2.6 C
Bergara
Igandea, 4 ekaina, 2023

rugby

Garagardoaren azoka musika eta giro onarekin hasi da

Horrela, azoka ospetsua 2022an itzuliko da berriro, asteburu osoan haurrak eta helduak entretenitzea helburu duen programazioarekin: kontzertuak, jarduerak eta, jakina, janaria eta edaria ez dira faltako askok urteko agendan ezinbestekotzat jo duten hitzordu batean.

Sarako Izarra izango da Kanpanzar Arrasateren aurkari liga txapelketako play-offetan

Behin liga txapelketa amaituta, gogoratu beharra dago Arrasate Errugbi Taldeko seniorrak hirugarren postuan sailkatu direla, txapelduna zein den jakiteko baliagarria diren play-offak jarriko dira martxan aste honetan bertan. Talde zuri-morearekin batera beste hiru ekipo izango dira nor baino nor: Sarako Izarra, Elorrio eta Errioxa. Eta Iparraldekoen kontra, hain justu ere, neurtuko dituzte indarrak Julen Barrutiaren mutilek. Kanporaketa partidu bikoitzera izango da eta, aurrenekoa, larunbat honetan –apirilak 30- jokatuko da Saran, 16:00etatik aurrera. Mojategiko lehia, aldiz, maiatzaren 7rako deituta dago, eguerdiko 12:00etan.

Arrasate Errugbi Taldeak bere ekipoen aurkezpena egin du gaur

Euriak, azkenean, goiza errespetatu du, eta jokalariek eta lagunek giro bikaina izan dute goizean. Zenbaitek plazan ARTko kideekin jolasteko ere aprobetxatu dute goiza. Horrez gain, ohiko kamisetak eta garagardoak saldu dituzte.

Onenekin lehiatuko du bigarren fasean Kanpanzar Arrasate/Ordiziak

Zorionez, Kanpanzar Arrasate/Ordiziaren ibilbideak sailkapen fase honetan amaiera ona izan du eta, esan bezala, datozen hilabeteetan onenen artean lehiatuko du. Barrutiaren mutilek laugarren postuan amaitu dute ligaska eta, dena ondo bidean, honako aurkariei egingo diete aurre bigarren fasean: Durango, Sarako Izarra eta Gernika. Erronka ez da makala izango, baina ziur asko Barrutiaren mutilek daukaten onena emango dutela lanik ahalik eta txukunena egiteko.

Arrasatearren ordezkaritza zabala Ordizian

Testuinguru honetan, Euskal Ligaren estreinaldiko jardunaldian zenbait goierritar aritu ziren Mojategin elastiko zuri-morea defendatzean Durangoren kontrako norgehiagokan, eta gauza bera gertatu zen Arrasate Errugbi Taldeko jokalariekin Ordiziaren 23 urtez azpiko taldeak Burgosen kontra jokatutako lagunarteko partiduan.

“Sentsazio onak” Kanpanzar Arrasateren aurreneko lansaioetan

Iraila hasieran ekin zioten aurre-denboraldiari Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek eta, orain arte ikusitakoa aintzat hartuta, talde zuri-moreko entrenatzaile Julen Barrutiak sentsazioak “oso onak” izan direla dio. Orotara 25 jokalari inguru aritu dira jo eta su lanean Mojategin orain arte burututako 10 entrenamenduetan eta, Covid-19aren osasun krisiak eragindako zailtasunak zailtasun, teknikari sarrailagileak “bide onetik” doazela dio.

Arrasate Rugby Taldeak ohiko batzar orokorra ospatu du gaur

Covid-19aren krisi sanitarioaren ondorioz aste batzuetako atzerapenarekin izan bada ere, astelehen honetan –hilak 29- Arrasate Errugbi Taldeak Ohiko Batzar Orokorra egin du. Guztien osasuna bermatze aldera eta, horretarako baldintzak betetzen duen lokala aurkitu ezinik, ART-ko zuzendaritzak batzarra online egitea erabaki du azken orduan, horretarako Meet plataforma erabili dutela.

Arrasate Errugbi Taldeak ‘errugbi inklusibo’ saioa burutu du

Gaur, izan den eguraldi ona aprobetxatuz, Arrasate errugby taldeak Atzegi elkartearekin elkarlanean antolatu du Errugby inklusibo saioa klub zuri-moreak, lehen taldeko entrenatzaile Julen Barrutia proiektuaren buru dela eta zuzendaritzako kide Imanol Luengoren laguntzarekin. Hitzordua Mojategin izan da eta bertaraino...

Arrasateko taldeen partidak astebururako

Mondrate areto futboleko taldea izango da etxean jokatuko duen bakarra
- Advertisement -

Latest News

European Blues Challenge-ko irabazlea Arrasate Bluesen izango da

Kontinente mailako txapelketa irabazi dute Noa & The Hell Drinkers Polonian. Talde donostiarrak 2023ko Arrasate Blueseko lehen kontzertua eskainiko...
- Advertisement -