debagoiena
Albisteak
AGAKO kideek herri argazkia atera dute Arbolapetan
Mondraberri - 0
AGAKO kideek herri argazkia atera dute Arbolapetan gaur eguerdian. AGAKO-ren 31. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbat honetarako. Apiril osoan garatzen ari diren egitarauaren barruan. ‘Itzalenak gara, itzalei esker gara’ lelopean, Arbolapetan herri argazki batekin hasiko da eguna, Galder Barbado...
Albisteak
Maiatzetik aurrera eman ahalko da izena Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiban
Mondraberri - 0
Hori horrela izan dadin, Arrasateko Udalarenak diren lurretan plaka fotovoltaikoen eguzki-parke bat jarriko dute; zehazki, Garaia Berrikuntza Guneko lurretan, LKS parean. Maiatzean zehar, Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan herritarrentzako hitzaldiak egingo dira Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibaren xehetasun guztiak eskaintzeko eta egon daitezkeen zalantzak aurrez aurre argitzeko. Orduan irekiko da aurretiko izen-ematea.
Albisteak
Debagoieneko Mankomunitateak hainbat bisita gidatu antolatu ditu Aste Santurako
Mondraberri - 0
‘Zortzi udalerri, hamaika aukera’ lelopean, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñatira ezagutzeko bisitak antolatu ditu. Debagoieneko Mankomunitateak hainbat bisita antolatu ditu Aste Santurako. Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñatin bisita gidatuak egingo dira 'Zortzi...
Albisteak
‘Amaika Gazte 1960’ [Josemari Velez de Mendizabalen testua]
Mondraberri - 0
“Amaika Gazte” taldea genuen argazkikoa, Arrasateko lagun talde batean osatua, bertakook ere ziren “Txakoli” ekipoaren kontra aritzeko. Non? Eskoriatzako futbol zelaian. Noiz? 1960 inguruan. Partidu bakarra izan zen. Eta inork ez du gogoratzen nola amaitu zen partidua, nahiz eta bakoitzak uste duen beraren alde izan zela. Behintzat, izenak adieraziko ditut.
Albisteak
Osiñako biribilguneko obrek trafikoa moztuko dute datozen egunetan
Mondraberri - 0
Deba ibaia Etxagibel notarioaren kalerantz zeharkatzen duen zubia itxita egongo da apirilaren 6an eta 7an. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreratu duenez, Osiñako biribilgunea (Arrasate) egiteko lanak direla eta, GI-627-36 bide-adarraren eta Nafarroa etorbidearen arteko bidegurutzean, apirilak 6 eta 7an trafikoa moztea aurreikusten da.
Albisteak
Korrikaren inguruko ekintzak egiten dabil Bidean Heziketa Zentroa
Mondraberri - 0
Caritasen proiektua den eta Sarea Fundazioak kudeatzen duen Bidean Heziketa Zentroan aste honetan Korrikaren inguruan ekintza ezberdinak aurrera eramaten ari dira.
Albisteak
Enplegua sustatzeko helburua aurkeztu du Arrasateko PSE-k
Mondraberri - 1
Alfonso Gurpegui, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea, Víctor Fuentes bozeramailearekin, eta udal-talde sozialistarekin bildu da Arrasateko PSE-EEren egoitzan. Atzo arratsaldean bilera egin zuten enpleguarekin lotutako zenbait gai mahai gainean jartzeko.
Albisteak
Udaberriko oporretarako egitarau berezia Arrasaten haur zein nerabeentzat
Mondraberri - 0
Udaberriko oporretan disfrutatzeko egitarau bereziak antolatu dituzte aurten ere Arrasateko udal ludotekek eta gaztetxokoek. Ekintza guztietan izena emateko epealdia zabalik dago jada. Honakoa da antolatu den eskaintza:
Albisteak
Aita Menniko langileak babesteko idatzia [Testua Arrasateko EH Bildu]
Mondraberri - 0
Badira jada 4 urte, 2018 urteaz geroztik, Aita Menni Ospitaleko langileek, euren lan baldintzen eta pazienteen zaintzaren alde, borrokan dihardutela. Mobilizazioez aparte, 23 greba egun aurrera eraman dituzte, horrek euren egunerokotasunean eragiten dien kaltea areagotuz. Beraz, hortik ondorioztatu daiteke greba ez dela kapritxo huts bat, bateren batek leporatzen dien moduan, baizik eta lan baldintza DUIN batzuen beharraren aldeko apustua.
Albisteak
Uribe eta Uribarri auzoetako aire kalitatea aztertzeko neurgailu bat jartzeko eskaera luzatu dio Udalak Eusko Jaurlaritzari
Mondraberri - 1
Arrasateko Udalak Eusko Jaurlaritzari Garaia esparruaren sarrerako biribilgunean neurgailua jartzeko eskaera luzatu dio. Uribe eta Uribarri auzoen kutsadura egoera aztertzen lagundu dezake neurgailuak, datuen jarraipena egiteko aukera eskainiz.
Latest News
Mugarri Ingouk Egiarekin berdindu du baina ‘Ima’ berreskuratu du
Gure taldeak azken segundoan aldeko penaltia izan du, baina ez du sartu, eta partidua 21na bukatu da. Datorren jardunaldia...