Maritxu Kajoi
Albisteak
Mexikon ere ospatu dute Maritxu Kajoiren 50. urteurrena
Maritxu Kajoiren 50. urteurreneko ospakizunak Arrasateko mugak gainditu ditu, eta Mexikon ere izan dute gogoan herriko jai ezaguna. Izan ere, Mexikon dauden hainbat arrasatearrek bat egin dute ospakizunarekin, urteurren berezi hau urrunetik ospatzeko.
Kirolak
Murua-Zabaletak eta Altuna-Martijak partida lehiatua jokatu dute, Uarkape dotoretuan
Maritxu Kajoik pilotari profesionalen lehen jaialdia hartu du, eta arrasatearrak-nafarrak osatutako bikoak 1 eta 5 aurreratu da hasieran. Harmailek arrasatearra sutsuki animatu dute, eta beste lehian Peña II - Lizeagak Egiguren V - Bikuñari gailendu zaizkie. Jaialdiako lehen partiduan Peña...
JAIAK
Maritxu Kajoi kuadrilla giroan ospatu da eguerdi partean
Erdialdeko kale,taberna eta txosnak dotoretu egin dira 50 urteko ospakizunean, hortaz, zorionak Maritxu Kajoi! Honakoak dituzue eguerdiak emandako hainbat momentu:
GIZARTEA
Mende erdiaren ajerik gabe, Maritxu eta bere fededunik fidelenak hasi dira kaleak girotzen
Mende erdia betetzeak beti sortu ohi du halako inflexio puntu bat. Belaunak ez badira, bista, bista ez bada artrosia… gorputza bizitako guztiaren ordaina pasatzen hasi ohi da, lehenago edo beranduago. Maritxu Kajoi eta bere fededunik fidelenek, ordea, sasoiko jarraitzen...
JAIAK
Txosnagunea Maritxu Kajoin irekiko da, ohartaraziz eraso matxistarik ez dela onartuko
Argazkia: MB artxiboa. Eguerdiko 12:00etan irekiko dira txosnak eta 14:00etan 'Palestina askatu' elkartasun argazki irekia egingo da. Arratsaldeko 18:00etan berrirekiko zaio txosnagunea jendarteari, eta 18:30etik aurrera Dj Pan con Chicharron ariko da. Gune jaizalea zabalik egongo da goizaldera arte, betiere kontuan hartuta...
GIZARTEA
Itaiak etxeratze kolektiboak antolatu ditu Maritxutako goizalderako
Argazkia: MB artxiboa / Irudia eta beheko testua: Itaia Deba Bailara. Jai giroan emakume langileon aurkako erasoak ugaritzen dira, eta oso ohikoa da horrelako testuinguruetan babesgabe egotea. Hori gutxi balitz, gaur egungo testinguruan gero eta gehiago dira indarkeria matxista ukatu...
GIZARTEA
Drogen testing zerbitzua egongo da Maritxu Kajoi egunean Monterron Jauregiaren ondoan
Arrasateko Udaleko Prebentzio Zerbitzuak drogen kontsumoen arriskuak murrizteko helburuarekin, Testing zerbitzua jarriko du Maritxu Kajoi egunean. Zerbitzu hau Ai-Laket elkarteak eskainiko du, 22:30etatik 01:30ak bitartean Monterron Jauregiaren ondoan ezarriko den karpan. Bertan, drogen inguruko informazioa jaso, zalantzak argitu eta sustantziak...
GIZARTEA
Gaztetxoenek ere euren egitarau propioa izango dute Maritxu Kajoi egunean
Maritxu Kajoi egunaz adin guztietako herritarrek goza ahal izan dezaten, egitarau oparoa antolatu dute Arrasateko eragile desberdinek eta herriko Gaztetxokoak gaztetxoenentzat beren beregi antolatutako ekintza multzo bat egingo dute, Biterin, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara.Bertan Maritxutako erronka photocall-a izango dute, elkarrekin...
JAIAK
Arrasateko Udalak taxi eta autobus zerbitzuak indartuko ditu Maritxu Kajoirako
Arrasateko Udalak garraio publikoaren zerbitzuak indartuko ditu Maritxu Kajoi egunean, herritarren joan-etorri seguruak bermatzeko eta autoaren erabilera saihesteko. Horren barruan, landa auzoetako bizilagunentzako taxi zerbitzu berezia eta Lurraldebusen gaueko autobus zerbitzua izango dira martxan. Udalaren taxi zerbitzua adin guztietako landa...
JAIAK
Txapela Bravaren rantxerek emango diote hasiera Maritxu Kajoiren 50. urteurrenari
Maritxu Kajoi Kominsiñuek gaur eman du argitara jai herrikoi honen 50. urteurren honetarako prestatu duen ezusteko nagusia. Zenbaki borobil hau behar bezala ospatzeko, Txapela Brava talde nafarrak kontzertua eskainiko du 12:30etatik aurrera Herriko Plazan. Euskal ukituko korrido eta rantxerekin...
Latest News
Matraila Eguna ospatu zuten larunbatean, jarduera eta kontzertuekin
Matraila Eguna ospatu zuten joan den larunbatean, azaroaren 7an, hainbat jarduera eta ekitaldiz osatutako egitarauarekin. Egun osoan zehar, kirol...





