2.6 C
Bergara
Asteazkena, 31 maiatza, 2023

testua

‘Gezurrak’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Ameriketako Estatu Batuetako Unibertsitate batek - izena ez dut gogoratzen eta gainera ez dator harira- gizon-emakumeok gezurrak esateko dugun erraztasunari buruzko ikerlan zientifikoa publikatu berri du. Eta tesiarekin geratu naiz apur bat jokoz kanpo, izan ere zientzialariek diotenez berrehun bat gezur esaten ei ditugu eguneko. Askotxo irudituko litzaidake baldin eta egoera normal batean biziko bagina. Edozein modutan, badirudi, berez, gezurtiak garela.

Arrasateko Udalatxeko ondare higigarria (1893) [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Edozein lantegiren ezinbesteko inbertsioa ondare higigarritan egin behar da, lantegia ibiliko bada. Arrasateko Udalak ere, XIX.eko ekonomian oso alaitsu ibili ez arren, hala egin behar zuen eta udal balantzea koadratu ahal izateko inbentarioa burutzea zegokion. Gaur egun, suposatzen dut, egingo duen bezalatsu.

Mariano Azkarate ‘Zelaitxo’ omendua

Argazkiak ez du kalitaterik, baina aukera ematen dit mende erdiko jauzia egiteko, gaurko moduko eguneraino. 1971ko abenduaren 26 zen, San Esteban. Arrasateko Udal Musika Bandak bere kiderik beteranoena omendu zuen, musika elkartean berrogeita hamar urte eman ondoren. Mariano Azkarate Berezibar “Zelaitxo” zen omendua, Bandan lehen aldiz 1921ko azaroaren 13an jo zuena.

‘Joango al gara Santutxora?’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Denboraren joanak dena irensten du, baita izendegia ere. Arrasaten bagenuen elizatxo bat – hainbat eta hainbat herritakoaren antzera- Santutxo esaten geniona. Izen horretako eraikin erlijosoak herrietako sarreretan ikusten ziren eta ibiltariei ongi etorri egiteko jasotzen ziren bide bazterretan. Uribarri auzoko hau XVII. mendekoa da.

Euskalduna 1970 [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Zigarrolako gure futbol zelaira itzultzen naiz, Euskaldunak talde mitikoarekin. 1970 ingurua zen. Beste talde guztiak dardaran egoten ziren gurekin tokatzen zitzaienean. Zutik, ezk: Koldo Etxebarria (manager, coach, entrenatzailea) Maidagan, ni, Aranzabal eta Zeziaga; makurtuta, ezk: Uribetxebarria, Maidagan, Aranzabal, Errarte eta Errarte.

Manuel Maria Aranguren Monterrongo kondea, senatore

Monterrongo Kondetzaren historia misterio eta artilunez beteta dago. Dinastiaren sorreratik goi mailako pertsonaiak ikusten ditugu konde edo kondesaren tituluarekin, gehien bat Madrileko gortean eta aristokraziako jauregietan ezagun zirenak. Horietako batekin nator gaur, bere garaiko protagonista izan zena, gora behera askorekin, baita politikan ere. Manuel María –Luis Gonzaga Eustasio- Aranguren Gaytan de Ayala da pertsonaia, 1794ko martxoaren 29an Arrasaten jaioa. Bere gurasoak ere, Santiago Elias Aranguren eta Maria Josefa Gaytan de Ayala, arrasatearrak genituen.

“Txakoli” [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Txapelketako partidu guztiak irabazi genituen, eta finala iritsi zen Jota Apurtu taldearen kontra. Eta galdu genuen, 4-2. Nik gol bat sartu nuen eta bestea Jose Ramonek. Jota Apurtuko Aiape atezaina izan zen partiduko onena.

Takolo [Testua: Jose Ignazio Zaitegi]

Takoloko bidegurutzea. Eraikin zentralaren gainean artean irakur zitekeen LANA. Hor egon zen kooperatibaren izena eta zerrategiaren kokalekua. Gero Fagor Electrónica etorri zen. Hirurogeietako amaiera aldean geunden.

‘Adanen Saihetsa’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Zaila dute erronka, oso zaila. Behintzat nire ikuspegitik ez dut sumatzen aurrera egin dutenik eta gizartearen abiadurari erreparatuz eliza atzerantz doala garbi dago. Plano horizontal batean aztertuta, bi indarrak kontrako norabidean joaz distantzia areagotu egiten da etengabe. Elizari gera lekiokeen itxaropena fenomenoa espazio lerromakur batera eramatea da, horrela bakarrik gerta bailiteke inoiz bi muturrek bat egitea. Baina hori jazo litekeeneko probabilitateen ehunekoa txikia da eta inork ez du bermatzen emaitza onik.

Antolakuntza Komunista [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Udako oparitxo sasi artistikoa izan da, herriko kanposantuaren kanpoko orman esku anonimo batek utzita. Egia aitortzera, duela zenbait urte toki berdinean beste artista filosofo batek idatzitako “jaiki zaitezte, lurra landu egiten duenarentzat baita” lapidarioagoa iruditu zitzaidan.
- Advertisement -

Latest News

- Advertisement -