ARRASATE
Albisteak
Sasoibidek martxorako jardueren agenda aurkeztu du.
Iker -
Sasoibide elkarteak bere jarduera-agenda aurkeztu du martxorako. Martxoaren 5ean, 12an eta 26an izango dira hitzorduak.
Albisteak
PSE-k omenaldia egingo dio Isaias Carrascori larunbatean
Marijo -
Omenaldia eguerdiko 12:00etan egingo dio alderdi politikoak Arrasateko zinegotzi ohiari. Izan ere, larunbatean hamabi urte beteko dira ETAk Isaias Carrasco hil zuela. PSE-k omenaldia egongo dio larunbat honetan eguerdiko
12:00etan Isaias Carrasco zenari. Izan ere, larunbatean hamabi urte beteko dira
ETAk...
Albisteak
Los Winters taldearen kontzertua eta Arrasate Blues garagardoaren aurkezpena egingo da Kajoien
Hitzordua martxoaren 7an, larunbata, arratsaldeko 19.00etan izango da Herriko plazako tabernan. Testua eta kartela:
Ibai-Arte. Larunbat honetan Los Winters taldearen kontzertuaz gozatzeko
aukera izango dugu. Gitarraren eta
ahotsaren mito den Johnny Winterren Blues-Rock errepertorio zail eta emankorra
interpretatzen onena den Espainiako bandak bisitatuko...
ARRASATE ATLETIKO TALDEA
Aitor Urangak eta Alain Egiak urrezko dominak lortu dituzte Euskadiko txapelketan
Marijo -
Pista estaliko 20 urtez azpiko txapelketa Anoetan ospatu da asteburu honetan. Argazkiak: Fernando
Zufiria. Asteburuan ospatu dira Anoetan Euskadiko 20 urtez azpiko
txapelketa pista estalian, eta Arrasateko atletek emaitza ezin hobeak lortu
dituzte. Jauzi hirukoitzean Alain Egia urrezko domina lortu du 13,88...
AED
Aitzolpari eta Liernii izan dira Egunean Behingo 3. asteko irabazleak
Testua eta argazkiak: Ttak taldea. Iepa lagunok!
Zelan joan da herri lehiako 3. astea? Astero bezala, asteko
irabazlea zoriontzen hasiko gara, kasu honetan zorionak eman behar dizkiogu
herriko taldean lehenengo postuan geratu den Aitzolpari erabiltzaileari!
Berak Karrikiri dendak eskainitako botila izango du eskuragarri. Asteroko
poltsa eta...
Iritziak
INTERNETEKO MUNDU FALTSUA
Josemari Velez de Mendizabalen artikulu berria. Testua: Josemari Velez
de Mendizabal. Argazkia: Wikipedia. Duela egun batzuk Facebookeko nire kontuan ohiko mezua
agertu zitzaidan: gaur Sandia Berendiaren urtebetetzea da, bidal iezaiozu mezu
bat. Aipatutako lagun hori -Arrasateko hezur mamizko adiskidea, txikitatik-
iazko abenduan hil zen. Irakurtzen...
Albisteak
M8 asanblada feministak igandeko egitaratua aurkeztuko du bihar
Marijo -
M8 egunaren egitaraua aurkezteko prentsaurreko egingo du Biteri plazan arratsaldeko 18:30ean. Arrasateko M8 asanblada feministak bihar, asteartea,
arratsaldeko 18:30ean Biteri plazan, M8 egitaraua aurkezteko prentsaurrekoa
egingo du. Deialdia irekia izango da, eta herritar guztiak gonbidatuta daude. "Ekarri zure besoko morea! Antolatu, indarrak...
Laburrak
Auto istripua gertatu da Arrasateko saihesbidean
Marijo -
Goizeko 8:46ak aldera auto batek istripua izan du Arrasateko saihesbidean, hain zuzen, Debagoieneko ospitalearen ondoko irteeran, G-627ko 36. kilometroan. Autoa errepidetik irten egin da, baina zorionez ez da zauriturik egon. Istripua ez du trafikoan eragin handirik izan.
BESTEAK
Arrasateko zikloturistak Dorletara igo dira eta ondoren luntxa izan dute
Arlaban mendatea bizikletan igo dute, eta ama-birjinari lore eskaintza egin diote. Ibilbidea osatu ondoren, luntxa ospatu dute Garagartzako Leze-txiki elkartean. Argazkiak: Debagoiena Txirrindularitza Kluba Arrasateko zikloturistak gaur goizerako hitzordua egina zuten, eta hala elkarrekin Arlaban mendatea igo dute, ondoren Dorletako ama-birjinari...
Kirolak
Mondragon Unibertsitatea kolider da, Tabirakori 84-69 irabazi ostean
Gontzal -
Iñaki Ogara 'Arri'ren taldeak 22 puntuko alde izan du azken laurdenean. Orain liderra da Pielagosekin, eta datorren asteburuan Grupo de Santiagoren aurka jokatuko du. Ointxe!ren lehen taldeak gaur lidertzara iristeko aukera zuen, eta hori lortzeko Durangoko Tabirako Baque-ren aurkako derbia...
Latest News
Arrasatetik Xiberuko ikastolak eta Nafarroa hego-erdiko euskalgintza lagundu daitezke
Izan ere, martxan dira Ikaskoli eta Errigora ekimenak, tokiko produktuen saskiak online erosgai. Erositako otarreak Arrasateko AEDn eta AEKn...





