Markel Vazquez eta Liher Elizondok (Tano Team) Kickboxing Openean borrokatu dute

0
671

Liher K1 modalitatean lehiatu da, berdinketa lortuz, eta Markel Kickboxing modalitatean, borrokaldia irabaziz.

Argazkiak: Saioa Gym & Fitness.

Aurreko larunbatean, urriak 15, Kick Boxing Opena egin zen Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Bertan parte hartu zuten, besteak beste, Arrasateko Saioa gimnasioko Tano Team-eko Liher Elizondo Zabaletak K1 modalitatean eta Markel Vázquez Velez de Mendizabalek Kick Boxing modalitatean.

“Liherrek bere borrokaldia bere kategoriako berdinketarekin bukatu zuen” Saioako lagunek azaldu bezala. “Markelek bestalde bere borrokaldia puntuka irabazi zuen”.

“Apurka-apurka Kick Boxing taldea hasi da ekitaldi hain garrantzitsuetan lehiatzen emaitza handiak lortuz”.
Era berean, eskertu dute “harmailatik laguntzen eta animatzen aritu zen talde osoari”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen