2.6 C
Bergara
asteazkena, 14 urria, 2026

Udaberriko Musikaldia

Habiaren kontzertua bertan behera geratu da, ez ordea Ganbararena

Kartela: Udala-Aldundia. Hala ohartarazi du gaur Udalak, eta ondorioz bihar, larunbata ez da emanaldirik izango, Habiako "taldekide baten osasun arazoak direla eta. Barkatu eragozpenak". Alabaina, Udaberriko XII. Musikaldiak aurrera jarraituko duela azpimarratu du Udaleko Kultura Sailak, igande honetan bertan, maiatzak 24,...

Arrasate Musikalek eta Goikobaluk bat egin dute Udaberriko Musikaldian

Etxeko musikariek izan dute Udaberriko Musikaldia biribiltzeko ohorea. Arrasate Musikaleko orkestrak eta Goikobalu Abesbatzak, hogeita batgarren edizio honen amaieran, Beethoven, Ravel, von Suppé eta Eduardo Mocoroaren lanak eskaini dituzte. 90 pertsona izan dira oholtza gainean Iker Olazabalen zuzendaritzapean eta kontzertua...

Ensemble Moxos talde boliviarrak ikusmina piztu zuen San Frantziskon

Udaberriko Musikaldiko hirugarren hitzorduan, Ensemble Moxos talde boliviarra igo zen atzo San Frantzisko elizako eszenatokira. Jesuiten garaiko musikaren eta tokiko musika indigenaren arteko nahasketa berezia eskaini zuten, koreografia zainduekin eta antzezpen dramatikoekin batera. Taldeko kide guztiak Moxos herriko gazte...

Danserie Ensemblek entzuleak liluratu ditu XVI. menderako bidaia musikalarekin

San Frantzisko eliza XVI. mendera eraman du Danserie Ensemble taldeak, Udaberriko Musikaldia zikloaren baitan eskainitako kontzertu bereziarekin. Musika antzinakoa interpretatzen eta ikertzen duen taldeak bere 25. urteurrena ospatu du Bernart Etxeparek 1545ean argitaratutako Linguae Vasconum Primitiae liburuan oinarritutako emanaldiarekin. Etxepare...

Samouil, Tchitch, Gomziakov eta Martínezek liluratu dute JAMEko auditorioa

Gaur arratsaldean, 19:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan izan da XXI. Udaberriko Musikaldia jaialdiaren lehen emanaldia, eta maila handiko hari laukoteak bete du eszenatokia: Tatiana Samouil (biolina), Natalia Tchitch (biola), Pavel Gomziakov (biolontxeloa) eta Issey Martínez (biolina). Kontzertuko entzuleek Aita...

Ostiral honetan hasiko da Arrasateko XXI. Udaberriko Musikaldia

Maiatzaren 2tik 31ra ospatuko da Arrasateko XXI. Udaberriko Musikaldia, eta musika klasikotik haratago estilo eta formatu askotariko bost kontzertu eskainiko dira San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxearen auditorioan. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira, eta sarrera doakoa izango...

Aitor Garitano tenorearen ahotsarekin gozatu dute musikaldian

XX. Udaberriko Musikaldiaren baitan, Aitor Garitano tenoreak, Amaia Zipritia pianistaren laguntzarekin, ordu bete inguruko kantu errezitala eman du Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditoriumean. Aurtengo musikaldiak dituen zazpi kontzertuetatik bostgarrena izan da gaurkoa. Orain arte primeran joan da musikaldia eta...

Kalitate handiko emanaldiak eskaintzen ari da Udaberriko Musikaldia

Larunbateko Arrasate Musikal eta Goikobaluren kontzertuaz gain, ostiraleko Kea abesbatzaren emanaldia ere nabarmena izan zen. Hona hemen saioko hainbat momentu. Aste honetan kontzertu gehiago izango dira gozagai.
- Advertisement -spot_img

Latest News

1962an jaiotako lagunen kintadarako izen-ematea ixtear dago

Argazkiak: Antolakuntza. Topaketa azaroak 7 izango dituenean ospatuko dute, antolatzaileek prestaturiko egitarau honekin: 11:00etan Herriko plazan elkartuko dira 11:30ean bisita gidatua 13:00etan poteoa...
- Advertisement -spot_img