2.6 C
Bergara
asteartea, 18 ekaina, 2024

baso

‘Arrasateko baso ekosistemak eta basogintza’ hitzaldia izango da bihar Kulturaten

‘Arrasateko baso ekosistemak eta basogintza' hitzaldia izango da bihar Kulturaten 18:30-tan n Kulturateko Areto nagusian. Industrializazio eta globalizazio prozesuek gure ohituretan eragin nabarmena izan dute eta honen islada dira inguratzen gaituzten paisaiak. Mila eta milaka urtetan garatzen joan ondoren, mende gutxi batzuetan gizakiak inguratzen gaituen baso ekosistemen kontrola hartu nahi izan du, ekosistema hauek bermatzen zituzten zerbitzuen osotasuna kolokan jarriz, zura, su egurra eta zelulosa zuntzen ekoizpena soilik bilatuz. Azken urteetan eman diren gertaerek oso agerian utzi dute prozesu honek sortutako ziurgabetasuna. Aniztasun gutxiko beste ekosistema batzuren antzera, konifero exotikoen landaketek klima, gaitz, izurrite eta merkatuen enbatak jipoitu ditu. Ondorioak begi bistan ditugu: arraseko mozketak nun nahi, pinudi gaixoak, eta inongo bermerik gabe landatutako eukaliptu eta konifero exotikoen landaketa gazteak. Arrasaten ere bai.
- Advertisement -spot_img

Latest News

“Lurraren aurkako erasoen inguruko” ekitaldia egingo da asteazkenean

Mahai-ingurua osatuko dute Jon Elizetxek (Erdiz Bizirik), Iñigo Lezak (Araba Bizirik!) eta Beñat Arregik (Aramaixo Bizirik). Kartela: Antolakuntza. Ekitaldiaren antolatzaileak Aramaixoko...
- Advertisement -spot_img