Udal-gobernuak motordun ibilgailuei buruzko datuok eman ditu: Egunero 5.000 auto sartzen dira Arrasateko Erdialdera, erroldatutako ibilgailuak 13.483 dira, etxebizitza bakoitzeko 1’5 ibilgailu dago, 2019an herritar bakoitzak 3’4 desplazamendu egin zituen herrigune barruan eta trafikoa da gehien kutsatzen duena (%31) Industria baino gehiago (%30). Bestalde, Udal-gobernuak atzoko oposizioaren adierazpenei erantzun die.
EH Bilduk eta Podemos Arrasatek atzo TAOaren inguruko adierazpenak egin zituzten, eta gaur Udal-gobernuak (EAJ-PNV eta PSE) horiei erantzun die:
Alkateak argitu duenez “Udal-gobernua TAO ezarri zenetik mezu berbera errepikatzen dugu behin eta berriz: TAO honen gertuko jarraipena egiten ari gara”.
Udal-gobernuak ukatu du “aldaketak urtebete barru egingo direla, guk ez dugu hori inoiz esan”. Hori Podemoseko zinegotziak esan zuen Osoko Bilkuran”.
Alkatearen hitzetan “ez dugu inoiz nahastu Mugikortasun Planaren onarpena eta TAO honen onarpena. Bi gai erabat ezberdinak baitira”.
Mugikortasun Plan Integrala 2018an onartu zen aho batez, hau da, “Podemosek, EH Bilduk, guk, alderdi sozialistak eta Irabazik”.
“Mugikortasun Plan horrek TAO zekarren eta, beraz, TAO denok onartu genuen”. Ordea, “TAOaren Ordenantza ez dugu denok onartu, Podemosek eta Bilduk aurka bozkatu zuten”. Mugikortasun Planak, besteak beste, ondorengoa dio:
“Ondoren proposamen bat egiten da Arrasateko zona batzuen aparkatzearen arautze berrirako. Definitzen dira arautzeko zonak eta jar daitezkeen plaza mota ezberdinak azaltzen dira: txandakatzea eta bertakoak”
Txandakoari dagokionez, “0 zona zabalduko litzateke Alde Zaharraren inguruko, Bizkaia etorbideko eta Aldai kaleko aparkamendua arautuko lukeen zona eta ordenantzara”.
“1 zona, araututako aparkamendu gehien dituena, zabaldu egiten da Munar eta Erguin zonetara, eta gune berri bat jartzea proposatzen du, TAO-2 zona, San Andresko zona arautuko lukeena, bertan egun aparkatze arazo asko baitaude”.
Bertakoen txartelari dagokionez, Mugikortasun Planak dio “txartela izateko eskubidea edukitzeko Arrasaten erroldatuta egon beharko da, zona bakoitzeko mugen barruan, eta ondorengo baldintzetako bat betetzea”.
“Altan emandako ibilgailu baten titularra edo gidari nagusiena izatea, baita VTMa ere, renting, leasing edo hiru hilabete baino gehiagoko ibilgailu bat izatea, enpresaren ibilgailu baten gidari nagusi bezala jasota izatea”.
Alkatearen hitzetan, “egia da EH Bilduk ez duela inoiz esan TAOaren aurka dagoenik, onartzen baitu TAOaren alde dagoela baina sistema honetan aldaketak planteatu nahi dituela”.
Alabaina, “ez zaizkigu argi geratu Podemosen argumentuak. Izan ere, Eva Abuin andereak, bera zinegotzi zela, TAO onartu zuen Mugikortasun Plana onartzean. Orain, ordea, erreferenduma eta moratoria eskatzen ditu?”.
Alkatearen esanetan “Podemosek argitu beharko du zein argudio benetan defendatzen duen”. Eva Abuinek “TAOari bai esan zion”.
Udal-gobernutik “ulertzen dugu horrelako aldaketa sakon baten ondorioz sortutako egoerak baliatu nahi izatea oposizioak sistemaren aurka sutsuki jarduteko, baina oposizioaren jarrera ez da zintzoa”.
