2.6 C
Bergara
Larunbata, 1 apirila, 2023

MONDRATE

Lider jarri da Mondrate behin-behinean, Lagun Onei 4-1 irabazita

Talde zuri-moreak orain arte lehiatu dituen 5 partiduetatik 4 irabazi ditu eta 1 berdindu. Aurrera Vitoria Futsalen asteburu honetako partidua aintzat hartu barik, Arrasateko taldea liderra da.Datorren asteburuan Kukuiaga Etxebarriren aurka jokatuko du herri bizkaitarrean.

Mondrate sailkapeneko bigarren da, Laskoraini 3-2 irabazi ostean

Talde zuri-moreak orain arte jokatutako 3 partidak irabazi ditu. Gaur atsedenaldian 2-0 irabazten zihoan, eta bigarren zatian garaipena gauzatu du. Datorren asteburuan Leioaren aurka. Arkaitz Ribera entrenatzaile berriaren taldeak ezin hobeto hasi du 2022/2023 denboraldia: hirutik partidutatik hiru garaipen. Gaur arratsaldeko...

Mondratek bigarren denboraldia jokatuko du Hirugarren Mailan

Leintz Arizmendik eta Mondrak Mojategin jokatuko dute asteburuan. Argazkia: MB artxiboa. Asteburu honetan Mondrate txapelketa ofizialera itzuliko da. Bigarren denboraldia izango da Hirugarren Mailan. Musakola kiroldegian estreinatuko da, larunbatean arratsaldeko 16:30ean Almi Elorrietaren aurka.Ez dira lehenak izango asteburu honetan...

Mondrate Kirol sari nagusia, Gil ibilbide onena, eta 2 aitorpen berezi: Ointxeko neskak eta ART

Mondratek kirolaren saria jaso du aurten, ligan izan duen paper bikainari esker eta aurtengo denboraldian igoera lortzeko zorian egon delako. Maria Jose Gilek jaso du kirol ibilbide onenaren saria. Horrez gain, bi errekonozimendu berezi izan dira: bata, Basketeko Mondragon Unibertsitatearentzat, igoeragatik, eta, bestea, errugbi taldearentzat, berrogeita hamargarren urteurrenagatik.

Areto-futbola: MONDRATE-ESKORIATZA

Larunbatean (ekainak 4) arratsaldeko 18:30ean Musakola Kiroldegian. Liga erregularreko partidu garrantzitsuena da, aupa Mondrate! Informazio zabalagoa

“Garaipenaren bila kantxaratu behar gara partida honetan ere”

Argazkiak: MB artxiboa. Mondratek Eskoriatzaren aurka jokatuko du ligako azken partida larunbat honetan. Partida honetan Mondrateri balio dion emaitza bakarra garaipena da Bigarren B Mailara igotzeko fasean postu bat lortu nahi badu. Igoera faserako lehen laurak sailkatzen dira eta Mondrate...

Mondratek Eskoriatzari irabazi beharko dio igoera fasea jokatu nahi badu

Mondratek Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako postuetako bat eskuratzeko borrokan jarraitu beharko du azken jardunaldira arte, Elorrioko Buskantzaren aurka bina berdindu ondoren. Une honetan Arrasateko taldea bosgarren postuan dago Eskoriatzarengandik bi puntura, beraz, datorren asteburuan Musakola Kiroldegian elkarren aurka...

Mondratek igoera play-offean plaza bat lortzeko borrokan jarraituko du Elorrion

Gure taldeen artean liga erregularra oraindik amaitu ez duen bakarra areto futboleko Mondrate da. Liga amaitzeko bi partida falta direnean, Mondratek oraindik aukera guztiak ditu Bigarren B Mailako igoera fasea jokatzeko.Geratzen zaizkion bi finaletatik lehena larunbatean jokatuko du Elorrioko...

Mondratek 4-4 berdindu du etxean

Bi taldeek garaipena lor zezaketen, baina azkenean puntuak banatu dituzte Musakolako kiroldegira hurbildu diren zaleentzat oso parekatua eta zirraragarria izan den partidan. Mondratek liga amaitzerako geratzen zaizkion bi partidak irabaztea lortzen badu, play-offetarako sailkatzea lortuko du. Garaipena, beraz, bere esku dago jokatzeko geratzen diren partidetan.

Mondratek eta Mondrak denboraldi amaierari aurre egingo diote larunbatean

Mondrak asteburu honetan jokatuko du denboraldiko azken partida eta Mojategitik urrun jokatuko du. Larunbatean goizeko 12:00etan Añorgaren aurka jokatuko du Donostiako Rezola futbol zelaian. Arrasatekoentzat garrantzirik gabeko partida da, sailkapeneko 5. postuan baitaude une honetan. Touring Hirugarren Mailako taldea...
- Advertisement -

Latest News

Gipuzkoako alebin pilota txapelketako bi final jokatu dira Uarkapen

Gaur arratsaldean Gipuzkoako alebin txapelketako bi final jokatu dira Uarkape pilotalekuan. Partiduak arratsaldeko 16:30ean hasi dira. Lehenengo partiduan KUKU...
- Advertisement -