2.6 C
Bergara
ostirala, 24 maiatza, 2024
spot_img

mendizabal

Otsoa gure aldean arkume [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Esaerak giza zoritxarra gogoratu dit jai egunetako bezperan. Ezin da hobeto mugatu gizon emakumeon nolakotasun bihurria, txarkeriarako joera naturala. Plauto klasikoaren aspaldiko “Gizonak gizona otso”ren ospera iritsiko ez bada ere, ezin uka bost hitz horiek modu borobilean definitzen dutela gure nortasun ankerra. Elkar bizikidetzaren oinarrizko arauak ez apurtzea oroitzen digute kartelean, eta horren gisako iragarkiak arras beharrezkoak bilakatu dira, gure lotsarako.

Biteri Etorbidea [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Biteri Etorbidea, 1948an. Gazteek ez diote argazkiari antzik ere hartuko. Eta adinekook ere... ahaztu samarra daukagu. Ezkerraldean, jende multzo eta kamioaren alturan Re-ré (Garmendia) jatetxea zegoen, egun - gutxi gora behera- Aldedi burnidenda dagoen tokian. Nork ez ditu Re-reko bonba koipetsuak gogoratzen? Eraikinaren lehen atartean, Danok Bat elkartean genuen. Eta gizonaren sorbaldan ezkutatzen duen tokian, Ziardegiren izotz-tailerra, amoniako usain itsasgarriarekin.

Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal hasiera eman diote Musikaldiari

Atzo ospatutako kontzertuak Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabalek hasiera eman zioten Musikaldiari. Emanaldi hau txistuak eta pianoak izan duten bilakaeraren isla da. Bi musika tresnen arteko metamorfosia. Txistuaren historian badago une bat, tradizioa, dantza eta folklorea alde batera utzi gabe ganbara musikara hurbiltzen dena Ganbara musika egiteko orduan bidaide izan duen lehen instrumentua ziurrenik pianoa izan da. Horregatik, txistua eta pianorako idatzi diren hainbat obra eskainiko dituzte, bertako eta kanpoko musikarienak.

Alavesaren kontra 1923 [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Arrasateko Club Deportivo Mondragonek ongi landutako bere historia du. Ibilbide luze guztietan bezala, badira garrantzitsuak ez izan arren nolabaiteko mugarri txiki adierazgarriak ere, eta horietako bat da Arrasateko ekipoa izan zela anfitrioa, Gasteiztik kanpo Deportivo Alavesak jokatutako lehen partiduan. Hori 1923an gertatu zen eta urte hartako otsailaren 10ean irakurtzen zen Gasteizko “La Libertad” egunkarian:

Zigarrola elurtua 1955 [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

1955 ingurua. Orduan ere elur mordoa eta gu jolasean, bolekin eta elur panpinarekin. Hor goian naukazue, lagunekin. Zigarrola gure auzoan gaude. San Lorentzo berria egin aurretik. Ezkerrean San Lorentzoko lehengo etxiak eta atzean elur mutzo handiaren gainean daudenen atze aldean, Antoña-Etxebarri baserria. Bertan futbol zelaia geneukan jolasteko. Zeintzuk garen?

Gertrudis Gomez de Avellaneda Santa Agedan [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Santa Agedako Bainu Etxearen gaineko informazioak interesa pizten dit, XIX. eko gizarte arrasatearraren pelikula egiten lagungarri gertatzen baitzait askotan.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Granadako playoff-ean, Mondragon Unibertsitatea-Ointxek etxeko taldea garaitu du

Igoera faseko 1. partiduan, talde arrasatearrak 68-54 irabazi dio Granada Mas Baloncesto taldeari. Bihar (ostirala) bigarren lehia izango du,...
- Advertisement -spot_img