Izan ere, “zortzi hilabete luzez egindako prozesu parte-hartzailean esaterako Podemosek ez zuelako proposamenik egin. Gogoratu nahi dugu ordenantza hau duela urtebete onartu zela, urtebete ez al da denbora nahikoa eurentzat helegiteak proposatzeko?”.
Bestalde, Udal-gobernuak TAOan egin ditzakeen zuzenketei dagokienez, alkateak iragarri du “datorren hilean, martxoan, aldaketen berri emango dugula, hau da, ezarpenetik hiru hilabetera”.
Hartara, “analisi bat egingo da, guneen erabilera, bertako zein kanpokoen erabilera, etab. Ondoren, aldaketak uda aurretik eginda egotea espero da, ahalik eta aguduen”.
Orain “herria entzuten ari gara, TAOrekin bat ez datozenak, TAOaren abantailak euren auzoetan nabarmen ikusi dutenak eta TAO eskatzen ari diren auzoak”.
“Gaur-gaurkoz TAO eskatu dute Zerrajera auzoa, Uriburu kalea eta Jose Luis Iñarra kalea, bertako bizilagunek BAZen egindako eskaeren arabera”.
Beste gai bati ere heldu dio alkateak prentsaurrekoan, atzo oposizioak aipatutako supermerkatuetako parkingak: “Gogoratu nahi dugu Udalak jarri zuela eta jartzen duela erabilgai Arruenako parking publikoa”.
TAOa “defizitarioa izango dela” onartu du alkateak, “orain arte Uribarrin egondako TAOa defizitarioa izan den bezala. Urtero-urtero 40.000 euroko defizita suposatu dio Arrasateko Udalari”.
TAOa “ez da jarri diru bilketarako, baizik eta trafikoaren eta CO2aren murrizketen baita hartutako erabakia izan da. Datu horiek urte amaieran izatean, jakitera emango ditugu”.
Baieztatu duenez “Udal-gobernuaren helburua ez da herria kaltetzea, bertako autonomoak eta langileak barne, inondik inora. Aukera ezberdinak aztertzen gabiltza”. Aldaketak “gauzatuko dira, denak entzun ditugu”.
Beste eskaera batzuk ere egin dira: “Badira 3. kotxerako bertakoen txartela eskatu dutenak, mugikortasun arazoak dituzten pertsonen eskaerak, gremioaren eskerak,…”. Horri “ere buelta bat emango diogu”, eta kolektibo “guztiei erantzun bat emango diegu”.
Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei dagokienez, “2012an Uribarriko ordenantza onartu zenean ere horrela onartu zen, 14. artikuluan”:
“Ezintasuna duten pertsonentzako plazek gainerako plazek duten araubide berbera dute, hau da, dagokien tiketa edo egoiliar txartela erakutsi beharko dute”.
Oro har, alkateak adierazi du “Arrasate herri bat den arren, hiriburu ezaugarriak ditu trafikoari dagokionez, tamalez”. Motordun ibilgailuen inguruko zenbait datu jakinarazi ditu:
- Egunero 5.000 auto sartzen dira Arrasateko Erdialdera
- Udalak erroldatutako ibilgailuak gaur-gaurkoz 13.483 dira
- Beraz, 1’5 ibilgailu dago etxebizitza bakoitzeko
- 2007an eguneko pertsona bakoitzak 2’98 desplazamendu egiten zituen batez beste, 2019an 3’4 desplazamendu.
- Arrasaten CO2 isurketa gehien trafikoak isurtzen du (%31’3), gero Industriak (%30’9)
TAOa jarri zenetik bi hilabete igaro dira, eta horrek aldaketak eragin ditu aparkalekuetan. Esaterako, Erdialdeko aparkaleku ugari hutsik egoten dira eguneko hainbat ordutan.
Aldaketez galdetuta, Udal-gobernuak erantzun du “datu zehatzak izatean (TAO bakoitzaren erabilera maila, bertakoen erabilera, kanpokoen erabilera,…) aldaketak egingo ditugula. Probaldiaz gain, denbora luzeagoa behar da TAOaren eragina ezagutzeko. Aldaketa batzuk ikusi dira”.
