2.6 C
Bergara
astelehena, 20 maiatza, 2024
spot_img

SARE

Arrasateko Sarek autobusa antolatu du urriaren 23an Donostian egingo den manifestaziora joateko

Arrasateko Sarek autobusa antolatu du urriaren 23an Donostian egingo den manifestaziorako. Antolatzaileek azaldu dutenez, “ Irailan presoen eskubideak errespetatzeko urrats handia eman genuen eta bide horretan jarraitzeko deitu nahi ditugu herritarrak.” Autobusa arratsaldeko 15:00etan aterako de Okorotegi tarbernako autobus...

Herritar ugarik Sarek ‘Bizi osorako zigorrik ez ‘ lelopean deitutako ekitaldia babestu dute

Monterron parkea txiki geratu da gaurko martxa bertan behera utzi ostean Sarek egin duen deialdiarekin. 'Bizi osorako zigorrik ez' lelopean, asko izan dira gaur eguerdian bildu diren arrasatearrak.Elkarretaratze honekin “euskal presoak bizi duten salbuespen espetxe politika salatu nahi...

Sarek, martxaren ordez, bilkurak deitu ditu biharko “bizi osorako zigorren aurka, elkarbizitza”

Testua: Sare. Sare Herritarrak salatu duenez, giza eskubideen aldeko mobilizazioa hau hutsaltzeko eta, kasu batzuetan, kriminalizatzeko ahalegina egin da. Azpimarratu du, erantzukizunik gabeko jarrerak ezin direla, eta indartu egin dituztela espetxe-politikan edozein aldaketa errefusatzen duten horien jarraretak, eman diren...

Elkartasun eguneko kideek eta SARE-k 31 kilometroko Elkartasun martxa antolatu dute

Irailean Arrasaten antolatu ohi den elkartasun eguna jai giroan antolatzen den aldarrikapen eguna da, presoak etxera ekartzeko aldarrikapena bultzatzeko hain zuzen ere.

“Unai etxeratzeko bidea gara” dinamika aurkeztu du Sare-k

"Unai etxeratzeko bidea gara" dinamikaren hurrengo ekimena aurkeztu nahi izan du Sare-k. Unai Parot atxilotu zuten urtean, 1990ean, jaiotako Arrasatearrek deituriko mobilizazio batekin aurkeztu zuten ekimena: "Ekainak 5ean, berriz, urte berean jaiotako bertsolariek eskeiniko dute bertso saioa, monterronen. Unai Puerto de Santamariatik Palenciara trasladatzea aurrerapausoa dela aitortu genuen Saretik, halere, 31 urte espetxean izatea astakeria bat dela deritzogu. Espetxe araudi arrunta aplikatuz aspaldi behar luke Kalean Unaik. Eta bertso saio honekin ere hori aldarrikatzea nahi dugu".

Sarek ‘Ibilian ibilian etxerako bidean’ udako dinamika aurkeztu du Oñatin

Testua eta argazkia: Sare. 15.000 lagun inguru mendian gora jarri dituen ekimen eder bat egitetik gatoz, bailaran 13 herrietan 39 menditara igo ziren ehundaka lagun, herritarren aktibazio eta parte hartzearekin pozik eta indarberrituta. Pandemia hasi zenetik hilabete gogorrak izan dira...

Sare-k Udalatxera eta Kurtzetxikira igoeraren bideoa plazaratu du

Nazio mailako ekitaldia egin da asteburu hontan, euskal presoen eskubideen alde. Denera Euskal Herrian zehar 650 tontor igo dira. Arrasaten Udalatx eta Kurtzetxiki igo dira, besteak beste, 30 urte kartzelan eman dituen Unai Paroten etxeratzea aldarrikatzeko.

Sare-tik Udalatxera eta Kurtzetxikira igoera egin dute gaur goizean

Nazio mailako ekitaldia egin da gaur goizean, euskal presoen eskubideen alde. Denera Euskal Herrian zehar 650 tontor igo dira. Arrasaten Udalatx eta Kurtzetxiki igo dira, besteak beste, 30 urte kartzelan eman dituen Unai Paroten etxeratzea aldarrikatzeko.

Sarek maiatzaren 8ko ekitaldia aurkeztu du

Maiatzaren 8an milaka pertsona Euskal Herriko 650 mendi ezagunenetara joango diretta aurkeztu dutegaur arratsaldean Aldai-ko parkean Sare ekimenekoek: "Bertan, presoak etxera itzultzeko bidearen hasiera aldarrikatuko dugu, eta, helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da urruntze-politika bertan behera uztea eta gradu-progresioa aplikatzea preso guztiei".

Sarek antolatutako ekitaldiak jende ugari bildu du Elman

Gaur arratsaldean, Saren antolatutako ekitaldian, bi zutabe atera dira Arimazubi eta San Isidrotik, 17etan. 17:30ean berriz, ekitaldi nagusia izan da Elmako etorbidean. Bertan mosaiko bat egin dute. Ekitaldiak jende ugari bildu du eta antolakuntzatik asko ezkertu dute herritarrek eman duten harrera
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kuadrilen arteko Olinpiaden zozketa egin da arratsaldean

Aurten, San Juanen berrikuntza gisa, Arrasateko Gazte Olinpiadak antolatu dira ekainaren 22an. San Juan aurreko larunbatean Olinpiadak ospatuko dira...
- Advertisement -spot_img