2.6 C
Bergara
ostirala, 28 abuztua, 2026

jaiak

Mozorro eta karroza ederrez bete da inauterietako desfilea [Argazki galeria]

Hainbat karroza eta kuadrilla irten dira beste behin Biteritik inauterietako desfilean, Arrasateko kaleak kolorez eta musikaz girotuz. 20 talde inguruk parte hartu dute ohi bezala, Herriko Plazan amaitu den ekitaldian. 13:00etan emango dute irabazleen berri.

Pintxo dastaketako zapore gozoaz hasi dira San Baleixo Jaiak

Meatzerrekako Jai Batzordearen eskutik, bertatik bertara kozinatutako jakiak eskura izan dira auzoko elkartean: Etxeko kroketak, txistorra, patata tortilla, membrilloa, gazta eta ogia, ardoak, garagardoak zein urak lagundurik. Kanpoan hotz eta elkarte barruan goxo, sutondoa piztuta, hainbat lagun mahaien bueltan elkartu...

Musa, auzo bazkaria, kontzertuak,… egongo dira San Baleixoko jaietan

San Baleixo jaiak, Arrasateko Meatzerreka auzoan, gertu daude jada, auzo giro onean gozatzeko pentsatutako jarduerez betetako programazioarekin. Asteburu hontan mus txapelketa, auzo bazkaria, meza, poniak, dantzak,… ez dira faltako, bertako Batzordeak antolatuta. Aurten, gainera, Arrasateko Udalak autobus zerbitzua antolatu...

Bedoñaren lagunek jaiak ospatuko dituzte, tartean Thierry Biscaryk (Kalakan)

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Bedoñako Batzordea. Bertako Batzordeak antolatuta, adin ezberdinendako ekitaldiak izango dira ostiral honetatik, abenduaren 6tik, abenduaren 8ra bitarte. Hona hemen egitaraua bere osotasunean: Abenduak 6, ostirala 18:00etan, Suziri eta kanpai doinuz jaiei hasiera emango zaie.18:00-19:00 Gaztetxoendako jolas erraldoiak,...

Asteburuan ospatuko dira Elmako jaiak

Auzoak jardueraz betetako asteburua ospatuko du, irailaren 6tik, ostirala, 8ra, igandea. Bertako Jai Batzordeak Arrasateko Udalarekin elkarlanean antolatuta, programak adin guztientzako jarduerak biltzen ditu, musika eta ikuskizunetatik hasi eta txikienentzako jolasetaraino. Irailaren 6an, ostirala, hasiko dira jaiak, askotariko programazioarekin. 17:00etan...

Giro onean ari dira ospatzen Uribarri nekazal auzoko jaiak

Gaur goizean eman diote hasiera Uribarri nekazal auzoko jaiei, mundu guztiarentzako jardueraz betetako eguna. Goiza etxaflero jaurtiketarekin hasi da, ondoren, txosna ireki eta jaiak hasi dira. Goizean zehar gazteenentzako puzgarriak eta buruhandiak izan dira eta ondoren, eguerdian, auzo kantu bazkaria...

Jolasak, boloak, txosna, bertsoak,… zapatuan Uribarriko jaietan

Uribarriko nekazal jaiak ekintzaz beteta datoz, bertako batzordeak antolatuta, ekitaldi ugari ospatuko dira abuztuaren 24an (zapatua). Jai Batzordiak iragarri du txosna egun osoan zabalik egongo dela. Bertso jaialdian, betiko bezala, punta-puntako bertsolariak jardungo dute: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga...

Santamañako Jaiak ostiralean hasiko dira, Jai Batzordeak antolatuta

Argazkia: MB artxiboa. Uztailaren 12tik (ostirala) 14ra zer ospatu ugari izango da bertan, eta hemen duzue jai-egitaraua: Uztailak 12, ostirala 18:00 Banderak igotzea.18:30 Erraldoi eta kilikien konpartsa.18:30 Garagardo artisaua eta txistorra dastatzea, Egipe elkartean.19:00 Txokolate-jana Agerre plazan, Santamaina elkarteak egina.19:00 Pintxo-potea auzoko...

Malaña, pilota, ibilgailuen erakustaldia,… izango dira Santamañako Jaietan

Argazkia: Jai Batzordearen artxiboko argazkia. Auzoko Jai Batzordeak antolatuta, uztailaren 12tik (ostirala) 14ra ekitaldi ugari izango dira bertan. Hona hemen jai-egitaraua: Uztailak 12, ostirala 18:00 Banderak igotzea.18:30 Erraldoi eta kilikien konpartsa.18:30 Garagardo artisaua eta txistorra dastatzea, Egipe elkartean.19:00 Txokolate-jana Agerre plazan, Santamaina...

Jaietako zapiak salgai daude Monte, Taupa, Osorik eta Kajoin

2024ko San Juan jaiak bertan dira eta jaietako zapiak dagoeneko salgai daude 2 eurotan Kajoi, Osorik, Taupa eta Monte tabernetan. "Ixotu Euskgarra!" leloa eramango du aurten zapiak eta urtero bezala kolore morekoa izango da.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Bilboko Aste Nagusia Serie B torneoa irabazi du Ander Muruak Joseba Aldaberekin batera

Ander Murua denboraldi bikaina osatzen ari da eta B serieko Binakako txapela jantzi eta Buruz Buruko finala jokatu ostean,...
- Advertisement -spot_img