Ba kotxeak herrian bueltaka aparkalekurik aurkitu gabe eukitzea CO2 asko sortuko digu. EH Bilduk bere hurrengo hauteskundeetako txostenean jarri dezala TAO kenduko duela. Edo gaur bertan adierazpen garbiak egin ditzala horren inguruan.
Kritikatzeak ez du balio, baldin eta proposamenak ez badira aurkezten.
Zer egindo digu Maider Morrasek alkatetza lortzen badu? edo hobeto esanda, zer egiteko ote dago prest TAOn inguruan arrasatearren botuak lortzeko?
a) TAOaz ez gehiago hitzegin?
b) TAOko tarifaz zentimo bat jeitsi.
c) TAOko makinak pikutara bota.
*** OHARRA: d) ez du balio.
Ba Arrasateko Ezker Abertzale líder gorenan aginduak segitxu. Zein ingo dau ba?
Oindion ez daue irentsi 2015 eta 2019 porrot galantak.
Alcocea, tristea da gehisgo poztea bildu alkatetzan ez egoteagatik zu bertan egoteagatik baino. Hau jakin ezkero eta pnvsoe bat egiteko nire botoa ez zen zuentzako izango, boto bat gutxiago, eta beherantz
TAOAREN ZERGATIA?
EZ AL DA INGURUGIROA?… gaur egungo mugikortasunaren ondorioak… ez al da? KUTSADURA!
Orduan , zergatik ez dugu arazoa behar bezala ebazten?
Kotxeei mugikortasuna murrizten baldin bazaie, garraio publikoak asetu behar du eskari hau. Nork ez luke nahi, hirietan bezala, metro, tren, tranbia, edota autobusak izatea UNEORO?
Arazoa GUZTIOK dakigunean zein den, ulertezina egiten zaio herritarrari POLITIKARIEN TRILERO JOKO HAU IKUSTEA!!!
Zergatik ez da diseinatzen HIRIGINTZA PLAN OROKOR BAT LUZARORA BEGIRA?
Egiten diren planak, 4 urtera begira eta adjudikazioetan oinarritutakoak dira: Gaur Ekobulebar, bihar bidegorri, etzi TAO, hemendik gutxira geltokiren bat nonai, pixkat aurrerago kiroldegia, agian, … DENA, ZATIKA ETA PLANGINTZA OROKOR BATETIK AT.!!!!
Bestalde, ZERGATIK ADJUDIKAZIOA? TAO DEFIZITARIOA BADA? NORK ULERTU HAU? ZENBAT URTEKO KONTRATU ITXIA?
NAHIKOA DA!
Ez da hain zaila, planteamendu ezberdinak bideratzea. Adizbidez. Taoa barne, ingurugiro eta mugikortasuna eraman dezaken taldea sortzea udaletxean. Gazte jende profesional eta gaitasun handikoak aintzat hartu,. Kontratu duinak eginez. Eta , adjudikatario dagoen empresak daramatzan etekinak, herrian inbertituz.
Hemen aurretik EREÑOK idatzitakoak, ongi isladatzen du nola pentsatzen duten politikariek herritarrengan.
Beraien borroka besterik ez dela, argi uzten du, Taoaren arira datorren notiziari, 2015 eko gertakariak , beste partidu bati aurpegiratzen aprobetxatu. Gure arazoak ahaztu eta zuen ahulkia ebatuaz
LOTSAGARRIA.
CO2 murrizteko, nun? Auzoetako CO2 kopurua nabarmen gora egin du, baina auzoetan ez dozue neurtzen, ba bost axola.
Co2 erdialdean murriztu eta auzoetara bidali, ta zuek pozik.
Aldaketa handia izan da TAO sistema, baina ni konbentzituta nago luzarora begira arrasatearron onerako izango dela. Gauzak hobetzeko daude? BAI. Nik nire auzoan ikusi dudanaren berri eman dut BAZen, eta esan dutenez, aztertzen ari dira iristen zaizkien iradokizunak. Sarean kexatzea ondo dago, baina egin proposamenak eta eraman ebhar den tokira.
Aurrerapausu nabarmena ari da izaten, bi hilabeteotan jada nabaritu da hobera egin duela autoen gaiak, eta gu ohitzen joanez gero sistema berrira, guztiontzako izango da onura.