2.6 C
Bergara
ostirala, 24 maiatza, 2024
spot_img

mendizabal

‘Boterea ez da berez autoritatea’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Goizeko kafea hartzen eta eguneko albisteak mugikorrean irakurtzen nituen bitartean, alboko mahaian eseritako adin ertaineko bikote baten elkarrizketak harrapatu nau. Gauza batek harritu nau: ez ziren Covid madarikatuari buruz ari, ezta espainiar borbon exiliatuaren suhi gasteiztarraren gain ere. Boterea zuten mintzagai, botere politiko, ekonomiko eta erlijiosoa. Euren arteko solasaldiaren oihartzuna garbi iristen zitzaidan, nire aldetik antena ipini gabe.

Futbola Arrasaten. Istorioak [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

"Hots begi danbolinak" bloga irekitzeaz bat izan nuen asmoa Arrasateko futbol historikoari buruzko idazkiak ere inoiz aurkeztea. Gaurko futbolak bat ere arretarik kentzen ez didan arren, izan zen garai bat gustukoa izan nuela(praktika gutxi, hori bai) eta plazeraz gogoratzen ditut haurra nintzenetik Mondraren inguruan bizi izan nituen uneak.

‘San Estebantxe’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Aramaioko esaera zahar batek “Natibitate, ase ta bete; San Estebantxe, handik aurrera lehen letxe” dio, abenduaren 26an ohiko martxa berreskuratzen dugula adierazi guran. Errealitatera itzuli gara, beraz, azken orduotako kolore artifizial anitzeko gorabeheretatik kanpo, aurrerantzean egutegi monotono eta, zergatik ez esan!, neurri handi batean bihozgabe batera behartuta. Galderak errepikatuko ditugu: zer gertatzen ari zaigun, noiz arte pairatu beharko dugun egoera lazgarri hau, etorkizun ekonomiko hurbilak zer ekarriko digun eta abar.

Euskalduna 1970 [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Zigarrolako gure futbol zelaira itzultzen naiz, Euskaldunak talde mitikoarekin. 1970 ingurua zen. Beste talde guztiak dardaran egoten ziren gurekin tokatzen zitzaienean. Zutik, ezk: Koldo Etxebarria (manager, coach, entrenatzailea) Maidagan, ni, Aranzabal eta Zeziaga; makurtuta, ezk: Uribetxebarria, Maidagan, Aranzabal, Errarte eta Errarte.

Takolo [Testua: Jose Ignazio Zaitegi]

Takoloko bidegurutzea. Eraikin zentralaren gainean artean irakur zitekeen LANA. Hor egon zen kooperatibaren izena eta zerrategiaren kokalekua. Gero Fagor Electrónica etorri zen. Hirurogeietako amaiera aldean geunden.

Arrasateko frantziskotarrak eta Mendizabal desamortizatzailea [Testua: Josemari Velez de Mendizabal]

Arrasateko frantziskotarren komentua, gaur egun eliza-kultuari itxita, loriazko uneak bizi izan zituen historian zehar 1582tik. Baita une zail eta ilunak ere, eta horietako bat da – 113 urteko tunel beltza-  Mendizabal desamortizazioa deitutakoaren ondorioz iritsi zitzaiena. Irakurtzen jarraitzeko klikatu hemen....

‘Adanen Saihetsa’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Zaila dute erronka, oso zaila. Behintzat nire ikuspegitik ez dut sumatzen aurrera egin dutenik eta gizartearen abiadurari erreparatuz eliza atzerantz doala garbi dago. Plano horizontal batean aztertuta, bi indarrak kontrako norabidean joaz distantzia areagotu egiten da etengabe. Elizari gera lekiokeen itxaropena fenomenoa espazio lerromakur batera eramatea da, horrela bakarrik gerta bailiteke inoiz bi muturrek bat egitea. Baina hori jazo litekeeneko probabilitateen ehunekoa txikia da eta inork ez du bermatzen emaitza onik.

Olatz Mendizabalen udako argazkia

Olatz Mendizabal, Cambrils-en lortutako argazkia aurkeztu du udako argazki lehiaketara: "Betirako geratuko diren momentuak".

Aramaioko San Martin jaietan [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Aramaioko jaiak hurbiltzen ari dira eta sartu-irten azkar bat egin nahi dut gaurkoan, 1886ra arteko jauzi batean. Flash-irudi arin bat da baina urte hartako errealitatea islatzen delakoan nago. Aramaioko udaletxean Domingo Uribarren zen alkatea, ordeko Joakin Irasuegi eta Manuel Landabururekin; zinegotzi arruntak, berriz, Hilario Beitia, Ildefonso Mondragón, Frantzisko Goikolea, Feliziano Ibabe, Basilio Garate eta Jose Leon Ormaetxea.

Lehen haur danborrada 1964 [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Arrasateko lehen haur danborrada 1964koa izan zen. Ekainaren 29an atera ginen, eta oso gustura eman genuen. Egia esan, egun batzuk lehenagotik apur bat urduri geunden denok, baina ondo atera zen. Goiko erretratoan Juan Manuel Azkoaga alkatearekin agertzen gara. Bere alaba Sissi zen erregina, erdian lore sorta batekin dagoena.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Granadako playoff-ean, Mondragon Unibertsitatea-Ointxek etxeko taldea garaitu du

Igoera faseko 1. partiduan, talde arrasatearrak 68-54 irabazi dio Granada Mas Baloncesto taldeari. Bihar (ostirala) bigarren lehia izango du,...
- Advertisement -spot_img