Maritxu Kajoi
JAIAK
Ohi baino kuadrilla gutxiago atera dira kalera Maritxu Kajoiko eguerdian [argazki galeria]
Aurten ere Maritxu Kajoi ofizialki ospatuko ez den arren, kuadrilla batzuk dotore jantzi dira kalera ateratzeko. Hala ere, beste urteetan baino lagun-talde gutxiago ikusi dira kalean eguerdian.
JAIAK
Jose Mari Txantxote: “Maritxuko 1. urteko eskapularioa daramat, nire aitaren omenez”
Gontzal -
Bere aitak, Pepek, topa egiten zuen "Maritxuren omenez" eta hortik jaia sortzen hasi zen. Jose Marik gorbatan darama 1977ko eskapularioa, eta aurten ere "nire aitaren omenez jantzi naiz dotore". Erdialdetik dabiltzan oinezko gehienek ohiko arropa daramate, baina arrasatear batek gutxienez...
Albisteak
Gaitza edo ustezko konponbidea, zer okerrago? [Testua: EH Bildu]
Hasteko eta behin, Maritxu Kajoi jaia dela eta, herriko hainbat ostalarik eta Maritxu Kajoi Komisiñuak berak hartutako erabakia balioan jarri nahi genuke. Ez zen erraza izango eurentzat arrasatearrok hainbeste maite dugun jaia bertan behera uztea eta zer esanik ez...
Albisteak
Ertzaintza eta Udaltzaingoaren neurriak “asteburura arte luzatuko dira”
Udaltzainek eta Ertzaintzak kontrolak egingo dituzte bihar 18: 00etatik aurrera, Maritxu Kajoiren festara jende gehiago joan ez dadin. Kontrol horiek Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Uribarri hiribideetan zabalduko dira.
JAIAK
Hainbat jatetxek aurten Maritxutan “ostiral normal batean bezala” lan egiteko nahia azaldu dute
Ostalaritzako lokalak ostiral honetan ere segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartzekoak dira. Orokorrean, baieztatu dute "aurreko urteetako Maritxuetan baino erreserba gutxiago jaso" dituztela. Argazkia: MB artxiboa. Meneta adibidez zabalik izango da baina afaltzeko ez du momentuz erreserbarik jaso. Bazkaltzeko erreserba bat jaso du,...
JAIAK
Zenbait soziedadetan Maritxurako erreserba gutxi daude, Txalaparta itxita egongo da
Gontzal -
Ferixalekuko soziedadeak erabaki du badaezpada ostiralean itxita egotea. Beste elkarte batzutan, neurriak hartuz, mahai gutxi erreserbatu dira orain arte (asteazken eguerdira arte): Ziar-Olan 0 mahai bazkaltzeko eta afaltzeko, Udalpen 0 bazkaltzeko, Montxonen 3 eta Irantxuben 2. Argazkia: MB Artxibokoa. Etzi urriko...
JAIAK
Udalak kontrol-neurri bereziak hartuko ditu Maritxu Kajoi ospatu ez dadin
Maritxu Kajoi Komisiñuak Maritxu Kajoi Eguna ez ospatzeko hartutako erabakiarekin bat egin du Arrasateko Udalak. Udalak nabarmendu du egun horretan Udaltzaingoaren kale esku-hartzea indartuko duela. Testua: Arrasateko Udala. Arrasateko Udalak bat egin du Maritxu Kajoi Komisiñuak 2020ko Maritxu Kajoi Eguna ez...
JAIAK
Maritxu Kajoi ospatu dute ere Itxaropena Kalean DJ Erik-ekin
Marijo -
Hona hemen hainbat bizilagunen argazkiekin egindako bideoa. Bideoa:
Itxaropena kaleko bizilagunak. Itxaropena kaleko bizilagunek atzo iluntzean Maritxu Kajoi ospatu zuten ere. Auzotarrek bat egin zuten 'Erdiko Kaleko Batzordeak' antolatutako ekimenarekin, eta euren galarik onenak jarri zituzten euren leiho eta balkoietatik ...
Albisteak
Maritxu Kajoi balkoietan zapatu honetan ospatzera dei egiten da
Gontzal -
Testua eta irudixa: 'Erdiko Kaleko Komisiñua'. Aupa Arrasate!! Danok dakigun moduen etxien egotia ez da errexa itxen, Atxabaltarrekin daukogun pike sanua jarraitxuz, Erdiko Kaletik dei bat zabaltzia gure dou Arrasate osora. Arrasatearrok daukogun gauza onen artian poteua eta parranda zaletasunak...
Latest News
Ointxeren taldeek, Mondratek eta Kanpanzar Arrasatek etxean jokatuko dute asteburuon
Saskibaloiko bi taldeak Aretxabaletako Ibarran ariko dira, areto-futbol taldea Musakolan eta errugbi taldeko mutilak Mojategin. Argazkia: MB artxiboa. Saskibaloian: Smartlog Ointxe -...





