2.6 C
Bergara
Larunbata, 21 maiatza, 2022

tuesta

Joxefe Diaz de Tuestak argazki berriak partekatu ditu

Joxefe Diaz de Tuestak argazki berriak partekatu ditu: " Anek izan zuen lehenengo txakurra izan zen Sui. Ez zen arrazako txakurra, ez zuen pedrigririk, bizpahiru txakur arrazaren nahasketa zen eta. Baina oso txakur bizia eta maitagarria zen. Urduria zen oso,...

Joxefe Diaz de Tuestak Maritxu Kajoiko argazkiak partekatu ditu

1977 urtean sortu zen Maritxu Kajoi jaia Arrasaten txikiteroen Ama Birjinaren omenez. Geroztik birritan ez da ofizialki ospatu, Komisiñuak ez du antolatu eta: iaz eta aurten, hain zuzen ere.

Baztan bailara elurpean [Jose Felix Diaz de Tuesta]

Debagoienaren tamainakoa da, pixka bat txikiagoa, baina askoz biztanle gutxiago ditu, 7.800 inguru, eta, beraz, bere biztanle dentsitate txikia da. Horretaz, gainera, ingurune natural aberatsa eta ondo zaindua du, eta, Euskal Herriko bailararik politenetarikoa izanik, jende asko erakartzen du urte sasoi guztietan, uda eta udazkenean, batez ere, baina neguan eta elurrarekin ere aukera polita da egun pasa joateko.

Jose Felix Diaz de Tuestak elurretan egindako argazkiak partekatu ditu

Egunotan elurra egin eta egin ari du, eta jendetza handiak dabiltza gure mendi, baso eta zelaietan. Txoko denak hartuta dauzkagu. Bestalde, eten gabe ari gara entzuten kontuz ibiltzeko, errepideetan eta mendian kontuz zibiltzeko, elurra arriskutsua da eta.

Jose Felix Diaz de Tuestak neguko argazkiak partekatu ditu

Jose Felix Diaz de Tuestak neguko argazkiak partekatu ditu gaur goizean

Jose Felix Diaz de Tuestak Aginaga eta Lizarraga aldean egindako argazkiak partekatu ditu

Herri guztiek dute tokiren bat, mendia izan edo kostaldeko bazterren bat izan, pasieran ibiltzeko aukera ematen duena. Gure bailaran, asko dira mendi buelta ederrak dituzten herriak, zein baino zein ederragoa. Oñatin, Urbiarekin eta Araotzekin batera, Aloña da jende gehien erakartzen duen mendia. Aloñako hegoaldetik Akaitz eta Buetraitz aldera igo daiteke, esaterako. Baina iparraldetik ere bada paraje ederrik. Aginaga eta Lizarraga dira horietako batzuk. Hona hemen aste honetan Aginaga eta Lizarraga aldean egindako ibilaldiko argazkiak.

Jose Felix Diaz de Tuestak Aloñako argazkiak plazaratu ditu

Aste hontan Jose Felix Diaz de Tuesta argazkilariak Aloña Mendi inguruan ateratako zenbait argazki partekatu izan nahi ditu herritarrekin. Izan ere, argazkilariak adierazten duenez, mendia aukera paregabea da jai egunak igarotzeko: "Mendira joatea eta aire zabalean ibiltzea gauza ederra da, eta are gehiago egun hauetan dagoen giroarekin. Eta herritik irten gabe, Aloña aldeak toki paregabeak dauzka, jakina: Akaitzek eta Buetraitzek, oso altuak izan gabe, aukera polita ematen dute zerbait desberdina egiteko, eta, nahi izanez gero, trepada txikiak egiteko".
- Advertisement -

Latest News

Mondratek 4-4 berdindu du etxean

Bi taldeek garaipena lor zezaketen, baina azkenean puntuak banatu dituzte Musakolako kiroldegira hurbildu diren zaleentzat oso parekatua eta zirraragarria izan den partidan. Mondratek liga amaitzerako geratzen zaizkion bi partidak irabaztea lortzen badu, play-offetarako sailkatzea lortuko du. Garaipena, beraz, bere esku dago jokatzeko geratzen diren partidetan.
- Advertisement -