2.6 C
Bergara
Igandea, 28 maiatza, 2023

ekaina

Elkartasun Egunean zozketatu zen sariaren irabazlearen zain jarraitzen du Harremanek

Saria IBAI-Artek emandako 300 euroko bale bat da, Ibai-Arteko dendetan bonuetan gastatzeko. Saritutako zenbakia 0352 izan zen, eta zenbaki hau agertzen ez bada sarirako aukera izango dutenak beste hauek izango lirateke: lehenik, 1444 zenbakia eta, bigarrenik, 0571 zenbakia.

Familien meza izango da ekainaren 19an

San Joan Bataiatzailearen Parrokiak dei egiten die haurrei, gurasoei eta aitona-amonei ekainaren 19an, igandean, goizeko hamaiketan, Parrokian ospatuko den Familien Meza egiteko: "Meza, batez ere, familia katekesian parte hartu daben edo parte hartzen daben guraso eta umeei zuzenduta dago, baita familia familia lez Eliza sentitzen dabenei ere. Meza honek hileko azken igandean egin ohi dena ordezkatuko du, hau herriko jaiekin bat datorrelako".

Kirol sariak datorren ekainaren 16an banatuko dira

Ekitaldia ekainaren 16an izango da, eta aukera biribila da astebururo Arrasateko kantxetan eta zelaietan kirola bultzatzen eta ikusarazten duten pertsona ospetsuak balioan jartzeko. Ander Murua, Miren Apraiz edo Malen Ruiz de Azua dira kirolari onenentzako aurre-hautatuak eta kirol ibilbide onena aitortzeko Carmelo Bergareche edo Jon Basukoaita bezalako izenak aukeratu dira. Herritarrek ekainaren 15era arte eman ahal izango dute botoa udalaren web orriaren bidez.

Sasoibidek ekaineko egitaraua aurkeztu du

Sasoibidek ekainerako agenda aurkeztu du. Bertan hainbat ekimen biltzen dira, beti ere herritarrek kirola egiteko gune bat izan dezaten eta hainbat leku ezagutuz osasuntsu egon daitezen. Oraingo honetan izena ematen duten bizilagunek udarekin bat datozen hainbat proposamen berezitan parte...

Arrasate Musikaleko ekintzak aste honetarako

Arrasate Musikal urte asko darama Udaberri ziklo musikal bat antolatzen. Aurten ere zikloa antolatzen ari dira, eta guztira 17 kontzertu eskainiko dira maiatza eta ekaina bitartean. Kontzertu hauek Musika Eskolan, Kulturaten edo Amaia antzokian burutuko dira beti ete aforo limitazioa kontutan izanda. Arrasate Musikalek aste honetarako prestatu dituen ekintzak, honako hauek dira:
- Advertisement -

Latest News

Arrasateko hautesleen %34k bozka eman du 14:00ak baino lehen

Barne Ministerioak Udal- eta Foru-Hauteskundeetako parte-hartzeari buruzko datuak argitaratu berri ditu. Datuen arabera, arratsaldeko 14:00ak arte 5.237 arrasatearrek eman...
- Advertisement -