2.6 C
Bergara
igandea, 11 urria, 2026

Uribarri Auzoko Nekazal Jaixak

Dena prest Uribarri nekazal auzoan San Bartolome jaiez gozatzeko

Lurrin onenak ontzi txikietan etortzen direla sinistuta, topera biziko dituzte, gaur eta bihar, San Bartolome jaiak Arrasateko Uribarri auzoan. Hemen ez da aste nagusirik, baina ostiral eta larunbatean egitarau trinko batez gozatu ahal izango dute bertako komunitateko kide eta...

Ate joka daude Uribarri auzoko San Bartolomeak

Asteburu honetan, Uribarri auzoa festaz jantziko da beste behin, herriko jai tradizionalak ospatzeko. Jai Batzordeak antolatutako abuztuaren 23ko eta 24ko jarduerak adin guztientzako entretenimendua eskainiko dute. Txosna, jaiaren epizentroa, irekita egongo da bi egunetan, bertaratzen direnek ekintzez gozatzen duten bitartean. Andoni...

Uribarri nekazal auzoko San Bartolome jaiek badute egitaraua

Abuztuaren 23 eta 24ko asteburuan ospatuko dira Uribarri nekazal auzoko San Bartolome jaixak. Jai Batzordeak honako egitaraua aurkeztu du: Abuztuak 23, zapatua: 11:00etan: Jaixei hasiera emuteko etxaflero jaurtiketia. 12:00etan: Umientzako puzgarrixak eta buruhaundixak. 13:00etan: Triki-poteua. 14:30ean: Auzo kantu bazkaixa (Bazkarian izena eman ahalko da...

Jende ugari eta giro bikaina Uribarriko Bolo txapelketan

Atzo gauen ospatu zen Uribarri nekazal auzoko jaien bolo txapelketa. Mateo Guenagak irabazi zuen txapela. Bigarren postua Iñaki Trojaola eskuratu zuen. Bertso saioaren ostean hasi zen eta jende asko batu zen boloen inguruan. Ohi bezala txapelketa bolatokian jokatu zen.

Uribarriko jaietan ez dira bertsoak falta izan

Punta-puntako bertsolariak aritu dira bart Uribarri auzoko oholtzan: Maialen Lujanbio Zugasti, Ane Zuazubiskar Iñarra, Amets Arzallus Antia eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza. Gaiak eta jokoak jartzen Xabi Igoa Eriz aritu da. Uribarri nekazal auzoko jaiak ospatu ziren atzo giro onean, eta...

Aratz Arsuaga eta Aitor Urrutiak irabazi dute Uribarriko mus txapelketa

Uribarri nekazal auzoko jaiekin jarraituz, arratsaldean mus txapelketa egin da. Guztien artean, Aratz Arsuaga eta Aitor Urrutiak osatutako bikotea nagusitu da txapela irabaziz. Txapelaz gain, gaztaia eta jasotakoaren %40a irabazi dute. Txapelketa amaitu ondoren final erdietan lehiatu diren 4...

Giro onean ari dira ospatzen Uribarri nekazal auzoko jaiak

Gaur goizean eman diote hasiera Uribarri nekazal auzoko jaiei, mundu guztiarentzako jardueraz betetako eguna. Goiza etxaflero jaurtiketarekin hasi da, ondoren, txosna ireki eta jaiak hasi dira. Goizean zehar gazteenentzako puzgarriak eta buruhandiak izan dira eta ondoren, eguerdian, auzo kantu bazkaria...

Dena prest Uribarri auzoko nekazal jaietarako

Bihar, Uribarri auzoa festaz jantziko da, herriko jai tradizionalak ospatzeko. Jai Batzordeak antolatutako abuztuaren 24ko jarduerak adin guztientzako entretenimendua eskainiko dute. Eguna goiz hasiko da eta txosna, jaiaren epizentroa, irekita egongo da egun osoan zehar, bertaratzen direnek ekintzez gozatzen duten...

Jolasak, boloak, txosna, bertsoak,… zapatuan Uribarriko jaietan

Uribarriko nekazal jaiak ekintzaz beteta datoz, bertako batzordeak antolatuta, ekitaldi ugari ospatuko dira abuztuaren 24an (zapatua). Jai Batzordiak iragarri du txosna egun osoan zabalik egongo dela. Bertso jaialdian, betiko bezala, punta-puntako bertsolariak jardungo dute: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga...

Asteburu hontan Uribarriko Jaixak ospatuko die, batzordiak antolatuta

Bertako batzordiak antolatuta, ekitaldi ugari ospatuko die abuztuaren 26xan (zapatua) eta 27xan. Kartelak: Jai Batzordia / Argazkixa: MB artxibua. Jai Batzordiak iragarri dau txosna egun osuan zabalik egongo dala, baitta bolo eta mus txapelketen sarixak zeintzuk izengo dien be bai. Bertso...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean

Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu. Albistea osatzen gabiltza
- Advertisement -spot_img