saihesbidea
GIZARTEA
Zaraten aurkako pantaila berriak jarriko ditu Aldundiak Ospitale parean
Irudia: Google Street View. Pantaila akustikoak saihesbidean jarriko dira, eta metalezkoak izango dira, 300 metroko tartea estaltzeko. Izan ere, Aldundiko Diputatuen Kontseiluak onartu berri du GI-627 errepideko 35+325 eta 35+625 puntu kilometrikoen artean pantailak jartzea. Jarduketarako 683.408,28 € baliatuko ditu (BEZa barne), eta...
Albisteak
37 urteko gizon bat hil da, eta 50eko emakume bat zaurituta, saihesbidean
Gertaera gaur eguerdiko 14:30 aldera izan da bi turismok talka egitean Ospitalearen inguruko saihesbide zatian. Leku horretan ezbehar asko gertatu dira urteetan zehar, eta saihesbideko leku arriskutsuenetako bat da. Ertzaintzak azaldu duenez gidarietako bat, gizonezkoa "suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute" eta...
Albisteak
Auto eta kamioi baten arteko istripua izan da saihesbidean
Ezbeharra Sanjosepeko obren inguruan jazo da eguerdiko 12:30 aldera. Ertzaintzak adierazi du bi ibilgailuek talka egin dutela baina zorionez ez dela zauriturik izan. Kamioia Bergararako noranzkoan zihoan eta autoa Aretxabaletarantz talka egitean. Auto-ilarak izan dira eta Ertzaintzak trafikoa desbideratu behar...
Albisteak
Auto batek istripua izan du saihesbideko San Josepeko sarreran
Ezbeharra goizeko 08:20 aldera izan da San Josepe parean, eta zorionez gidariak ez du zauririk izan. Ertzaintzak adierazi duenez istripuak "ez du trafikoa oztopatu eta ez du auto-ilararik eragin". Garabia 09:15ak aldera autoa erretiratzen ari zen, eta trafikoa normaltasunera...
Albisteak
Adi saihesbidean, furgoneta batek istripua izan du
Ezbeharra goizeko 10:20 aldera izan da Ospitalearen inguruko kurba batean. Ertzaintzak azaldu du ibilgailuak kalte material batzuk izan dituela, baina ez dela zauriturik izan. Ibilgailua oraingoz (11:10ean) bertan jarraitzen du, eta beraz bertatik igaro behar baduzu, ohi baino tentu handiagoz...
Albisteak
Aulki bat erortzear egonda, saihesbidea itxi behar izan da
Argazkia: Herritar bat. Suhiltzaileek azaldu dute "jarleku bat errepidera erortzeko arriskua" zegoela, eta ondorioz Udaltzaingoak zein Ertzaintzak saihesbidea behin-behinean itxi egin behar izan zuten, atzo. Suhiltzaileak 15:50 aldera iritsi ziren eta garabia batekin aulkia erretiratu ahal izan zuten. Saihesbidea 10 minutuz...
Albisteak
Udala: “Saihesbideko pantailekin pozik; zarata mapa idazteko kontratua esleituta dago”
Testua: Arrasateko Udala. Arrasateko Udal gobernuak pozik hartu du saihesbidean pantailak jartzea. Udal gobernua pozten da 20 urtetan zehar Arrasateko Udalak gobernu ezberdinen bitartez egindako eskaerari erantzunez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Arrasateko saihesbideko babes akustikorako pantailak jartzeko erabakia hartu duelako. Berandu bada...
Albisteak
Bergarako istripuan bi zauritu izan dira, eta lekukoak behar dira
Ezbeharra arratsaldeko 15:00 aldera gertatu da GI-627 errepidean. Bi gidariek autoen barruan harrapatuta geratu dira. Ertzaintzak berehala bertaratu dira, eta bi anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratzeko eskatu dute, ibilgailuetako batek su hartu baitu. Une larria ikusita, agenteek su-itzalgailuak erabili dituzte sua...
Albisteak
Auto batek su hartu du saihesbidean, Musakola parean
Ezbeharra bart izan da, gaueko 22:45 aldera suhiltzaileek azaldu dutenez. Gertaera GI-627 errepidean izan zen, suhiltzaileek bertan jardun zuten, eta zorionez ez zen zauriturik izan.
Albisteak
Auto batek istripua izan du saihesbidean, ospitalearen ondoan
Arratsaldeko 14: 30ak aldera, istripu bat gertatu da G-627 errepidean 35. kilometroan, saihesbidean, Debagoiena Ospitalearen ondoan. Auto bat galtzadatik atera da Gasteizerako noranzkoan. Ondorioz, zauritu arin bat izan da, eta Debagoieneko ospitalera eraman dute. Trafikoa arina da inguruan.
Latest News
Lehenbiziko Drone Soccer Euskadi Txapelketa abiatu da PTGaraian
Argazkia: Garaia Parke Teknologikoa. Drone Soccer Euskadi Txapelketa txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen asteartean, Donostiako The English School ikastetxeko 31...





