2.6 C
Bergara
asteartea, 25 ekaina, 2024

lek

Ikastetxe guztietan Leintz Eskola Kiroleko saioak martxan jartzen ari dira

Aurtengoan, ikastetxeko koordinatzaileak izango dira ikastetxe bakoitzeko Covid-19 osasun arduradunak: "webgunean dituzue kontaktuak eskura. Gogoan izan birusarekin erlazionaturiko edozein gora-behera, osasun arduradunari ere jakinarazi beharko diozuela eta honenbestez, bakoitzak bere ikastetxeko koordinatzailearen kontaktua gordeta izatea gomendatzen dizuegu. Animatu zuen seme-alaba eskola kiroleko ekintzetan parte hartzera! ".

Leintz Eskola Kirolak lehen ekintzak martxan jarri ditu ikastetxe batzuetan

Dagoeneko Leintz Eskola Kiroleko ekintza batzuk martxan jarri ditugu eta urrian zehar, guztiei emango diegu hasiera. Aste honetan, Aramaioko San Martin ikastetxeko ikasleak izan dute eskola kirolaz gozatzen hasteko aukera eta bihar osteguna hasiko dira Aretxabaletan Gazte Fitness taldeko...

Leintz Eskola Kirola ikasturtearen hasiera prestatzen hasi da

Testua: Leintz Eskola Kirola. Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzako jarraibideen arabera, eskola kiroleko aste barruko ekintzak martxan jartzeko aukera dugu dagoeneko. Behin izen emate epeak amaituta (norbaitek ez badu egin, jar dadila harremanetan koordinatzailearekin), jaso ditugun izen emateekin ekintzak martxan...

LEK-ek ikasturte berrirako izen ematea zabaldu du

Edozein zalantza ikastetxeetako koordinatzaileekin harremanetan jarrita argitu ditzakete: "Hemen gure kontaktuak ikusgai".

LEK-k 2020-21 ikasturtean hezitzaile lanean aritzeko informazio-bilera egingo du

Bilera irailaren 16an, asteazkena, izango da arratsaldeko 17:00etan Kulturateko areto nagusian. Testua: LEK. Leintz Eskola Kirolak 2020-21 ikasturtean hezitzaile lanean aritzeko informazio bilera egingo dugu. Eskola kiroleko hezitzaile lanerako bilatzen dugun perfila: 18 urtetik gora izatea.Heziketa fisikoko zein hezkuntza arloko ikasketak...

Ziurgabetasun handiz datorren 20/21 ikasturte berria prestatzen hasi da LEK

Testua: Leintz Eskola Kirola. Behin oporraldia pasata, 20/21 ikasturte berria dugu aurrean eta aurten gainera, Covid-19-ak mundu guztian emandako astinduaren eraginez, ziurgabetasunez beteriko ikasturte hasiera datorkigu. Leintz Eskola Kiroleko koordinatzaileok, aste honetan hasi gara ikasturtea prestatzen eta  dagoeneko aukera ezberdinak...

Uda kanpaina amaituta, gozatu oporraldiaz!! [Testua: LEK]

Aste honetan amaituko dira Leintz Eskola Kiroleko Uda kanpaina barruko ekintzak eta oporretan izango gara gu ere iraila bitartean. Espeleotxiki, esgrima, abentura parkea, golfa, surfa, karting-a eta mendi ibilaldiak izan dituzte aukeran bailarako neska-mutilek eta oso gustura gaude, familien partetik izan dugun erantzunarekin....

Leintz Eskola Kirolaren UDA KANPAINA uztailean!!

Honetaz gain,  20/21 ikasturteko eskola kiroleko informazioa ere prest dugu. Leintz Eskola Kirolak, aurtengo ez-ohiko ikasturte amaiera honen aurrean, UDA KANPAINA antolatuko du uztailean, udalen laguntzarekin. Aisialdira begira, kirol berriak ezagutzeko antolatzen diren ikastaro eta ekintzak izango dira...

Eskerrik asko Leintz Eskola Kirolaren parte izateagatik!!

Bideoa eta testua: Leintz Eskola Kirola. Zapatuan ospatu genuen aurtengo LEK AZKEN JAIA eta ikasturteari amaiera eman diogu ekintza honekin. Oraindik ez baduzu azken jaiko emanaldia ikusi, lotura honetan duzu aukera; ikasturtean burututako ekintzen laburpen bideoa, "LEK etxean jolastuz " erronkak, eta...

Leintz Eskola Kirolak ikasturteko azken jaia on line ospatuko du

Jaia maiatzaren 30ean, larunbatea, egingo da, eta Leintz Eskola Kiroleko ikasturte osoko ekintzetan parte hartu duten ikasle eta hauen familiei zuzenduta dago. Testua: Leintz Eskola Kirola. 2019-2020 ikasturte berezi honi amaiera emateko Leintz Eskola Kirolak ‘Azken Jaia’ on line antolatu...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Memeak, adimen artifizala,… ere bertsogai izan dira jaialdian

AEDk antolatuta, gai-jartzaile Olatz Zuazubizar Iñarrak jardun du. Bat-bateko sorkuntzan, berriz, Maialen Lujanbio Zugastik, Unai Iturriaga Zugaza-Artazak, Ane Zuazubiskar...
- Advertisement -spot_img