2.6 C
Bergara
Igandea, 26 martxoa, 2023

Mundukide

Arizmendi eta Mundukideri esker ordenagailuak bidali dira Brasilgo eskoletara

Testua: Arizmendi Ikastola. Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Mikroinformatika ziklokoek, ordenagailu zaharkituak prestatu dituzte, Mundukide Fundazioaren bitartez Brasilgo Caminhos de Saber eskola ibiltarira bidaltzeko. Ikasleek osotasunean garatutako proiektua izan da; ordenagailuko hardwarea aztertu eta konpondu behar izan dute lehenengo, eta...

10 gaztek Ekuador ezagutzeko aukera izango dute Mundukideren esku

2022 ko iraileko hiru astetan zehar (data konkretuak zehazteko daude), 10 gaztek Ekuador ezagutzeko aukera izango dute LABORAK Kutxak eta Mundukide Fundazioak elkarlanean antolatutako 23 urtetik 30era bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoarekin.

Apirilaren 1ean ezagutzera emango da Mundukide Sariaren film labur irabazlea

Huhezinema jaialdiko Sail ofizialean eta MU sailean aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du aurtengoan ere Mundukide sariak .

Mundukidek eta Eneko Atxak #MundukoErrezetarikOnena abiarazi dute dirua bildu eta herrialde pobretuen ekonomia bultzatzeko

Mundukide GKEak eta Azurmendi jatetxeko chefa den Eneko Atxak (munduko jatetxerik jasangarriena aukeratu dute) #MundukoErrezetarikOnena ekimena aurkeztu dute dirua biltzeko.Kanpainak osagairik onena dauka: pertsonen elkartasuna.“Chefik onenak” babestutako ideia hau Hegoaldeko herrialde pobretuenetako ekonomia bultzatzeko eta ehunka mila pertsonaren bizitza...

Arizmendiko, Mondragon Unibertsitateko eta Fagor Elektronikako taldeek irabazi dute VI. kooperatiben lasterketa solidarioa [argazki galeria eta bideoak]

Gaur goizean ospatu da Urkuluko urtegian Kooperatiben Arteko VI. Lasterketa solidarioa, ‘Eman pausoa’ lelopean. Mundukidek antolatutako lasterketak, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, herri pobretuekiko justizia soziala aldarrikatzea du helburu. Goizeko 10:30etan atera dira oinez eta nordic walking modalitateko parte-hartzaileak....

Urtebeteko geldialdiaren ondoren, Kooperatiben arteko VI. Lasterketa Solidarioa bueltan da

Afrika eta Hego Amerikako milioika biztanlerentzat pandemia beste arazo bat besterik ez da izaten ari. Jaioaz bat, gutariko askok azken urtean sentitu dugunarekin bizi dira eguna joan eta eguna etorri. Heriotzaren atzaparretatik ihesi, familiako kideren bat noiz galduko beldurrez eta miseria egoeran etorkizunerako itxaropen izpirik gabe.

Gatazka armatutik ihesi, desplazatuek 70 etxe egin dituzte Mundukideren laguntzarekin

Testua: Mundukide. Cabo Delgadoko Montepuez distrituko Mararangako kanpamentuetako hainbat familia orain hilabete ekin zioten adreiluak egiten, behin  eraikuntzarekin hasteko nahikoa adreilu sortuta zituztenean, igeltseroen aholkularitza jasotzeko prest zeuden . Igeltsero bakoitzak 10 familia izan ditu bere ardurapean eta etxeak egiteko...

Sarraskitik ihesi datozen pertsonekin egon nahi dugu [Mundukide-ren testua]

Mozambikeko iparraldean dagoen Cabo Delgadoko herritarrek bizi duten krisi humanitarioaren ondorioz, herritarron heren batek bere etxea utzi behar izan du familiarekin batera leku seguruago batera joateko, 2017. urtean ISISekiko leialtasuna adierazi zuten estatuz kanpoko talde armatuen erasoetatik babestu ahal izateko.

Anibal Criollo chef kolonbiarrak Mundukiderekin batera duen proiektua aurkeztu du Arrasaten

MadridFusion, munduko sukaldari onenetarikoen kongresuan parte hartu ondoren, Anibal Criollo chef kolonbiarra Arrasatera etorri da, Mundukiderekin batera Colonbian duten proiektuaz hitzegiteko. Testua: Mundukide. Quillasinga herri indigenako Anibal Criollok, bere iloba Marcelarekin batera, Kolonbiako Nariño departamenduan dauka NATURALIA jatetxea. Afektuan, historian,...

Mundukidek ‘Afrikan emakume jaiotzea’ hitzaldia antolatu du ostegunean

Aste hontan ospatuko den Afrikaren eguna dela eta, Mundukidek 'Afrikan emakume jaiotzea' hitzaldia antolatu du osteguna, 18.00etan Arrasateko Gaztelupe gunean.
- Advertisement -

Latest News

Mugarri Ingouk Egiarekin berdindu du baina ‘Ima’ berreskuratu du

Gure taldeak azken segundoan aldeko penaltia izan du, baina ez du sartu, eta partidua 21na bukatu da. Datorren jardunaldia...
- Advertisement -