2.6 C
Bergara
astelehena, 20 maiatza, 2024
spot_img

SARE

Erbesteratuen umeei buruzko ‘Ikusezinak’ lana aurkeztu da

Sare Arrasatek antolatuta, Miren Azkarate egileak ‘Ikusezinak, erbesteratuen haurrak’ liburua aurkeztu du, euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben kontakizunen liburua, Kulturaten. Irati Aranzabalekin izandako elkarrizketan, liburuaren idazketa prozesua kontatu du, baita deportatu eta iheslarien beste seme-alaba batzuen esperientziak ere. Era...

Arratsaldeko autobusean oraindik lekua dago Bilboko manifestaziorako

Argazkia: MB artxiboa. Goizeko autobuseko plaza guztiak bete egin dira honezkero, autobus hori bi solairukoa delarik. Arratsaldeko autobuserako izen-emateak zabalik jarraitzen du, eta izena Iratin eman behar da. Gutxienez bi autobus abiatuko dira arratsaldez 'Etxera bidea gertu' manifestaziora.

Arrasateko 20 eragilek deitzen dute kantaldi herrikoira, Sarek antolatuta

Beheko testua, goiko framea eta bideoa: Sare Arrasate. Egun bereziak izaten dira gabon egunak guztiontzako, gure inguruko eta familiaz gertuago sentitzeko garaiak, bazkari edo afari artean elkarrekin egotekoak. Tamalez oraindik ere, etxe askotan hutsuneak luze dirau. Faltan ditugun preso, iheslari eta...

Urriaren 8an bertan izan ginen, urtarrilaren 7an ere bertan izango gara! [Testua: Arrasateko Sare]

Argazkia: Sare Arrasate, artxibokoa. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu eta zorionak! Zorionak Arrasate. Batetik, urte hauetan guztietan euskal presoen euskal herriratzea egi bihurtzen hasi dadin egindako lan guztiagatik, eta bestetik, Sarek antolatutako ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeagatik. Zuei...

Sarek manifestazioa egin du gaur Biteritik

Testua: Arrasateko Sare 32 urte egin ditu Unaik  espetxean. Erraz esaten da, baina bota begirada atzerantz eta gogoratu zenbat gauza egin ditugun gutariko bakoitzak denbora tarte horretan. Askok eta askok, berriz,  ezin  hain atzera begiratu,  oraindik 32 urtetik urruti samar...

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioak ehunka arrasatearren babesa izan du

Sarek urtero Bilbon egin ohi duen manifestazioaren ordez, Euskal Herriko 200 herritan bilkurak egin dira. Arrasateko manifestazioa 17:00etan irten da Sebero Altube plazatik eta herriko hainbat kale zeharkatu ditu. Elkarretaratzean herritarrak, ordezkari politikoak, sindikatuak eta gizarte eragileak izan dira. Ekitaldiari...

Sarek preso eta iheslarien eskubideen alde bihar kaleak betetzera deia egin du

Testua: Arrasateko Sare. Iaz urtarrilaren 9an Gelmako etorbideak gainezka egitea lortu genuen. Maiatzean ehunka herritar Udalatx eta Kurtzetxikiko tontorretara igo ginen. Irailean hamaika eragilerekin batera kaleak aldarriz hartu genituen. Eta larunbat honetan, Bilbora joango ez garen arren, Arrasateko kaleak...

Sarek hiru ekitaldirako deia zabaldu du

Eta, azkenik, pozik jakinarazten dizuegu urtarrilaren 8an, Bilbora itzuliko garela, eta Euskal Herrian egiten den manifestaziorik jendetsu eta zabalena 17:00etan abiatuko dela La Casilla plazatik.

Urteko azken mobilizazioa abenduaren 31rako antolatu du Arrasaten Sarek

Pandemiak gorabeherak izan ditu, baina gurekin jarraitzen du. Dena dela, ez dugu etxean geratu nahi, preso, deportatu eta iheslarien egoera irauli beharrean gaudelako. Horregatik, maskarak eta beharreko osasun neurriak harturik, abenduaren 31an Arrasaten eta urtarrilaren 8an Bilbon aterako ditugu kalera gure aldarrikapenak.

Etxerako bidean, urriaren 23an bete dezagun Donostia [Debagoieneko Sare-ren testua]

Ibilian-ibilian hasiak gara. Hasi besterik ez. Baina hasiak gara. Haziak. Hasi dira, poliki-polikiegi baina ekinez, gradu aldaketak eta Euskal Herriratzeak. Etxerako bidea gauzatzeko behar-beharrezko pausoak. Atzean geratu da isolamenduaren zigorra. Amets gaiztoen tontorra.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kuadrilen arteko Olinpiaden zozketa egin da arratsaldean

Aurten, San Juanen berrikuntza gisa, Arrasateko Gazte Olinpiadak antolatu dira ekainaren 22an. San Juan aurreko larunbatean Olinpiadak ospatuko dira...
- Advertisement -spot_img