josemari
Albisteak
‘Gaspar eta Alejandro Ezkurra’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]
Mondraberri - 0
Gaspar Ezkurra, nire aita, Unión Cerrajerako enplegatua izan zen eta betebehar desberdinak burutu zituen lantegian. Besteak beste Aprendizen Eskolako irakasle izan genuen, eta enpresan UCEA kirol elkartea sortu zuen, 1948an. Ezaguna den moduan, urte hartan inauguratu ziren Zaldispeko kirol instalakuntzak eta haien inguruan eraiki zen elkartearen ekintza, batez ere futbol mailan. Giro hartan ni ere futbol zaletu nintzen eta 1957an, 16 urterekin, UCEAn hasi nintzen futbolari gisa. Handik Mondrara eman nuen salto 1960an.
Albisteak
“Mende erdi baten ondoren ospatu” [Josemari Velez de Mendizabalen testua]
Mondraberri - 0
Badirudi atzo izan zela eta mende erdia igaro da. Ez dut eguna zehazki gogoratzen, baina 1972ko ekainaren lehen astean geunden. Goizeko lehen orduan izan nuen karrerako azken azterketa. Merkataritza-zuzenbideko ahozko proba zen, Antonio Elosegi irakasle bikain eta pertsona onarekin. Hamar-hamabost minutu izan ziren.
Albisteak
‘Gezurrak’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]
Mondraberri - 0
Ameriketako Estatu Batuetako Unibertsitate batek - izena ez dut gogoratzen eta gainera ez dator harira- gizon-emakumeok gezurrak esateko dugun erraztasunari buruzko ikerlan zientifikoa publikatu berri du. Eta tesiarekin geratu naiz apur bat jokoz kanpo, izan ere zientzialariek diotenez berrehun bat gezur esaten ei ditugu eguneko. Askotxo irudituko litzaidake baldin eta egoera normal batean biziko bagina. Edozein modutan, badirudi, berez, gezurtiak garela.
Albisteak
Arrasateko Udalatxeko ondare higigarria (1893) [Josemari Velez de Mendizabalen testua]
Mondraberri - 0
Edozein lantegiren ezinbesteko inbertsioa ondare higigarritan egin behar da, lantegia ibiliko bada. Arrasateko Udalak ere, XIX.eko ekonomian oso alaitsu ibili ez arren, hala egin behar zuen eta udal balantzea koadratu ahal izateko inbentarioa burutzea zegokion. Gaur egun, suposatzen dut, egingo duen bezalatsu.
Albisteak
‘Amaika Gazte 1960’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]
Mondraberri - 0
“Amaika Gazte” taldea genuen argazkikoa, Arrasateko lagun talde batean osatua, bertakook ere ziren “Txakoli” ekipoaren kontra aritzeko. Non? Eskoriatzako futbol zelaian. Noiz? 1960 inguruan. Partidu bakarra izan zen. Eta inork ez du gogoratzen nola amaitu zen partidua, nahiz eta bakoitzak uste duen beraren alde izan zela. Behintzat, izenak adieraziko ditut.
Albisteak
Ardo horniketa Arrasaten 1849 [Josemari Velez de Mendizabalen testua]
Mondraberri - 0
Kontsumoen gainekoa izan ohi da betidanik zergetako diru iturririk emaritsuena, maila guztietan. Horregatik udal agintariek modu bereziz zaintzen zuten arlo hori eta alondegiko produktuak ziren gehien errebisatutakoak, handik ateratzen baitzuen udalak diru funts handia urteko gastuei aurre egiteko. Alondegiko kudeaketari buruzko arautegia begi zorrotzez egiten zuten agintariek.
Albisteak
23-F [Josemari Velez de Mendizabalen testua]
Mondraberri - 0
Juan Ibañez de Mondragónen heriotzan, horren biloba-loba zen Juan de Mondragón kardinalak hartu zuen lekukoa Patronatuaren buruzagitzan eta eskuratu zuen Santa Cruz de Rivadullako basetxearen jabetza. Juan Carlos Guerrari bere “Ensayo de un Padrón Histórico de Guipúzcoa (según el orden de sus familias pobladoras)” irakurriaz, kardinalaren testigua bere anaia Pedro Mondragón kalonjeak eskuratu zuen.
Albisteak
Juan Madinabeitia, Mondraren atezain historikoa
Mondraberri - 0
Arrasateko Mondra futbol ekipoak atezain onak izan ditu historian zehar, gogoangarriak. Juan Madinabeitiak, “Mosholo” edo “Manuka” gaitzizenekin ere ezagututakoak, denbora tarte bat bete zuen Mondraren atea zaintzen, eta ospe handia lortu zuela esan daiteke, herrian eta inguruko futbol zelaietan.
Albisteak
Omenaldia Jose Letonari [Josemari Velez de Mendizabalen testua]
Mondraberri - 0
Duela hogeita hamabost urte, Arrasateko Udalak omenaldia eskaini zion Jose Letona kultura gizonari, 1987ko urtarrilaren 30ean, Monterron Jauregian burututako ekitaldi batean. Udalaren erabakiari jarraiki, lehen Brontzezko Herensugea ipini zuen Alvaro Arregi alkateak herriko historia arakatzen horrenbeste nabarmendu zen gizonaren eskuetan. Joxeren erreguari jaramon eginez, omenezko ekintzan hitz egitea egokitu zitzaidan.
Albisteak
‘Boterea ez da berez autoritatea’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]
Mondraberri - 0
Goizeko kafea hartzen eta eguneko albisteak mugikorrean irakurtzen nituen bitartean, alboko mahaian eseritako adin ertaineko bikote baten elkarrizketak harrapatu nau. Gauza batek harritu nau: ez ziren Covid madarikatuari buruz ari, ezta espainiar borbon exiliatuaren suhi gasteiztarraren gain ere. Boterea zuten mintzagai, botere politiko, ekonomiko eta erlijiosoa. Euren arteko solasaldiaren oihartzuna garbi iristen zitzaidan, nire aldetik antena ipini gabe.
Latest News
Giro ona izan da nagusi Musakolako Scooter Jaialdian
Bideoak eta argazkiak: Ziorlako Jai Batzordea. Ziorlako jaietan, euriaren ondorioz, Scooter jaialdia atzeratu behar izan zen, eta gaur ospatuko da. Ekitaldia...