zuhaitza
HIRIGINTZA ETA OBRAK
Ondoko etxeari kalte egiten dion Musakolako zuhaitza botako dute
Argazkia: Arrasateko Udala Arrasateko Udalak azaldu duenez, Musakolan kokatutako zuhaitz bat botatzea erabaki dute, azken urteotan hartu duen tamainagatik ondoko etxebizitzan kalteak eragiten ari baita. «Erabakia dagokion txosten teknikoan oinarrituta hartu da». Aipatutako txostenak jasotzen duenez, «bizilagunen idatzizko eskaera jaso ondoren...
Albisteak
Zuhaitz bat erori da eguerdian Zerrajera kalean
Zuhaitz bat erori da eguerdian Zerrajera kalearen atzealdean, 14:00ak aldera erori da, eta suhiltzaileak zuhaitza moztera hurbildu dira, arriskuak murrizteko. Bitartean, Udaltzaingoak autoak errepidetik desbideratu dituzte Nafarroak zuhaitza moztu duten arte. 15:00ak aldera bidea egunerokotasunera itzuli da.
Albisteak
Trafikoa normaldu da Arrasate-Aretxabaletan zuhaitza kenduz
Arbola tamalez eguerdiko 14.30 aldera erori da GI-627 errepidera, autopistaren zubiaren azpialdean. Ertzaintzak baieztatu digu zorionez pertsonarik ez dela zauritu. Momentuz (arratsaldeko 16:00etan) errei bat itxita dago eta mantentze-lanetako langileek zuhaitza kentzen dihardute. Ertzaintza trafikoari bidea ematen ari zaio txandaka,...
Albisteak
Zuhaitz bat Arrasate-Oñati bidegorrian erorita dago
Argazkia: Herritar bat. Arbola San Prudentzio eta Zubillaga arteko zatian dago, eta bertatik igarotzea galarazten ez duen arren, tentuz egitea aholkatzen da. Oñatiko Udaltzaingoaren zintak jarrita daude, eta momentuz (ostegun arratsaldean) arbolak bertan jarraitzen du.
Albisteak
85 km/orduko haizeak zuhaitz bat etxe baten aurka bota du
Santa Barbarako arbola Gazteluondo kaleko eraikin baten teilatuaren aurka jo du, baina ez du pertsonarik zauritu. Hala ere, zuhaitza oinezkoendako bide baten gainean geratu da. Udaltzaingoak eta suhiltzaileek lanean jardun dute arriskua saihesteko. Gaur Arrasaten haize ufada gogorrena 85 kilometro/ordukoa...
JAIAK
Koadrilek, udal-langileak lagun, San Juan zuhaitza altxatu dute plazan
Broken Brothers Brass txarangarekin txopopoteoa egin ondoren, gazteek Herriko plazara eraman dute akazia. Aurten, iaz moduan, makalaren ordez, akazia bat erabili behar izan da. Denbora pixka bat behar izan dute zuhaitza igotzeko, arazo tekniko batzuk izan baitira. Zuhaitza okertu...
JAIAK
Koadrilek, txaranga lagun, San Joan zuhaitza plazaratu dute
Ohi denez, herri-bazkaria ospatu ondoren, gazteak Uarkapetik atera dira San Juan zuhaitzarekin Txopopoteoa egiten, Herriko plazarako bidean. Giroa Broken Brothers Brass txaranga jarri du. https://youtu.be/pmh4TgiOY6Y https://youtu.be/n4fS-wsv8ek https://youtu.be/CmeOGhUosak https://youtu.be/Ju4JzoIgj4I https://youtu.be/KWq71KnRy5I
Laburrak
Zuhaitz bat erori da Aramaio eta Arrasate arteko errepidean
Goizeko 6:30ak aldera, zuhaitz bat erori da 31. kilometroan A-2620 errepidean, Aramaio eta Arrasate artean. Hasiera batean zirkulazioa kaltetua izan bada ere, zuhaitza kendu ondoren inolako arazorik gabe berrezarri da.
Albisteak
Arrasateko Udaleko Obra, Zerbitzu eta Mantentze batzordearen azalpen-oharra herriko zuhaitzen egoerari buruz
Udal zerbitzu teknikoek 2019. urteari dagokion azterlan bat dute, "Cespa, Arrasate Jardines" izeneko enpresak idatzia, udalerriko hainbat zuhaitzen egoerari buruz. Udaleko zerbitzu teknikoek egindako txostenak jasotzen duenez, "Cespa, Arrasate Jardines" enpresak zuhaitzen egoerari buruzko urteko txostena aurkezteko betebeharra du. Aurkeztutako...
Laburrak
Atzo zuhaitz bat erori zen errepidera Garagatza auzoan
Marijo -
Atzo arratsaldeko 20:30ak aldera, zuhaitz handi bat erori zen Arrasate eta Aramaio arteko errepidean, Garagartza auzoan. Erorketaren ondorioz, Ertzaintzak errepideko errei bat moztu behar izan zuen, garbiketa zerbitzuek zuhaitza kendu zuten arte. Gainera, ondoan zeuden zaborrontziak kaltetuta geratu ziren.
Latest News
Ointxeren taldeek, Mondratek eta Kanpanzar Arrasatek etxean jokatuko dute asteburuon
Saskibaloiko bi taldeak Aretxabaletako Ibarran ariko dira, areto-futbol taldea Musakolan eta errugbi taldeko mutilak Mojategin. Argazkia: MB artxiboa. Saskibaloian: Smartlog Ointxe -...





