BDZ
Albisteak
Israeldar jatorriko produktuak boikotatu dira Arrasateko Eroski Cityn
Bideoa: BDZ Arrasate. Arrasateko BDZ ekimenak salatu du bertan salgai daudela estatu sionistar jatorriko Medjoul datilak. "Genozidioarekin amaitzeko, Israeli Boikota!" egitera dei egin du Palestinar Herriaren biziraupenaren aldeko ekimenak. Halaber, Eroskiri eskatu dio "konplize ez" izateko, eta ohartarazi du datilen marka...
Albisteak
Olibondo landaketak palestinar komunitatea omendu du, boikotera deituz
Israelen genozidioaren aurrean, Arrasate BDZak antolaturiko ekitaldiak elkartasuna agertu dio Palestinar Herriari, Nakbaren urtemugan. Arrasateko 44 kolektibok eta 54 tabernak babestuta, gaur arratsaldean egin da landaketa sinbolikoa, Otalorako parkean. Gaurkoa egun berezia da palestinarrentzat, Nakbaren 77. urteurrena ospatzen baitute, eta Arrasateko...
Albisteak
Oscarretan saritutako ‘No Other Land’ eskainiko da gaur Amaian
Arrasateko BDZak (Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) antolatuta, dokumentalaren proiekzioa gaur izango da, maiatzak 6, Amaia Udal Antzokian, arratsaldeko 19:30ean.
Albisteak
BDZko kideek BM supermerkatuan salaketa ekimen bat egin zuten
Asteazkenean, apirilak 30, Arrasateko San Andres auzoko BM supermerkatuan salaketa ekimen bat egin zuten BDZko kideek. Bertan erosgai dauden Medjoul datilak eta BM markako pipak, Israelen ekoitziak dira eta hauek kentzeko ekimena izan zen. Pankanta bat jarri zuten supermekatuan...
Albisteak
BDZ ile-apaindegietan izan da, Israelgo produktuak zeintzuk diren jakinarazteko
Testua: Arrasateko BDZ. Gure borroka, ez da soilik supermerkatuetara mugatzen. Aste hauetan herriko 70 ileapaindegi baino gehiagotatik pasa gara, hauetan egon daitezkeen Israel jatorriko produktuak zeintzuk diren informatzeko. Horretarako jarraian dagoen eskutitza banatu diegu ileapaindegiko arduradunei. Dendako arduradun zaren aldetik,...
Albisteak
BDZtik LIDL-era joan dira ‘Israeli boikot eta palestina askatu’ lelopean
Martxoaren 21ean ekintza berri bat egin zuen BDZ Arrasatek LIDL supermerkatuan. Israelgo apartheidaren aurkako astea aitzaki, globo batzuk askatu zituzten supermerkatu barruan, Israeli boikot eta palestina askatu lemarekin. https://www.instagram.com/p/DHjbg1rCv1N
Albisteak
BDZak Israelen produktuei boikota egiteko aldarria zabaldu du bilkuran
Azken astean Israelek su etena apurtzea erabaki du eta horren harira, hainbat elkarretaratze egiten ari dira. Gaurkoan BDZ Herriko Plazan elkartu da, Israelen jarrera salatu eta bide batez, bertan ekoitziak diren produktuei boikota egiteko deia zabaltzeko. "Gure pantailak ostera be...
Albisteak
Adi, 13:30ean hasiko da Palestinaren aldeko bilkura BDZrekin
Ordu aldaketa izan da zapaturako deialdian, baina helburua berbera da: "Israelek su etena apurtu eta Gazan berrekin dion genozidioa Europa eta AEBn kolaborazioa salatzea". Beheko testua: Arrasateko BDZ. Larunbat honetan, hilak 22, eguerdiko 13:30ean, herriko plazan, kontzentrazioa egingo da, Israelek su...
Albisteak
BDZtik supermerkatuetara joan dira Israelen ekoitzitako produktuak erretiratzera
Testua: Arrasateko BDZ. Arrasateko BDZtik beste behin LIDL eta BM-ra joan gara bi supermerkatu horietan oraindik ere ez dituztelako kendu Israelen ekoitziak diren produktuak. BM-n Medjoul datilak, BM pipak eta Garden Gourmet markako produktuak dituzte euren apaletan, 729 barra kodea...
Albisteak
BDZ Arrasatek bilera irekia egingo du asteartean Palestinak bizirautea xede
Argazkia: MB artxiboa. Palestinar herritarrei bizirauten laguntzeko, Arrasateko Boikot, Desinbertsio eta Zigorren aldeko ekimenak batzar irekia egingo du. Hitzordua bihar, martxoaren 4an izango da arratsaldeko 19:30ean, Kulturateko Loramendi gelan, hots, Otalora kaleko sarreratik eta hirugarren solairuan. Hona hemen gai ordena: 1.- Orain...
Latest News
Arrasate Margo Taldeak erakusketa kolektiboa zabalduko du azaroaren 20an Kulturaten
Arrasate Margo Taldeak (AMT) erakusketa kolektiboa inauguratuko du ostiral honetan, azaroaren 20an, Kulturaten. Erakusketak 19 artistaren lanak bilduko ditu,...





