OINTXE
OINTXE! S.E.
Smartlog Ointxek Valentziako L’Alqueria Open 3×3 txapelketa irabazi du
Gainera, Irene Murua txapelketako jokalaririk onena izendatu dute eta Mondragon Unbertsitateko mutilek ere lan txukuna burutu dute, nahiz kanporaketetara pasatu ez Argazkiak: OINTXE Modu ezin hobean hasi du Ointxek bere 3x3 taldeen etapa berri hau, Smartlogeko neskak txapeldun izan baitira asteburuan...
Kirolak
Ointxe Saskibaloiak 3×3 elite proiektua aurkeztu du Mondragon hotelean
Ointxe Saskibaloiak 3x3 modalitateko elite proiektu berria aurkeztu zuen atzo arratsaldean Mondragon hotelean egindako ekitaldian. Klubak emakumezkoen zein gizonezkoen taldeak izango ditu Espainiako eta nazioarteko txapelketetan lehiatzeko, Debagoiena eta Euskal Herria maila gorenean ordezkatzeko helburuarekin. 3x3 saskibaloia azken urteotan hazkunde...
LEINTZ ESKOLA KIROLA
12 ikastetxetako 500dik gora ikasle aritu dira 3×3 txapelketan
Haurrek 86 taldetan parte hartu dute lehiaketaren 27. ekimenean. Leintz Eskola Kirolak eta Ointxek antolatu dute aurten ere topaketa, Baskonia Fundazioak lagunduta. Pantaila honen behealdean ikusgai dituzue talde txapeldunen eta txapeldunordeen izenak. Benjaminen kategorian, talde mistoetan: 7 kirolariak Lagun onak Benjaminen kategorian, neskatilen...
OINTXE! S.E.
Ointxek Ander Murua omendu du eta MUk Padurari irabazi dio
Mondragon Unibertsitateak, jada igoera lortuta, 99 eta 94 irabazi dio Padurari. Norgehiagokaren harira, klub zuri-moreak Ander Murua pilotaria omendu du, Binakako Txapelketa irabazi berri baitu B Seriean. 'Arri'ren entrenatzailearen taldeak denboraldiko azken-aurreko partidua jokatu du, Iturripen, baita 23. garaipena lortu...
OINTXE! S.E.
Ointxeko denboraldi honetako 260 jokalariek 23 taldetan dihardute
28 entrenatzaile ere parte hartzen dabiltza, eta Saski Eskola ere aintzat hartuta, 30 entrenatzaile, Zuzendaritzako kideez gain. Denboraldi hau "arrakastatsua izaten ari da" baloratu du Iñaki Ogara 'Arri' kirol-zuzendariak "esparru guztietan, eta batez ere sozialki", gaur familia-argazkia egiteko saioan...
OINTXE! S.E.
Maristas aurkari handiegia izan da Smartlog Ointxerentzat Iturripeko denboraldiko azken partidan
Iturripeko denboraldia amaitu da dagoeneko Smartlog Ointxeko neskentzat eta moreek amore eman behar izan dute aurten Arrasatetik pasa den talderik onenaren aurka. Sailkapenak gutxitan esaten du gezurrik, are gutxiago denboraldiko azken aurreko partidan eta Maristas Coruñak argi utzi du...
OINTXE! S.E.
Maristas Coruña liderra izango da Iturripeko azken bisitaria Smartlog Ointxeko neskentzat
Arrasateko kirol talde nagusiek Udaberriko Oporrez gozatzen jarraitzen dute, baina Smartlog Ointxeko neskei iritsi zaie lehiaketara itzultzeko garaia, ez nolanahiko partidarekin gainera. Izan ere, Maristas Coruña, sailkapeneko liderrari egin beharko diote aurre Iturripen, larunbat honetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Gainera,...
OINTXE! S.E.
Mondragon Unibertsitateak liga matematikoki eta 1. nazionalerako txartela irabazi ditu
Ointxeren taldea 84 eta 65 nagusitu zaio gaur Amurriori, eta txapelketa irabaztea "klub osoaren garaipena dela" azpimarratu du 'Arri' entrenatzaileak. Halaber, adierazi du "liga hasieran zailtasunak izan arren, eguneroko lanari eta gazteek emandako aurrerapausoari esker, merezita lortu dugula". Arrasateko...
Kirolak
Mondragon Unibertsitateak Ulaciari luzapenean irabazi dio
Zarauztarrek 4. laurdeneko azken segundoan garaipena lortzeko jaurtiketa egin dute, baina ez dute saskiratu, eta luzapenean 'Arri'ren taldea hobea izan da. Horrela izan da partiduan orokorrean ere, eta atsedenean 44-33 aurretik zen. Alabaina, laugarren laurdenean zarauztarrek aurretik jartzea lortu dute,...
OINTXE! S.E.
Mondragon Unibertsitateak gertuago du 1. Nazionalerako igoera
Asteburu borobila izan zen azkena Mondragon Unibertsitatea taldearentzat, Goierriren aurka lortutako garaipenaz gain, Santutxuk galdu egin zuen eta, gauzak horrela, liga amaitzeko zazpi partiden faltan, lau garaipenetako aldea ateratzen dio bigarren sailkatua den Bilboko taldeari. Igandean partida eder bat jokatu...
Latest News
Matraila Eguna ospatu zuten larunbatean, jarduera eta kontzertuekin
Matraila Eguna ospatu zuten joan den larunbatean, azaroaren 7an, hainbat jarduera eta ekitaldiz osatutako egitarauarekin. Egun osoan zehar, kirol...





