gobernu taldeak hobe luke atzera egitea, hurrengo hauteskundeak galdu nahi ez baditu.

  5. Eta langileak??? 9 ordu egoten Gara arrasaten egunero. Non laga kotxea??? Ni bizkaiatik nator eta ez daukat aukerarik autobuses etortzeko… Orduan??? Oinez etorri Behar??? Hospital beteta, musakolako industrialdea beteta, bm eta lidl… Berdin…
    Zelan moldatuko Gara??? Ordubete lehenago etorri eta San prudenzion edo bergara lags kotxea eta autobusez etorri???
    Lotsagarria da!!!!
    Lanera etortzen Gara!!!! Lanera!!!!
    Ez juerga botatzera!!!

    • BM eta Lidl beteta? Eroski ere beteta egoten dela esatea falta zaizu. Gauza bat da TAOren kudeaketa txarra izan dela, eta beste bat herrian aparkalekurik ez dagoela. Arrasateko auzoetatik oinez 15 minutuan egon zaitezke erdialdean, horrenbesteko arazoa da? Sentitzen dut baina etxe edo lan lekutik minutu batera aparkatzea beste garai bateko luxua da, are gehiago herrietan dauzkagun kotxe kopuruak ikusita. Herrietan oinezkoak eta aire garbia izan beharko lirateke lehentasuna, eta ez horrenbeste, ekonomiaren eta honek eragindako frenetismoaren beharrak. TAO bai. EAJ-PSOE ez.

      • Kontxo!!! Gauzak ondo egin beharrean ala!!! auzoetara bidali. Zer uste duzu? Auzoetan ere orain kriston arazoa dago!!! Lehen toki gutxi zegoen eta orain TAOarekin bapez!!!

      • Ze uste dozu ba? Auzoetan ez daukogula aparkatzeko arazorik ala? Zelako ondo ee, neretako erdialdeko aparkaleku danaz, ta jendia fan daizela auzoetara… Benetan tristea zu bezalako pertsonak egotia,

        • Barkatu, baina auzoetako aparkalekuak adibidez Eroskikoa, Lidl edo BMkoak izan daitezke. Eta uste dut herrira kanpotik datozenek bertan aparkatzeagatik auzoei kalterik ez diela egiten, ala bai?Nola konponduko dugu bestela Arrasatera egunero datozen autoen eta aparkalekuen arazoa?

  6. Bergaran eta Oñatin be TAO dau. Ez dot ulerketan Udal Gobernu honen aurkako kampaña. Bueno Txironistak eta euren lagunak be basterrak nahasten boto batzuk irabazteko.

  7. TAO-OTA egotea logikoa izan daiteke… baina ez behintzat herritarrok gehiago itotzen.
    nahikoa dugu, estatu mailako urteko ibilgailu zerga handienetarikoak ordaintzen eta oraindik norberaren auzoan edukitzearren txartela ere ordaindu behar? eta herrian errekaduren bat egin ezgero, tiket a ere ordaindu behar?
    Nahikoa dela uste dut!

  8. Kasualidadea ez dakit den, baina inguruan bizi direnendako, marroi itzela!!! Orain bai ezin leikela hemen aparkatu!

  9. nire erabakia hartuta, ez dut erregairik erosiko herriko gasolindegietan eta ezta herriko automobileen tailerretan sentimo bat gastatuko, hau herriko zerga eta kontsumoan igarriko dela imaginatzen dut.
    beti bezala gu kaltetuak

  10. Zozoek beleei ipurbeltz. Ez da egia Morrasek eta Abuinek TAO honen alternatiba hoberik daukatenik. TAO honekin egoiliarrok lasaiago gaude.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen