euskadi
Uncategorized
ZINE-ZIKLO TRANSMARIBIBOLLOA
Arrasateko Morbor eta Arrasateko Gaztetxeak zine ziklo transmaribibolloa antolatu dute datozen hilabeteetarako. Hileko azken domekero arratsaldeko 18.00-etan pelikula eta lagunarteko solasa egingo dute Arrasateko Gaztetxean: "Negua bezain hotza da normalitatea, goxatu dezagun igandea lagunen beroan!"
Albisteak
“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenaren 2. edizioa martxan jarri da
Jasaten ari garen pandemia epidemiologikoaren ondorioz,indarrean zegoen dekretuak aldaketa batzuk izan ditu eta eskola kirolean ere eragina izan du, hala nola, asteburuetako ekintzak bertan behera gelditu dira, printzipioz, urtarrilaren 28rarte. Astean zeharreko saioak aldiz baimenduta daude eta ikastetxe bakoitzak ezartzen dituen protokoloak jarraituz, astelehenean hasi ginen eskola kiroleko saioekin.
Albisteak
Euskadik 1.00-etan itxiko du ostalaritza osoa
LABIk gehienez hamar pertsona gomendatzen ditu abenduaren 31ko eta urtarrilaren 1eko eta 6ko familia-bileretan. Kirol-esparruetako aldagelak % 50ean bakarrik erabili ahal izango dira. Kultura- eta kirol-ekitaldietan: gehienez 600 pertsona barrualdean eta 800 kanpoan. Urkulluk iragarri du neurriak gaur argitaratuko direla eta bihar sartuko direla indarrean.
Albisteak
‘Euskara lanabes, aro berrirantz’
Gurekin batera egin dio euskarak pandemiari aurre, eta gurekin irten behar du garaile. Izan ere, aro berrian, gure eta geure gizartearen zaurgarritasunaren jakitun egin gaituen egoera larriaren ondoren, harreman eta komunikazio molde, ohitura eta bide berriak sortzen ari dira, eta are berriagoak eta harrigarriagoak sortuko dira aurrerantzean.
Albisteak
“Pentsio publiko, duin eta bizitzeko adinakoen alde”
Azaroaren 22an Pentsioak Errebalorizatzeko Lege Proiektua onartu zen Kongresuko Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Batzordean, PSOE, Podemos, ERC, Compromis, EAJ, Bilduren abstentzioa eta PP, Vox, Ciudadanos eta CUPen aurkako botoekin.
Albisteak
Iturbide egoitzako gaurko bertso saioa bertan behera geratu da
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean garatutako ‘Adin adin’ ekimenaren seigarren edizioan, Gipuzkoako adinekoen 15 egoitzetara iritsiko dira aurten bertso saioak. Bertan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetzea eta bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea du helburu.
Albisteak
Auzoen irisgarritasunaren alde lanean [Arrasateko PSE-ren testua]
Bestalde, hiru zinegotzi sozialistek datozen urteetan bidegorri sare bat bultzatzea aurreikusten dute, bidegorri berriak lehendik daudenekin lotuta gera daitezen. Era berean, bizikletak aparkatzeko plazen kopurua handitzeko lanean ari dira, garraio garbi eta iraunkorraren alternatiba modu erabiltzeko.
Albisteak
Abaroak Elizondora txangoa antolatu du azaroaren 24rako
Izen-emateak hilaren 10ean izango dira, 10: 30ean, eta txartelak astelehenean, hilak 22, emango dira, 11: 00etan. Prezioa 34 eurokoa da. Gehienezko edukiera 90 pertsonakoa da.
Albisteak
Johanna Sanchez: “Espainiako Gobernuak 22.000 € esleitu dizkio Arrasateri genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko”
Era berean, Arrasateko Udalak diskriminazio-egoerei aurre egiten dieten emakumeentzako orientazio juridikoko zerbitzu bat duela azaldu du, baita emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko informazio eta orientazio orokorreko zerbitzu bat ere. Halaber, adierazi du tokiko mugimendu feministarekin eta emakumeen elkarteekin batera herritarrei zuzendutako prebentzio- eta sentsibilizazio-kanpainak bultzatzen direla.
Albisteak
Positibo bakarra atzeman da Arrasaten aurreko astean
Positibo bakarra atzeman da Arrasaten aurreko astean zehar eta gaur eguneko tasa 31,70-koa da. Aretxabaletan bi positibo atzeman ziren (28,25), Bergaran 7 (119,71), Oñatin 11 (209,28), Eskoriatzan 3 (121,86) eta Antzuolan 9 (413,03).
Latest News
Arrasate Margo Taldeak erakusketa kolektiboa zabalduko du azaroaren 20an Kulturaten
Arrasate Margo Taldeak (AMT) erakusketa kolektiboa inauguratuko du ostiral honetan, azaroaren 20an, Kulturaten. Erakusketak 19 artistaren lanak bilduko ditu,...





