Talde gehienek garaipena eskuratu dute asteburuan

0
479

Mugarri Ingouk eman zien hasiera asteburuko partidei eta hauek izan dira garaipena lortu ez duten bakarrak. Oihan Peñas ‘Hans’en agurrean, taldeak ezin izan zuen ezustekoa eman Done Pedro Hondarribia Bidasoa liderraren aurka, 22-32 amaieran. Kronika osoa hemen.

Lehiatzen hurrengoa Mondra izan zen. Etxeko taldeak 4-0 garaipen erosoa eskuratu zuen sailkapeneko azken taldearen aurka. Jaitsiera postuak atzean utzita sailkapeneko erdialdeko postuetara hurbiltzen hasi dira mutilak. Kronika osoa hemen.

Ordu berean, alboko kantxan Kanpanzar Arrasate Atletico San Sebastian talderen gainetik igaro zen 47-14. Bostgarren postuan eta sasoi betean daude mutilak eta ligako bigarren postua eskuratzeko aukerak bizirik dirau. Kronika osoa hemen.

Mondrate izan zen etxean kantxaratu zen azken taldea. Hauek ere sekulako liga egiten ari dira eta Espainiako koparako sailkatze playoff-a etxean jokatzeko, bigarren postua momentuz eskura dute Elorrietako taldea 8-3 garaitu ostean. Kronika osoa hemen.

Saskibaloian garaipenak izan genituen etxetik kanpo. Batetik, Mondragon Unibertsitateko neskek Ibaizabal talde galdakoztarra garaitu zuten 52-62, sailkapeneko erdiko postuetan jarraitzeko garaipen garrantzitsua eskuratuz.

Bestetik, Mondragon Unibertsitateko mutilak ere garaipenaren bidera bueltatu ziren Tabirako Baque 76-81 garaituz. Hauek ere sailkapeneko erdialdean daude egonkortuta.

Kirol arloak, asteburuan utzitako beste albistea Maialen Axpek Pertika-jauzian Espainiako pista estaliko txapelketan lortutako urrea eta Eneko Carrascalek jauzi hirukoitzean lortutako zilarra izan dira. Albistea hemen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen