2.6 C
Bergara
osteguna, 15 urria, 2026

txaeta

Meza ospatu dute Andra Mari Zuri ermitan

Urteroko hitzorduari eutsiz, meza ospatu dute gaur 12:30ean Andra Mari Zuri ermitan, Txaetan. Ermita Andra Mari Zuri baserriaren ondoan dago, eta bertan elkartu dira adin guztietako herritarrak, haur zein helduak. Goiz euritsua izan arren, bertaratutakoek ez dute hutsik egin, eta batzuk autoz eta beste...

Etxegabetze bat gauzatu da Txaeta kalean gaur goizean

Ertzaintzak azaldu duenez goizeko 09:00 aldera hasi du gauzatzea Txaeta kaleko 18. atariaren inguruan. Gutxienez poliziaren hiru furgoneta bertaratu dira, eta Ertzaintzak azaldu duenez pertsona batzuk identifikatu dituzte, baina istilurik ez dela izan. Ertzaintzak goizeko 10:45 inguruan amaitu du...

Azken ludoteka ibiltaria izango da zapatuan, Txaetan

Kartela: Txatxilipurdi Larunbat honetan izango da Ludoteka ibiltariko azken eguna. Otsailean hasi zen ludoteka ibiltaria Musakolan, eta martxoan Erguin auzoan izan ostean, Txaetara pasatu da apirilean. Azken saioa ere Txaetan izango da, 11:30-13:30 bitartean, Ludoteka ibiltaria agurtzeko aukera paregabea. Parte...

Txaeta Ludoteka Ibiltariaren gune berria izango da, larunbatetik

Kartela eta beheko testua: Txatxilipurdi elkartea. Ludoteka ibiltariak aurtengo azken geldialdia egingo du Txaetan. Gune berria izango da hau eta Txaetako jolas parkea izango da elkargunea. Ludoteka ibiltariaz gozatzeko azken aukera izango da! Ordutegia: 11:30 - 13:30 Egunak: martxoak 29, apirilak 5 eta 12 Elkargunea: Txaetako jolas parkea Parte hartzaileek, bi hezitzaile bidelagun...

Erguin auzoko azken ludoteka ibiltaria burutuko da zapatuan

Txatxilipurdik larunbat honetan, martxoak 22, Erguin auzoko azken ludoteka ibiltaria burutuko du. Hurrengo geralekua Txaeta izango da, martxoko azken asteburuan hasiko dena. Txaetan, martxoak 28 eta apirilak 5 eta 12 egunetan izango dira, betiko ordutegiarekin 11:30-13:30. Arrasateko haur eta familiak...

Txaetako trasteleku batean lapurtzeko saiakera egin da

Gaur arratsaldeko 15:30 aldera pertsona batek mugimendu susmagarri batzuk ikusi ditu bertan, eta larrialdi-abisua eman du. Udaltzaingoaren bi patruila eta Ertzaintzaren beste bat bertaratu dira Txaeta kaleko trasteleku hauen ingurura. Egoera aztertu dute eta baieztatu ahal izan dute ez...

Txaetako 70 etxebizitza publikoko esleipenerako onartuen zerrenda publikatu du Etxebidek

Etxebizitza publiko hauek alokairurako Babes Ofizialeko 70 Etxebizitza dira. Etxebidek onartu ez diren eskaeren zerrenda ere jakinarazi du. Etxebizitza publiko hauek esleitzeko prozedura zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzako Lurralde Etxebizitzako sailburuak, 2022ko azaroaren 8ko aginduarekin. Iazko azaroaren 22tik aurrera 10 eguneko epea...

Trafiko arazoak egongo dira Txaeta kalean urriaren 10ean eta 11n

Hurrengo astelehenean eta martitzenean, urriaren 10ean eta 11n, trafiko arazoak egongo dira Txaeta kalean, obretan garabi bat eroango baitute. Aurreikusita dago lanak egun osoan eragitea trafikoari.

Edukiontzi bat erre dute Txaeta kalean goizaldean

Goizaldeko 3: 20ak aldera, Txaeta kaleko 18. zenbakiaren ondoan edukiontzi bat sutan zegoela jakinarazi diete suhiltzaileei. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzali dute.

Txaetako bizilagunek berdegunea eremutik ez kentzeko eskatu dute

Txaetako bizilagunek komunikatu bat igorri dute gaur bertan, eraikinetatik gertu dagoen berdegune bakarra kentzearekin ados ez daudela adierazteko. Izan ere, duela pare bat hilabete, eta Ospitaletik gertu aparkalekua errazteko asmoz, Udalak iragarri zuen gune hori kendu egingo zela Ospitaleko erabiltzaileentzako aparkaleku gehiago eraiki ahal izateko. Arrazoi beragatik, herritarrek sinadura bilketa bat egin dute eta dagoeneko BAZeko bulegoko arduradunei eman diete.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Gorostizako igogailu eta 7 proiektu gehiagotara 3’5 milioi zuzentzea onartu du Udalbatzak

Ontzat eman du auzoko igogailu publikoak egiten hasteko 2'4 milioi zuzentzea, Santamañako liburutegia handitu eta Ludoteka berritzeko 550.000 €,...
- Advertisement -spot_img