2.6 C
Bergara
Astelehena, 5 abendua, 2022

suhiltzaileak

Auto bat erre dute Alfonso VIII etorbidean

Argazkiak: Herritar bat. Gaur goizeko 7:00ak aldera Peugeot markako auto bat erre dute San Andresko Alfontso VIII hiribidean. Autoak 3 urte inguru zeramatzan bertan aparkatuta, zepoa jarrita, eta aspaldi kristalak apurtu zizkioten. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.

Ur-isuri batek urez bete du Debagoieneko ospitaleko beheko solairua

Argazkiak: Euskadiko Suhiltzaileak eta herritar bat. Goizeko 5: 15ak aldera, suhiltzaileek Debagoienako ospitaletik ur-isuri baten abisua jaso dute. Gipuzkoako Suhiltzaileen prentsa bulegoak jakitera eman duenez, hodi baten hausturak ur-ihesa eragin du eta larrialdiak, kirofanoak eta tximistak dauden lehen solairuan...

Ferrerias kaleko 1. zenbakiko eraikinaren teilatu-hegala erori da

Arratsaldeko 18:00ak aldera, Ferrerias kaleko 1. atariko eraikinareb teilatu-hegalaren zati bat erori da. Udaltzaingoa eta Zubillagako suhiltzaileak bertaratu dira. Azken horiek erortzeko arriskua duten zatiak bota dituzte badaezpada. Ez da zauriturik izan.

Auto batek su hartu du saihesbidean, Eroskiko biribilgunearen ondoan

Eguerdiko 13:00ak aldera auto batek su hartu du Arrasateko saihesbidean, Eroskiko biribilgunearen ondoan. Matxura mekaniko baten ondorioz piztu da sua. Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu dira, baita suhiltzaileak ere. Suhiltzaileek sua itzali dute, baina autoa guztiz kiskalita geratu da. Hasieran...

Sute txiki bat izan da Musakola auzoan

Goizeko 7:50ak aldera sute bat piztu da Musakola auzoan. Argiaren zutoin baten erregistro-kaxa erre egin da. Zubillagako suhiltzaileak bertaratu dira, baina sutea itzalita zegoen. Dena den, zaintza lanetan aritu dira Iberdrolako teknikariak iritsi arte.

Pertsona bat Udalatx menditik erreskatatu dute erorketa baten ondorioz

Eguerdiko 12:15ak aldera, suhiltzaileek Udalatx mendian pertsona baten erorketaren abisua jaso dute. Suhiltzaileen informazio zerbitzuaren arabera, haustura bat izan du. Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren patruila bat bertaratu dira. Azkenean, zauritua Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute helikopteroz.

Kamioi batek su hartu du Arrasaten, AP1ean

Arratsaldeko 14:35ak aldera kamioi batek su hartu du AP1ean, Arrasaten, Eibarko norabidean. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira. Aldi baterako autobidea itxita egon da Eskoriatza eta Arrasate artean, baina suhiltzaileek sua itzali ondoren, Ertzaintzak ezkerreko erraia irekitzea lortu du....

Zubillagako suhiltzaileak Txaeta kalera bertaratu ziren abisu batera

Atzo, 21:30ak aldera, Txaeta kaleko bizilagunek suhiltzaileei deitu zieten erre-usaina zegoelako. Zubillagako suhiltzaileak eta udaltzainak berehala bertaratu ziren, baina bisua susto batean geratu zen, bertara iritsi zirenean ez baitzuten ezer aurkitu.

Sute bat izan zen atzo Gesalibar auzoko baserri batean

Atzo arratsaldeko 20:00ak aldera sute bat izan zen Gesalibar auzoko bi etxebizitzako eraikin batean. Zubillagako eta Korostiko suhiltzaileak SOS Deiaken deia jaso ondoren bertaratu ziren Ertzaintzarekin batera. Eraikinaren lehen solairuan piztu zen sutea, kalte handiak eraginez, baina ez zuen...

Pablo Uranga kaleko balkoi baten zati bat erori da

Arratsaldeko 19:45ak aldera, Zubillagako suhiltzaileek abisua jaso dute eta Udaltzaingoaren patruila batekin bertaratu dira. Arratsaldeko 19:45ak aldera, Zubillagako suhiltzaileek abisua jaso dute, Pablo Uranga kalean balkoi baten zati bat erori delako. Udaltzaingoaren patruila batekin bertaratu dira....
- Advertisement -

Latest News

Ibai-Arteko Gabonetako 50 otarren zozketa hemen da

Aspacerekin elkarlanean jarraitzen dugu. Merkataritza solidario eta jasangarriaren arrastoan jarraitzen dugu. Testua: Ibai-Arte. Laster dira hemen Gabonak, eta Ibai-Artetik, urte osoan...
- Advertisement -