2.6 C
Bergara
Larunbata, 1 apirila, 2023

blues

Ibai-Artek ‘Arrasate Blues’ ekimeneko balorazioa ezagutzera eman du

Aurten, bigarrenez, Arrasate Blues jaialdia antolatu dugu IBAI-ARTEtik. Bi egunetan sei kontzertu ikusgarriz gozatzeko aukera izan dugu eta uztailaren 17an eta 18an bizi izan dugun giro aparta azpimarratu nahi dugu. Zalantzarik gabe, bi egun zoragarri izan dira.

Antonio Murillok ‘Arrasate Blues’ ekimeneko argazkiak ezagutzera eman ditu

Antonio Murillok 'Arrasate Blues' ekimeneko argazkiak ezagutzera eman ditu. Ekimenak blues musikaz bete du herria eta herritar askok bandek egindako proposamenekin gozatzeko aukera izan dute.

Blues animoso eta pausatua plazaratu dituzte Travelling Brothers

Ibai-Artek antolaturik, Bilboko taldeak blues, swing, jazz, funk eta rhythm & blues estiloak eskaini zituen publikoaren gozamenerako. Travelling Brothers taldeak osatu du bart Arrasate Blues festibalaren bigarren edizioa, Herriko plazan, ikus-entzule ugari erakarriz. Ibai-Arte, Udala eta Jaurlaritzak antolaturik, Bilboko talde jendetsuak...

‘Serious Business Band’ Herriko Plazan aritu da gaur gauean

Herriko Plazan 'Serious Business Band' taldeak kontzertua eskaini du Arrasate Blues ekimenaren barruan. Serious Business 2015ean Zumaian sortutako musika proiektu bat da.

The Song taldeak Arrasate Bluesen errepikatu du beste urte batez

The Song taldeak beste urte batez errepikatu du Arrasate Blues jaialdian. Taldeko abeslaria Luis Pinedo 'Pititi' izan da bertan, ia 80 urterekin eszenatokietan sasoiko jarraitzen duena, bluesaz gozatzen eta gozarazten.

Travellin ‘Brothers bere benetako esentzian datoz Arrasatera

Travellin 'Brothers bere benetako esentzian datoz Arrasatera Blues jaialdiari bukaera emateko. Baxua, gitarra, bateria, pianoa, saxoa eta ahotsa. Konboa jatorrizko eraketan. Jarrera, energia eta konplizitatea egoera puruan. Formatu horrekin munduan zehar bidaiatu dute, mota guztietako klubak bisitatu dituzte eta ehunka agertoki zapaldu dituzte.

Iker Piris & his Dual Electras with niko Wayne Toussaint gaueko ekitaldiari hasiera emango diote

Asteburu honetako emanaldien artean Iker Piris & his Dual Electras with niko Wayne Toussaint bandarena ere nabarmendu behar da, Herriko Plazan Travellin Brothersen telonero lanak egingo baitituzte.

Broken Brothers Brass Band: San Ferminetan sortutako talde indartsua

2006an Iruñean sortutako taldea da Broken Brothers Brass Band. New Orlanseko atzoko eta gaurko taldeen (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth…) bidea bertara ekarriz.

Inprobisazioz beteriko Blues gihartsu, zintzo eta artisaua dakartzate ‘Patkbra’ taldekoek

Arrasate Blues jaialdiko ekitaldiak larunbat goizean jarraituko du, 'Patakbra' talde euskaldunaren emanaldiarekin, eta eguerdiko 13: 00etatik aurrera Izozkitegi aurrean emango duen kontzertuarekin emango diote hasiera ekitaldiari.

‘Serious Business Band’ Herriko Plazan arituko da ostiralean Arrasate Blues agenda barruan

Taldea hirukote eta laukote formatuan aritzen da, eta bluesa eta rocka taldearen musikaren oinarri diren arren, funka, R & B eta jazza bezalako estiloek ere lekua dute bere errepertorioan.
- Advertisement -

Latest News

Gipuzkoako alebin pilota txapelketako bi final jokatu dira Uarkapen

Gaur arratsaldean Gipuzkoako alebin txapelketako bi final jokatu dira Uarkape pilotalekuan. Partiduak arratsaldeko 16:30ean hasi dira. Lehenengo partiduan KUKU...
- Advertisement -