Adi: TAO bulegoa azaltzen ari da, egoiliar txartela lortzeko, bertan aurkeztu egin behar direla, eskaera-orri beteaz gain, ondoko fotokopiak: NAN edo Identifikazio Kode Fiskala, Zirkulazio baimena eta gidabaimena.
Aparkatzeko sistema “abenduan” abiatuko da Udalak oraintsu iragarri duenez, eta gaur TAO bulegoak ireki ditu ateak.
Horretaz arduratu da TAOa kudeatuko duen enpresak, Gertek SA enpresak, eta egoitza hau Olarte kalean dago.
Bulegotik azaldu digutenez “lehen goiz honetan ez da jende asko etorri, Zarautzen ordea ilara luzea sortu zirelarik”. Halaber, azaldu dute, egoiliar txartela lortzeko, “ez dela nahikoa Udaletik jendeari etxera iritsi zitzaion eskaera-orri beteta aurkeztea, izan ere, ondoko agiriak aurkeztu behar dira”:
- Etxera iritsitako eskaera-orria beteta
- NANaren fotokopia edo Identifikazio Kode Fiskalaren fotokopia
- Zirkulazio baimenaren fotokopia
- Gidabaimenaren fotokopia
Egoiliar txartel honek “2021-2022” eperako balioko du. Era berean, bulegoak gogora ekarri ditu egoiliar txartela lortzeko bete behar diren baldintzak:
- Autoaren jabea erroldatuta egon behar du TAOaren barrutian
- Autoa jabearen helbide berberean helbideratuta izatea
- Gidabaimena indarrean izatea
- Tarifa ordaintzea
Bulegoak berretsi du “helbide bakoitzeko gehienez 2 egoiliar txartela” erosi ahal direla. Bestalde, merkataritzako egoiliar txartela lortzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Eskaera-orria beteta
- NAN edo Identifikazio Kode Fiskalaren fotokopia
- Zirkulazio baimenaren fotokopia
Merkataritza txartela lortzeko baldintzak ondokoak dira:
- Jarduerako ekonomikoa TAO barrutian erroldatuta egotea
- Autoa jardueraren helbide berean helbideratuta izatea
- Tarifa ordaintzea
Bulegoak gogora ekarri du “gehienez bi merkataritza txartel” erosi ahal direla “helbide bakoitzeko”. Azkenik, ondorengoa da TAO bulegoaren ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-19:00
- Larunbatetan 9:00-13:30
eta udalak orain, aurretik 2021 erako TAO txartela ordaindu behar izan dugunori, irailetik abendura bitarteko parte proportzionala itzulikol digu?