Kuadrillak
JAIAK
Maritxu Kajoi kuadrilla giroan ospatu da eguerdi partean
Erdialdeko kale,taberna eta txosnak dotoretu egin dira 50 urteko ospakizunean, hortaz, zorionak Maritxu Kajoi! Honakoak dituzue eguerdiak emandako hainbat momentu:
JAIAK
Kuadrillak Olinpiadetako jolas herrikoietan jokatzen hasi dira
Gosari herrikoiaren ostean, diana ospatu da Arrasateko Gaiteroekin Kondekuatik Zaldibarrera, eta frontoian pregoia adierazi da. Bertan ere kuadrillen asistentzia kontrola egin da, eta ondoren talde bakoitza dagokion gunera joan da, jolasei ekiteko.
JAIAK
Arrasatearrak eguerdian Maritxu Kajoin [2. argazki galeria]
Beheko lehen argazkia: Herritar bat.
JAIAK
Kaleak dotoretzen hasi dira goizetik Maritxu Kajoin
Hainbat herritar lanean edota kalean dira dotore, jaiez gozatzeko gogoekin. https://www.youtube.com/watch?v=61UadOUJGkU
JAIAK
20 bat kuadrillak ospatu dute Gazte Bazkari Herrikoia
Gazte-talde mordo bat animatu da Txosna Batzordeak antolatutako otordu herrikoiaz gozatzera. Gaur eguerdian izan da Uarkape udal-pilotalekuan, eta indarrak hartu dituzte makala Herriko plazara eramateko.
Albisteak
Kuadrillek puxiken jolasekin, zaku-lasterketan,… lehiatu eta gozatu dute
Lagun-taldeak, sargoriari aurre eginda, gustura ibili dira Herriko plazan, Biteri enparantzan, Jokin Zaitegin zein Zaldibar frontoian. Jai giro honetan urezko pistolek arrakasta handia izan dute, baita garagardo freskoak ere. Hona hemen Olinpiaden hainbat irudi: https://youtu.be/gWrDOM23Clo
Albisteak
‘Txoripana’ gosalduta eta pregoia botata, abian dira Gazte Olinpiadak!
Arrasate Rugby Taldeak gosaria prestatuta, kuadrilla ugarik Kondekuan gosaldu dute eta ondoren Zaldibarren, Boniato Crewk, iazko talde irabazleak, pregoia bota du. Antolatzaileek prestatuta, jan-edanak eskura izan dituzte Olinpiadetako parte-hartzaileek, eguraldia lagun. Ondoren, Arrasateko Gaiteroei jarraituz, argazki orokorra eta pregoia egin dira,...
ARRASATE ERRUGBI TALDEA
20 lagun-talde aritu dira I. Errugbi Txapelketa Herrikoian
Garagardo Azokaren 25. urteurrenaren testuinguruan, gazte ugari animatu dira kirol hau probatzera. Kirol-legea nagusi izan da Mojategin, eta finala PHC taldeak irabazi du. 210 lagun inguruk hartu dute parte gaur arratsaldean lehiaketa berrian, Mojategiko bi berdeguneetan. 20 taldek eman dute izena,...
Albisteak
Aratusteetako komisiñuak jaien antolaketan parte hartzera gonbidatzen ditu kuadrillak
Inauteri Komisiñoa martxoaren 1ean ospatuko diren Aratusteak antolatzen ari da. Komisiñuak dei egiten die Arrasateko kuadrillei antolakuntzarekin bat egin dezaten, prestaketetan parte har dezaten eta jaiaren kudeaketan aktiboki parte har dezaten. Ahalegin horiek koordinatzeko lehen bilera azaroaren 18an izango da,...
Latest News
Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean
Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu. Albistea osatzen gabiltza





