2.6 C
Bergara
Astelehena, 5 abendua, 2022

historia

Arrasateko argazki zaharren erakusketa inauguratuko da Etxaluzen maiatzaren 8an

Testua: ISEA. Arrasateko 46 argazki zaharrez osatutako erakusketa ikusgai egongo da Etxaluze Gizarte Zentroan. Argazkiak Arrasate Zientzia Elkarteak utzitakoak dira, eta XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako herriaren atal interesgarriak erakusten dituzte. Erakusketarekin batera, testuinguru historikoa eta argazkien...

Arrasateko azken errota eta errotaria [Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Antxon Agirrek errotaren titularrarengana jo zuen datuen bila eta Jose Mari Arabaolaza Oxina-Errotako errotaritzat aurkeztu zigun . Eta egiari zor, Osinagako benetako errotaria Bizenta Uriarte Zeziaga – 1905ean errotan bertan jaioa- izan zen, Jose Mariren emazte eta Pio Uriarte aurreko errotariaren alaba.

‘Arrasateko altzairua’ hitzaldia izan da gaur Kulturaten

'Arrasateko altzairua' hitzaldia izan da gaur Kulturaten. Gai honen inguruan lan mardula egin du Beñat Ugaldek, eta bere ezagutzak partekatu ditu Kulturateko ekitaldian. Hortaz gain, Oñatiko Gure Bazterrak talde berriko partaide da. Arrakasta handia izan du hitzaldiak, eta asko...

Manuel Maria Aranguren Monterrongo kondea, senatore

Monterrongo Kondetzaren historia misterio eta artilunez beteta dago. Dinastiaren sorreratik goi mailako pertsonaiak ikusten ditugu konde edo kondesaren tituluarekin, gehien bat Madrileko gortean eta aristokraziako jauregietan ezagun zirenak. Horietako batekin nator gaur, bere garaiko protagonista izan zena, gora behera askorekin, baita politikan ere. Manuel María –Luis Gonzaga Eustasio- Aranguren Gaytan de Ayala da pertsonaia, 1794ko martxoaren 29an Arrasaten jaioa. Bere gurasoak ere, Santiago Elias Aranguren eta Maria Josefa Gaytan de Ayala, arrasatearrak genituen.

Joma 25 urte ostean: talde irabazle baten historia

Arrasateko futbolaren mundua asko aldatu da azken urteotan. Baliteke askok ez gogoratzea, baina, laurogeita hamarreko hamarkadan eta mende honen hasieran, herriko futbol taldeek ez zuten talderik beheko mailetan, non Arrasateko txikienek kirolari gisa ikasi eta garatzeko aukera zuten. Adin nagusitasunera iritsi arte, haurrek Arrasateko plazetan jolastu behar zuten pilota batekin, eta bertan pasatzen zituzten arratsaldeak talde handietan sartzeko txanda iritsi arte, inoiz halakorik gertatzen bazen.

Monterrongo Kondearen erailketaren harira 1816[Josemari Velez de Mendizabalen testua]

Asko idatzi da 1816an Arrasaten izan zen erailketari buruz: alkatea zendu zuten. Santiago Elias Aranguren Alava, Monterrongo Kondea, 1816ko azaroaren 17an tirokatu zuten Zarugaldeko Atearen inguruetan eta zaurien ondorioz hil egin zen. Hiru pertsona atxilotu zituzten – Karlos Antonio Elkano, Ignazio Uribesalgo eta Santiago Nuarbe- eta luze izan zen prozesua hiruen kontra, baina hiruak aske geratu ziren hilketa egileak zirenik ezin izan baitzen frogatu.

Maiatzean eta ekainean ere Arrasate ezagutzeko bisita historiko eta mendi ibilbide andana aukeran

Testua: Arrasateko Udala. Uda sasoiaren atarian, Arrasateko Udalak jada aurkeztu du maiatza eta ekaina bitarteko turismo eskaintza, herritarrei zein kanpotik herrira hurbiltzen direnei Arrasate sakontasunean ezagutzeko bisita historiko zein mendi ibilbidez osaturiko egitarauarekin. Horri jarraiki, “Arrasate, gertuko turismoa” lelo-pean, hain...

Pertsonen berrikuntzaren hilabetea Garaian

Gaur egungo ingurune ziurgabe eta aldakorra geratzeko etorri da, eta horrek erronka garrantzitsuak dakarzkie erakundeei eta, batez ere, pertsonei. Ezin dugu ahaztu garai hauetan hainbat erakundetan garatzen ari diren irtenbide zientifiko eta teknologiko guztien atzean pertsona batzuk daudela beren talentua aplikatzen, soluzioak aurkitzeko, eta erabiltzaileak edo onuradunak daudela.

Zahar-Berriko lagunek euskararen historia ezagutzeko aukera izan zuten atzo

Argazkia: Zahar-Berri. Zahar-Berriko lagunek bere 3. ekintza burutu zuten atzo euskaltegiekin batera. Josu Zugasti filologoa entzuteko plazera izan zuten Kulturateko Areto Nagusian. Euskararen ibilbidea Antzinaroan eta  Erdi Aroan gaiaren inguruan aritu zen arrasatearra, baita, Veleian inguruan ere. Antolatzaileek eskertu...

‘Heriotza eta hilketak Arrasaten’ eta ‘Emakume ahaztuak Arrasaten’ bisita gidatuetan parte hartzeko aukera egongo da azaroan

Feel Euskadik, Arantza Otaduyren eskutik. 'Heriotza eta hilketak Arrasaten' eta 'Emakume ahaztuak Arrasaten’ mujeres olvidadas' bisita gidatu berriak antolatu ditu azarorako. Parte hartzera animatzen diren guztiek Arrasateko historia pixka bat gehiago ezagutzeko aukera izango dute.Alde batetik, azaroaren 13tik 15era,...
- Advertisement -

Latest News

Ibai-Arteko Gabonetako 50 otarren zozketa hemen da

Aspacerekin elkarlanean jarraitzen dugu. Merkataritza solidario eta jasangarriaren arrastoan jarraitzen dugu. Testua: Ibai-Arte. Laster dira hemen Gabonak, eta Ibai-Artetik, urte osoan...
- Advertisement -