2.6 C
Bergara
larunbata, 14 azaroa, 2026

velez

“Txakoli” [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Txapelketako partidu guztiak irabazi genituen, eta finala iritsi zen Jota Apurtu taldearen kontra. Eta galdu genuen, 4-2. Nik gol bat sartu nuen eta bestea Jose Ramonek. Jota Apurtuko Aiape atezaina izan zen partiduko onena.

Ez daukat beste armarik [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Idazkiak, hausnarketa publikoak, ikus entzunezko mezuak, elkarretaratzeak eta abar alperrekoak bide dira, ez dute ezertarako balio izan. Zentzun gabeko bizimodu arriskutsura itzultzen ari gara, hemen ezer gertatu izan ez balitz bezala. Edozelan ere, ez noa ikasgai moralik ematera, ez bainaiz inoren argi dorrea eta nahikoa daukat nire ortutxoarekin, besteenetara sartu barik.

Takolo [Testua: Jose Ignazio Zaitegi]

Takoloko bidegurutzea. Eraikin zentralaren gainean artean irakur zitekeen LANA. Hor egon zen kooperatibaren izena eta zerrategiaren kokalekua. Gero Fagor Electrónica etorri zen. Hirurogeietako amaiera aldean geunden.

‘Adanen Saihetsa’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Zaila dute erronka, oso zaila. Behintzat nire ikuspegitik ez dut sumatzen aurrera egin dutenik eta gizartearen abiadurari erreparatuz eliza atzerantz doala garbi dago. Plano horizontal batean aztertuta, bi indarrak kontrako norabidean joaz distantzia areagotu egiten da etengabe. Elizari gera lekiokeen itxaropena fenomenoa espazio lerromakur batera eramatea da, horrela bakarrik gerta bailiteke inoiz bi muturrek bat egitea. Baina hori jazo litekeeneko probabilitateen ehunekoa txikia da eta inork ez du bermatzen emaitza onik.

“Ardiei Erakusten” [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Juan Eslava Galan ”El catolicismo explicado a las ovejas” liburua irakurtzean ordu politak ematen lagundu dit testu joriak, nire fedean ardien letxe hezi nindutela egiaztatzeaz bat behin baino gehiagotan irribarrea loratu baita nire ezpainetan.

Antolakuntza Komunista [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Udako oparitxo sasi artistikoa izan da, herriko kanposantuaren kanpoko orman esku anonimo batek utzita. Egia aitortzera, duela zenbait urte toki berdinean beste artista filosofo batek idatzitako “jaiki zaitezte, lurra landu egiten duenarentzat baita” lapidarioagoa iruditu zitzaidan.

“Opioa eta arratsalde euritsuak” [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Opioa bide da gizartearentzat erlijioa. Horrela zioen, behintzat, Karl Marxek, jainkoarenganako interes induzituak pertsonen bizitza erreakzioetan eragin alienagarria duela adieraziz. Gizateriaren gaineko kontrolerako lanabes ezin hobeak bilakatu zirela zioen filosofo alemaniarrak erlijioei buruz.

PP-ko guztiak ez dira faxistak [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Garbi daukat peperoen artean badirela demokrazian sinetsi dutenak. Areago, ezagutzen ditut euren alderdiaren azken urteotako ibilbide bihurrian bat ere eroso ez daudenak, oraindik eskuin-erdiko, monarkiko, espainiar eta katoliko sentitu arren inondik ere faxismoaren besoetara botako ez direnak.

Pako Azpiazu kirolari Arrasatearra gogoratuz [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Pako Azpiazu Elgoibarren jaiotako arrasatearra genuen, eta Mondran aritu zen, iragan mendeko berrogeietan. Juventud Deportiva Mondragonen bitartez, herriko HOACen (Hermandad de Obreros de Acción Católica) idazkari izendatu zuten. Futbola 1949an utzi zuen eta beste afizio handi bati heldu zion: mendizaletasuna. Baina gutxi disfrutatu ahal izan zuen.

Gotzainaren bisita Arrasaten [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Denboraren joanak lausotu egiten du historiaren perspektiba. Eta ezin dugu gaurko begiekin iraganeko ertz muga arakatu, okertuko ez bagara. Hala ere, badira elementuak pertsonen eta kolektiboaren baitan tinko irauten dutenak. Gaurko ekarpen honen lehen zatian – gotzainaren bisita deskribatzen duena- zehazkizun ezagunak aurkitzen ditugu adinduok, gure bizitzan inoiz edo inoiz hurbil sentitu eta “ukitu” ditugunak.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Ointxeren taldeek, Mondratek eta Kanpanzar Arrasatek etxean jokatuko dute asteburuon

Saskibaloiko bi taldeak Aretxabaletako Ibarran ariko dira, areto-futbol taldea Musakolan eta errugbi taldeko mutilak Mojategin. Argazkia: MB artxiboa. Saskibaloian: Smartlog Ointxe -...
- Advertisement -spot_img