Dorletako Amak eta Tailaginen Elkarteak (ARTE) Araba etorbidean izango dituzte egoitzak

0
1439

Horretarako, Udalak bere jabetzako eraikin bat birmoldatuko du, printzipioz 99.781,71 euroko aurrekontuarekin.

Arrasateko Tailaginen Elkartearen (ARTE) eta Dorletako Ama Txirrindulari Eskolaren egungo egoitzak Zalduspen daude.

Ospitale ondoko zona horretan Udalak eraikin zahar batzuk eraitsiko ditu, eta bi elkarteek egoitza berria izango dute Araba etorbidean.

Izan ere, Udala etorbide honetako eraikin bateko zati baten jabea da. Eraikinaren beste zatiaren jabea Carpinteria Martinezena da. Eraikina etorbideko 13 zenbakian dago.

Udal-gobernuak ekainaren 4an erabaki zuen eraikinaren udal-zatia bi elkarteek erabili ahal izatea, eta horretarako birmoldaketak egingo ditu.

Birmoldaketa-lanak egin daitezen, lizitazioa ireki du, hau da, obrak egiteko interesa duten enpresek euren proposamenak Udalari aurkeztu ahal dizkiote jada.

Proposamenak aurkezteko azken eguna uztailaren 6a izango da (6a barne). Udal-gobernuak 99.781,71 euroko aurrekontua onartu du, lanok egin daitezen.

Aukeratua izango den enpresak “Gabonak baino lehen” hasiko ditu lanak, Udalak aurreikusten duenez, eta bi hilabete izango ditu lanok osatzeko.

Eraikin hau Utillajes Uribesalgo lantegi ohiaren ondoan dago, eta fabrika ohiko lursailean etxebizitzak egiteko proiektua dago. Udalak iragarri duenez, etxe horien eraikuntzak “ez du batere eraginik” izango udal-erakinarengan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen