ARRASATE
AED
Euskaldunon hizkuntza Iparralden koofiziala izateko manifarako autobusa
Mobilizazioa azaroaren 21ean izango da Baionan, eta AED elkarteak Arrasatetik bidaia antolatzen dihardu. Argazkia: Korrikaren artxibokoa. Euskal Konfederazioak euskaldun guztiei parte hartzera dei egiten die, "Euskararen garaia da" aldarrikatzen. Deiari erantzunda, Arrasateko AED, Aretxabaletako Loramendi eta Bergarako Jardun autobusa antolatzen dabiltza. "Gutxienez 30...
Kirolak
Ander Murua Lau T’erdiko podiuma lortzeko lehituko da Altunaren aurka Uarkapen
Gaur material aukeraketa egin dute igandeko partidara begira, eta arrasatearra ahaleginduko da "txapelketa honetan jokatu dudan bezala jokatzen". Jaialdi berean Senar-Iztueta eta Rekalde-Rezusta partida izango da. Sarrerak oraindik eros daitezke. Nazio mailako Lau T'erdiko Txapelketako 3. eta 4. postuak argitzeko...
EKONOMIA ETA LANA
Lehenbiziko Drone Soccer Euskadi Txapelketa abiatu da PTGaraian
Argazkia: Garaia Parke Teknologikoa. Drone Soccer Euskadi Txapelketa txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen asteartean, Donostiako The English School ikastetxeko 31 ikasleren parte-hartzearekin. Azpimarratzekoa da Garaia Parke Teknologikoak eta Flybblek antolatutako ekimena drone soccer diziplinako Euskadiko lehen txapelketa dela. Lehiatzen hasi aurretik,...
ARIZMENDI IKASTOLA
Mondragon Unibertsitatea antolatzaile, First Lego Leaguek bioaniztasuna du ardatz
2026ko lehiaketaren erronka "bioaniztasuna arriskuan jartzen duten arazoak" konpontzeko "soluzio berritzaile bat diseinatzea" da. Hartara ikasleek bisitak egingo dituzte inspirazio-iturri, tartean Aizkorri-Aratz parke naturalera. Euskadiko lehiaketaren finaletako bat Arrasaten izango da. Argazkia: Arizmendi Ikastolaren artxibokoa / Beheko testua: Mondragon Unibertsitatea. Martxan...
Albisteak
Udalak azaroaren 29ko hauteskundeetarako espazio publikoak eta propaganda-panelak zehaztu ditu
Arrasateko Udalak azaroaren 29an egingo diren Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen kanpainarako erabilgarri egongo diren espazio publikoak eta hauteskunde-propaganda jartzeko panelen kokapenak zehaztu ditu. Hautagaitzek doan erabili ahal izango dituzte hainbat lokal eta plaza, ezarritako egutegi eta ordutegien arabera. Kanpainako...
Kultura
Txatxilipurdik Jostailu Truke Merkatuaren 23.edizioa antolatu du
Txatxilipurdi Elkarteak Jostailu Truke Merkatuaren 23. edizioa antolatu du aurten ere, etxean erabiltzen ez diren jostailuei bigarren bizitza emateko eta trukearen bidez beste batzuk eskuratzeko. Ekimenaren helburua jostailuen berrerabilera eta trukea sustatzea da, Gabon garaian jostailu berriak erosi beharrean...
Kirolak
Jolashezi programaren bigarren topaketa egingo dute larunbatean Eskoriatzan
Jolashezi programaren ikasturteko bigarren topaketa egingo dute larunbat honetan Eskoriatzako frontoian. Jardunaldia kirolaren eta jolasaren inguruan antolatu dute, eta eskubaloia izango da asteburuko jarduera nagusietako bat Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko ikasleentzat. LH 3. eta 4. mailetako ikasleek...
Albisteak
Santamasetako tenis eta padel txapelketak antolatu ditu AKEk
AKEk Santamasetako tenis eta padel txapelketen edizio berria antolatu du aurten ere, Arrasateko Musakola kiroldegian. Lehiaketak azaroaren 20tik 22ra bitarteko asteburuan hasiko dira, eta finalak abenduaren 19an jokatuko dituzte, larunbatean. Antolatzaileek parte-hartzaile kopurua mugatuko dute: padelean gehienez 32 bikotek eman...
Latest News
Arrasate Margo Taldeak erakusketa kolektiboa zabalduko du azaroaren 20an Kulturaten
Arrasate Margo Taldeak (AMT) erakusketa kolektiboa inauguratuko du ostiral honetan, azaroaren 20an, Kulturaten. Erakusketak 19 artistaren lanak bilduko ditu,...





