2.6 C
Bergara
astelehena, 11 abendua, 2023
spot_img

kirol

Mondrate Kirol sari nagusia, Gil ibilbide onena, eta 2 aitorpen berezi: Ointxeko neskak eta ART

Mondratek kirolaren saria jaso du aurten, ligan izan duen paper bikainari esker eta aurtengo denboraldian igoera lortzeko zorian egon delako. Maria Jose Gilek jaso du kirol ibilbide onenaren saria. Horrez gain, bi errekonozimendu berezi izan dira: bata, Basketeko Mondragon Unibertsitatearentzat, igoeragatik, eta, bestea, errugbi taldearentzat, berrogeita hamargarren urteurrenagatik.

Arrasate Kirol Sarien aurkezpena izan da Kulturaten

Ekitaldia ekainaren 16an izango da, eta aukera biribila da astebururo Arrasateko kantxetan eta zelaietan kirola bultzatzen eta ikusarazten duten pertsona ospetsuak balioan jartzeko. Herritarrek ekainaren 15era arte eman ahal izango dute botoa udalaren web orriaren bidez.

Kirol sariak datorren ekainaren 16an banatuko dira

Ekitaldia ekainaren 16an izango da, eta aukera biribila da astebururo Arrasateko kantxetan eta zelaietan kirola bultzatzen eta ikusarazten duten pertsona ospetsuak balioan jartzeko. Ander Murua, Miren Apraiz edo Malen Ruiz de Azua dira kirolari onenentzako aurre-hautatuak eta kirol ibilbide onena aitortzeko Carmelo Bergareche edo Jon Basukoaita bezalako izenak aukeratu dira. Herritarrek ekainaren 15era arte eman ahal izango dute botoa udalaren web orriaren bidez.

Mugarri-Ingou eskubaloi taldeak 23-30 galdu du Escolapiosen aurka

Mugarri-Ingou eskubaloi taldeak Arrasaten jokatuk du Iturripeko kiroldegian. Patxi Garciaren taldea arratsaldeko 18:00etan kantxaratu da.

Musakolako kiroldegia eta Uarkapeko frontoia itxita egongo dira Maiatzak 1ean

Bestalde, adierazten da maiatzean zehar eskainiko den ipar martxako hastapen ikastaroko izen emate epea irekita dagoela. Ikastaroa 4 ordutako izango da eta maiatzaren 5,12,19 eta 26ean emango da arratsaldeko 17:30tatik 18:30tara. Ikastaroaren kostea 23 eurokoa da. Bastoirik ez duenak ere posible dauka ikastaroa egitea materiala utziko baitzaio.

Asteburuko kirol emaitzak

Boleibola: UDAPA Jatorkide Senior 3 - 0 Arizmendi KE Areto futbola: Zabalgana Zarauna 2 - 8 Mondrate CD Saskibaloia: Ulacia Grupo ZKE 69 - 74 Mondragon Unibertsitatea Errugbi: Kanpanzar Arrasate-Ordizia 10 - 20 Uni Bilbo
- Advertisement -spot_img

Latest News

Olatz Musika Akademiak Gabonetako kontzertua eskainiko du ostiralean

Testua: Olatz Musika Akademia. Argazkia: MB artxiboa. Abenduaren 15ean, ostirala, Olatz Musika Akademiako ikasle batzuek Gabonetako kontzertua eskainiko dugu. Gabonetako...
- Advertisement -spot_img