2.6 C
Bergara
astelehena, 20 maiatza, 2024
spot_img

OINTXE

Mondragon Unibertsitateak Euskal Kopako bigarren partidua jokatuko du igandean Iturripen

Easo Bodegas Muga izango du aurrean, eta zaleek partidu ikusteko aukera izango dute. Mondragon Unibertsitateak urriaren 4an, igandean, Iturripe kiroldegian jokatuko du bere lehen partidu ofiziala etxean. Easo Bodegas Muga izango du aurrean Euskal Kopako bigarren partiduan, Gasteizen Baskoniaren aurka...

Mondragon Unibertsitateak Baskoniaren aurkako Euskal Kopako lehen partidua irabazi du luzapenean

Argazkia: Saskibaloiko Euskal Federazioa. Atzo arratsaldean jokatu ziren EBA ligako Euskal Kopako lehen partiduak. Mondragon Unibertsitateak Baskoniaren aurka jokatu zuen BAKHen, eta luzapenaren zain egon behar izan zuen denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Arrasateko taldeak 86-89 emaitzarekin irabazi zuen. Iñaki Ogara 'Arri'...

Mondragon Unibertsitateak irailaren 19an hasiera emango dio denboraldiari Euskal Kopan

Mondragon Unibertsitatea entrenamenduetara itzuli da oporren ostean, Iñaki Ogara 'Arri' entrenatzailearen eskutik. Talde arrasatearraren entrenatzaileak jakinarazi digunez Espainiako Saskibaloi Federazioak liga txapelketari, aurreko urteetan bezala,  urriaren lehenengo astean hasiera emango dio. Aurretik, denboraldiari hasiera emateko Mondragon Unibertsitateak Euskal Kopa jokatuko...

“Ointxeko nesken senior talde berria harrobiko lan onaren emaitza da”

Duela 20 urte ingurutik klubak ez du emakume talderik izan senior kategorian, baina egoera iraultzea lortu du. Ekipo berriaren entrenatzailea Unai Ibarra arrasatearra da, eta gaur egin dute lehen lan-saioa. Arrasateko elkarteak 20 urte inguru zaramatzan emakumeen senior talde barik,...

Mondragon Unibertsitateak Euskal Koparekin emango dio hasiera denboraldiari

Talde Fasearen lehen jardunaldia irailaren 19an jokatuko da, 7 taldek parte hartuko dutelarik, tartean Mondragon Unibertsitatea. Testua: Ointxe! Talde Fasearen lehen jardunaldia irailaren 19an jokatuko da, 7 taldek parte hartuko dutelarik. 9 partida jokatu ondoren, urriaren 10ean eta 11n jokatuko den...

Mondragon Unibertsitateak uko egin behar izan dio zilarrezko LEB mailan zuen plazari

Gaur Iturripen emandako prentsaurrekoan Ointxe! deitoratu egin du igoera gauzatzeko beharrezkoak diren laguntzak ezin lortu izana. Hala ere, orain arteko lanari jarraipena emateko lanean jarraituko dute. Mondragon Unibertsitateak uko egin behar izan dio datorren denboraldian zilarrezko LEB mailan jokatzeari, igoera gauzatzeko behar...

Ointxek emakumezkoen senior talde bat izango du denboraldi honetan

Gipuzkoako lehen mailan jokatuko du eta uztailean bertan hasiko dira entrenatzen. Ointxe Saskibaloik atzo Twitterren jakinarazi zuenez, aurten senior mailako emakumezkoen talde bat izango du, eta Gipuzkoako lehen mailan debutatuko du. Iñaki Ogara 'Arri' entrenatzaileak azaldu digunez, "helburua jokalariek herritik irten gabe jokatzen...

Mikel Arejolaleiba: “Okerrena jokatu gabe agur esatea izan da.”

Mondragon Unibertsitateko kapitainak 17 urtez bere etxea izan dena utzi du. Ointxeko jokalariak erabaki hori nola hartu duen kontatu digu. Zerk bultzatu zaitu erabaki hau hartzera? Bizitza erdia daramat Ointxen jokatzen, nire bizitzako kluba izan da, okerrena jokatu gabe agur esatea izan da,...

Saskibaloiko 2. B mailara (Zilarrezko LEBera) igotzea lortu du Ointxe!k

Argazkia: Ointxe! MONDRAGON UNIBERTSITATEAK lehen postuan amaitu du 2019/2020ko liga erregularra. Estatu espainiarreko saskibaloi federazioak atzo baieztatu zuen konferentzia bakoitzeko lehen taldeak Zilarrezko LEB mailara igotzeko txartela lortu dutela, tartean Arrasateko taldea. Zorionak Ointxe! Zorionak Mondragon Unibertsitatea!

Ointxe!-k ekainaren 29tik uztailaren 24ra egingo ditu udako campusak

Campusa bi taldetan banatuko da: Stop & Go, 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako gazteei zuzendua, eta Elite Skills, 2007an edo lehenago jaio direnei zuzendua. Ointxe! Arrasate Saskibaloik aurtengo udako campusa egitea erabaki du. Campusak ekainaren 29tik uztailaren 24ra bitartean egingo...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kuadrilen arteko Olinpiaden zozketa egin da arratsaldean

Aurten, San Juanen berrikuntza gisa, Arrasateko Gazte Olinpiadak antolatu dira ekainaren 22an. San Juan aurreko larunbatean Olinpiadak ospatuko dira...
- Advertisement -spot_img