2.6 C
Bergara
asteazkena, 7 urria, 2026

elurra

Neguko giroa nagusi Errege Egunean

Argazkiak: Igor Beitialarrangoitia. Gaur, Errege Egunean, neguko eguraldia izan da nagusi Arrasaten. Azken 24 orduetan tenperaturak baxuak izan dira eta hotza nabarmendu da. Gainera, elurra egin du tarteka, eta zenbait gunetan elur geruza mehea utzi du, herria neguko giroan murgilduz.

Denboralea gogor jotzen ari da Udalatxeko gailurraren ingurua

Azaroa ohi baino lehorragoa izan dugu orain arte bederen, baina negu giroa, eskerrak, iritsi egin da. Udalatxeko goialdean esaterako ipar-mendebaldeko haizea, elurra eta hotza dira nagusi. Euskalmeten Arrasateko estazioak gaur erregistratu duen tenperaturarik beroena 6'8 gradukoa izan da, eta merkurioak...

Gauerdian aktibatuko du Udalak Elurte Protokoloa jelagatik batik bat

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Arrasateko Udala. Euskalmetek (Eusko Jaurlaritzaren Meteorologia Zerbitzuak) hurrengo egunetarako emandako eguraldi aurreikuspena ikusirik, izotza aurreikusten delarik eta egubakoitzerako elur maila 400 m inguru izango delarik, eta kontutan izanda Elurte eta Izozteen garairako Udal Protokoloak...

Mendateen egoerari buruzko infoa: trafikoa.eus eta 011 telefonoan

Irudia: EAEko Barne Saila. Une hauetan, asteazken eguerdian, Arrasate inguruko zenbait mendatetako egoera zaildu da, EAEko Barne Sailak azaldu duenez. Horregatik ohi baino tentu handiagoz gidatzea gomendatzen du orain, batez ere, Kanpazarren, Elgetan eta Kruzetan. Mendateen egoerari buruzko informazioa, hemen klikatuz

Udalatxeko gailurra zuritu du

Urtarrilari dagokion eguraldia dugu egunotan, eta gaurko Euskalmetek iragarriaz zuen elur-maila 600-700 metro inguruan izango zela. Horrela, Udalaitzeko goialdean elurra bota du, eta biharko prezipitaziorik iragarri ez den arren, 0 gradu inguruko tenperaturak izan ditzakegu. Euskalmet agentziaren iragarpenak

Goizean elurra egin duen arren kaleak garbi daude

Goiz osoan elurra egiteari utzi ez dion arren, oraingoz Arrasateko kaleak garbi daude. Euskalmetek gaur, astelehena, elur-kota itsas mailara jaitsiko dela iragarri du, baina bihar elur-kota 200 metrora kokatuko da.Trafikoari buruzko informazioa:011 telefonoa (24 ordu egunean)Mendateen egoeraTrafikoaren egoera

Mendateen uneko egoera trafikoa.eus webgunean kontsulta daiteke

Baita 011 telefono zenbakian ere, eguneko 24 orduetan, Barne Sailak adierazi duenez. Euskalmetek iragarri du gaur (astelehena) “elur-kota itsas-mailara arte jaits daitekeela”. Mendateen egoera Trafikoko gertakariak

Elur ugari dago oraindik Urbian [Argazkiak eta bideoa: Eli Alzola]

Eli Alzolak atzo, asteazkena, Urbian egin zituen hiru argazki eta bideo bat bidali zizkigun. Oraindik elur ugari dagoela ikus daiteke. https://www.youtube.com/watch?v=lO-nY5HX_Ns

Urbiara elur ibilaldia [argazkiak: Isabel Kirze – Izadi Ongizate Zentroa]

Beheko testua: Izadi Ongizate Zentroa - Isabel Kirze. Azkenaldiko eguraldi arraroaren ostean, azkenean, elurra teilatuan... eta mendietan noski! Gorputza eta buruari eman diezaiokegun oparietariko bat, naturak bere horretan eskaintzen digun edertasun, bake eta freskotasunaz gozatzea izan daiteke.  Arantzazutik hasita bide-bazterretan elur...

Elurra kentzen, gatza botatzen,… dabiltza langile ugari han-hemenka

Adibidez, Udalak kontrataturiko hainbat beharginek kaleetan eta errepideetan dihardute, palarekin nahiz 4x4 ibilgailuekin elurra kentzen. Baita gatza hemen eta han zabaltzen ere, izotza sor ez dadin.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Gorostizako igogailuetarako eta 7 proiektu gehiagotarako 3’5 milioiko gerakina baliatzea proposatzen du Udal-Gobernuak

Igogailu publikoak egiten hasteko 2'4 milioi zuzendu asmo ditu Udalak, Santamañako liburutegia handitu eta Ludoteka berritzeko 550.000 €, Musakola...
- Advertisement -spot_img