2.6 C
Bergara
asteartea, 27 otsaila, 2024
spot_img

ELA

ELAk salatu du “Aita Menni ospitalea eskualdean zabaltzen ari den prekarietatearen adibide argia dela”

Testua: ELA. Aita Menni ospital aurrean, Deba eskualdeko ELAk elkarretaratzea egin du gaur goizean, Euskal Herrian gero eta gehiago hedatzen ari den prekarietatea salatuz, eta bereziki Aita Menniko langileen lan gatazkari konponbidea eskatuz. Euskal Herrian guztira 541,600 langile prekario daude. ELArentzat,...

ELAk beste bost greba egun deitu ditu Aita Mennin hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko

Dagoeneko lau urte baino gehiago igaro dira Aita Menniko langileek beren lan-baldintzak hobetzeko negoziazioa hasi zutenetik, eta enpresak horretarako borondate eskasa erakusten jarraitzen du. Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra egingo den greba-deialdiarekin 33 greba-egun egingo dira guztira. Testua: ELA. Halaber, gero eta...

Oinezko martxa burutu dute Aita Menniko grebalariek

Aita Menniko langileak hitzarmenaren alde egiten ari diren mobilizazioen barruan, ELAk hainbat ekintza deitu ditu aste honetarako. Gaur, oinezko martxa burutu dute grebalariek 11:00etan Uribetik hasi eta ospitalera arte, eta arratsaldean 16:30ean berriz ere ospitale aurrean bilduko dira. Ostegunean,...

Aita Menniko langileek beste bost greba eguneko txanda hasi dute

Testua: ELA. Argazkia: MB artxiboa. Zerbitzu minimoek langileen greba eskubidea urratzen duten arren, ELAk positiboki baloratzen du langileek orain arte eginiko ibilbide kolektiboa. Txanda berri hau ostiralean amaituko dute eta guztira 23 greba egun eginak izango dituzte ordurako. Gaur...

Otsailaren 16an kontzentrazioa izango da Arrasateko Anbulategi aurrean

Otsailaren 16an kontzentrazioa Arrasateko Anbulategi aurrean, 11.00etan. SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta: "Horretaz gain, otsailaren 25ean greba deitzen dugu lehen arretan eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Gainera, otsailaren 26an, manifestazioak deitzen ditugu hiru hiriburuetan".

“Kalitatezko zerbitzua eman nahi dugu, eta gaur egungo baldintzek ez digute uzten”

Protestetako protagonistek adierazi dute arduradunekin negoziatzea arazo bat dela: "Negoziazioak oso zailak izaten ari dira, arduradunen erantzunak asko atzeratzen ari direlako eta, gainera, ez digutelako konponbide argirik ematen gaur egun planteatzen ari gatzaizkien arazoei".

Gehiegizko zerbitzu minimoek baldintzatuta ekin diote Aita Menniko langilek greba tanda berriari

ELAk Arrasateko Aita Menni ospitaleko eta EAE mailan dituen zentroetako langileak grebara deitu ditu otsailaren 7tik 11ra. Langileek gehiegizko zerbitzu minimoek baldintzatuta ekin diote greba tanda berriari. Dekretuak greba egun batean ohiko egun batean baino langile gehiago egotea ahalbidetzen...

ELAk EAEko Aita Menni ospitale eta zentroetako langileak grebara deitu ditu

Testua: ELA. Langileen prekaritateari aurre egiteko, lan baldintzak hobetuko dituen enpresa hitzarmenaren alde borrokan jarraitzen dute Aita Menniko langileak; bai Arrasateko ospitaletakoak zein EAEko beste zentroetakoak. Horregatik, beste greba jardun gehiago deitu dituzte otsailaren 7tik 11ra. Horrela, greba txada horrekin,...

‘Lehen Mailako Arreta Bai’ bilkura egin da Anbulatorio parean

Era berean, “Osakidetzak COVID-19aren pandemiarekin estaltzen jarraitzen du zerbitzu horren egiturazko defizita, eta premiazkoa da hori berregitea”.

Aita Menniko langileek manifestazioa egin dute gaur eguerdian hitzarmen duina eskatzeko

ELAk deituta Aita Menniko Ospitaleko langileek hiru eguneko greba egin ondoren, gaur manifestazioa egin dute Arrasateko erdiguneko kaleetan. Gogoratu behar da Aita Menniko langileek hiru urte daramatzatela enpresarekin hitzarmen duin baten alde negoziatzen. https://www.youtube.com/watch?v=vVAuasMJAYs
- Advertisement -spot_img

Latest News

- Advertisement -spot_img