Udalak antolatuta, debate publiko berri bat egin berri da, gaur pleno-aretoan. Arrasatearrek hainbat gai izan dituzte hizpide (Uarkape, banaketa, elbarrituak,…). Aztikerrek eta Udalak entzun, erantzun eta ekarpenak jaso ditu.
TAOa sistema jartzeko prozesu parte-hartzaileak aurrera jarraitzen du. Herenegun Etxeluzeko debatearen ostean, gaur udaletxeko pleno-aretoan egin da.
Aztiker enpresak jakitera eman du “herritarren mahaia osatuko duten pertsonek hasiak direla etxeko buzoietan jakinarazpena jasotzen”. “TAOaren helburu nagusietako batzuk dira:
- CO2 kentzea erdialdetik
- Ahalik eta ibilgailu gutxien igarotzea Nafarroa etorbidetik eta Otaloratik
- Mugikortasuna ordenatzea
Hori lortzeko “bizitza sozialari eta kulturalari lehentasuna” emango zaie, eta arrasatear ugariren kotxearekiko “menpekotasuna” gainditu beharko da:
- 2007an 2’9 desplazamendu egiten ziren pertsonako eta eguneko
- 2016an 3’4 desplazamendu egin ziren pertsonako eta eguneko
Euskadiko Autonomia Erkidegoa ibilgailuen okupazio maila 1’3 pertsonakoa da, eta desplazamenduen ia erdia kotxez egiten dira.
Aztikerrek adierazi du “Udala denbora daramala mahai multidiziplinar baten lanean”. Aipatzekoa da TAO jarri asmo diren Arrasateko zonetan 5.387 ibilgailu daudela erroldaturik.
Era berean, 831 garaje plaza pribatu daude, hau da, udalerri osoko %24. Oro har, 2.238 aparkatzeko plaza daude zona hauetan.
TAO planteamenduaren arabera, egoiliar txartelak 50 euroko kostua izan dezake urteko, kuota bezala. Etxe bakoitzak txartel bat izango du, eta beste bat nahi badu (bigarrena), kuota garestiago bat ordaindu beharko luke.
Express TAOan “arrasatearrek lehen 15 minutuak bonifikatuta izango dituzte“. 30 minutu aparkatzeagatik 40 zentimo ordaindu beharko lirateke.
TAO normalean gehienez 3 ordu aparkatuta egon ahalko litzateke, eta denbora horren truke, prezioa 4’45 eurokoa litzateke.
Aztikerrek adierazi du “TAO sistema jartzea eta urtebeteko funtzionamenduak 400.000 € baino gehiagoko kostua izango lukeela. 5 langilek arduratuko lirateke zerbitzuaz”.
Alde Zaharreko dendariek, ostalariek eta bulegoetako langileek bilera izango dute Udalarekin eta Aztikerrekin datorren astelehenean eguerdiko 13:30ean. Gaurko debate publikoan gai ugari izan dira hizpide: