2.6 C
Bergara
larunbata, 14 azaroa, 2026

testua

Nafarroa etorbideko hainbat puntutan zoladura berritzeari ekin dio Udalak

Zoladuraren konponketa, estolda-zulo batzuen berritzea, arekak berriztu eta puntu batean espaloiko zoladuraren konponketa burutuko da.

‘Gorbeian’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

1951-07-01. Arrasateko lagun talde batek Gorbeiara igotzea erabaki zuen eta Muruatik gora abiatu zen tontorreraino. Goizean goiz ibili ziren eta gurutzera heldu zirenean artean hotz zegoen, goiko argazkiko itxurek garbi asko adierazten duten bezala.

Aramaioko San Martin jaietan [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Aramaioko jaiak hurbiltzen ari dira eta sartu-irten azkar bat egin nahi dut gaurkoan, 1886ra arteko jauzi batean. Flash-irudi arin bat da baina urte hartako errealitatea islatzen delakoan nago. Aramaioko udaletxean Domingo Uribarren zen alkatea, ordeko Joakin Irasuegi eta Manuel Landabururekin; zinegotzi arruntak, berriz, Hilario Beitia, Ildefonso Mondragón, Frantzisko Goikolea, Feliziano Ibabe, Basilio Garate eta Jose Leon Ormaetxea.

Beti Irabazi eta La Pitusa [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Uste dut garbi dagoela zein egunetan atera ziguten argazkia, eta futbol lehiaketa hartan txapeldun atera ginela, ezta? Begiratu, bestela, garaikurrak… Baten faltan bi! Argazkia Sn Viator Ikastetxe berriaren jolas lekuan atera ziguten. “Gaseosa La Pitusa” zen gure esponsorra… bueno, Rumba taberna genuen finantzatzailea eta equipazo ederra osatzen genuen. Ezagutu al gaituzu?:

Aramaioko Karlistak urduri 1839 [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Bergarako Besarkada (1839-08-31) iragan berria zen eta teorian bederen bakean zeuden arren, gerran parte hartu zuten batzuen eta besteen animoak ez zeuden lasai. Aramaio ez zen salbuespena. Gasteizen jaun eta jabe zen espainiar armadaren Arabako general komandantea, Gregorio Piquero Arguelles, eta ongi ezagutzen zuen Aramaioko giroa. Dakusagun nola deskribatzen zuen egoera Madrileko “El Piloto” egunkariak 1839ko abenduaren 24an, bere lehen orrialdean, Gasteiztik igorritako albistearekin:

Arriaran II. Bigarren txapela 1956an [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Aspaldi idatzi nuen Jose Arriaran pilotari arrasatearrak lortutako lehen txapela nagusiaz. Arriaran II 1955ean koroatu zen eskuzko modalitatean buruz-buruko txapeldun, Migel Soroaren kontra Bergaran egindako partiduan. Baina arrasatearrak bigarren aldiz ere jantzi zuen nagusitasunaren ikurra den txapela, noiz eta 1956an, Jesus Garzia Ariño atxondoarraren aurka, Eibarko Astelena frontoian.

Pezetaren garaiko billete eta txanponen bestelako izenak [Ramon Ugalderen testua]

Badira hogei bat urte pezetak ezkutatu zirela. Eta lagun batekin gogoratzen ibili ginen denbora hartan diruari izen alternatiboak jartzeko ohitura oso zabalduta egon zela. Euroekin ez da gauza bera gertatu: euroa txanpon serioa da eta euroari beste modu batean deitzeko...

Adiskide bat doanean… [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Lehenik eta behin aitortu behar dut ez dela nire adiskidea, zerbitzu hornitzailea baizik. Eta berarekin nire gora beherak izan ditut, negozioen munduan normala den bezala. Baina bai, joan egin da, abisatu barik, zurrumurrurik txikienak ere gu horren arrastoan jarri gabe.

Zalduspeko autobus geltokia dela eta EH Bilduk testu berria plazaratu du

Aurreko asteburuan, Arrasateko udal gobernuko kideak herriko kronika eta medio guztietan agertu ziren Zalduspen kokatu asmo duten autobus geltokia dela eta. Artikulu haietako pare batean, EH Bildu ere aipatu zuten Garibai eta inguruetarako plazaratu dugun Laubide proiektuaren harira. Hori dela eta, ñabardura batzuk egin beharrean gaude.

Zuzenbidea ez da bide zuzena [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Torra gaitasungabetua, justiziaren erabaki ulergaitzarengatik; ulertzeko zailtasuna legea idatzi eta interpretatu zutenei egotzi behar zaie, noski, eta ez legeak epaitzen duen objektuari. Rodrigo Rato ebazle narru sendoa aske geratu da, justiziaren arabera deliturik egin ez zuelako, nahiz eta legeak epaitzen zuen objektuaren bidez politiko ohia modu zikinean aberastu zen. Altsasuko gazteak, Gurtel, Villarejo, ... Eta abar.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Ointxeren taldeek, Mondratek eta Kanpanzar Arrasatek etxean jokatuko dute asteburuon

Saskibaloiko bi taldeak Aretxabaletako Ibarran ariko dira, areto-futbol taldea Musakolan eta errugbi taldeko mutilak Mojategin. Argazkia: MB artxiboa. Saskibaloian: Smartlog Ointxe -...
- Advertisement -spot_img